Spiga

Nafarroa da irtenbidea

Nafarroaren auziari buruz (bat egitea Mendebaldeko Nafarroarekin alegia) Arnaldo Otegik "Nafarroa da irtenbidea" erantzun zuen aspaldi. Orain Nafarroa Bai koalizoan mugimenduak burutzen ari dira EA eta Ezker Abertzalearen arteko akordioa dela eta. Etorkizun laburrean 2011ko maiatzaren udal-aldundi hauteskundeetan, nire ustez nafarzaleok Nafarroa bai indar zabal bat bultzatu beharko genuke bai Mendebaldean zein Iparraldean (nahiz eta hemen hauteskunderik ez egon).

Nafarra Garaian espainolek lortu zuten Alderdi legearen bidez gobernu kolonial iruzur bat eta berdin lortu dute Nafar Mendebaldean. Guztiontzat lotsagarri diren presidente txotxongilo batzuk jarri dituzte Sainz eta Lopez, zeinek euskal den guztiari aurre egin eta mespretxatu dute (azkena Eusko Ikaskuntzarena).

Herri kolonizatua garen ezkero, ez dugu beste irtenbiderik gure nafar estatua bereskuratu baino, argi dezagun helburua.

Jurgi Nafarratek komentario hau egin du: bai, Matxin, baina nik ez dut uste horrelako pausoa emateko gauza direnik alderdi abertzaleak, hau da, Nafarroa izenarekin presentatzeko baita Mendebaldeko lurraldeetan ere. Abertzale askorentzat, Nafarroa ez da existitzen Goi Nafarroako mugetatik harantzago. Uxala EAEn Nafar Koalizio Estatalista bat sortuko balitz. Baina, horretarako abertzaleek terminologia aldatu behar dute. Nafarroa Bai koalizioa egin zutenean Nafarroa Garaian baino ez zuten pentsatzen, eta orain berdin ari dira egiten. Abertzaletasunak Nafarroa Osoaren banaketa eta muga inposatuak finkatzea ekarri du. Areago, abertzaleek autodeterminazio eskubidea eta independentzia eskatzen dute; guk, ostera, subiranotasuna. Oso desberdina da. Autodeterminazio eskubidea estaturik ez duten herriek baino ez dute eskatzen, independentzia ere Puerto Ricok ere sekula ez luke eskatuko, Puerto Rico independientea delako dagoeneko; baina Puerto Rico ez da subiranoa. Hortxe dago gakoa. Abertzaleek eskatzen dutena ez da nafarzaleok eskatzen duguna.


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera