Spiga

Showing posts with label Nafarrok. Show all posts
Showing posts with label Nafarrok. Show all posts

Zure lagunak ere jaso dezake Nafarron informazioa

Bidal egiguzu zure lagun euskaldunaren posta elektronikoa eta berak ere jasoko ditu NAFARROK aldizkarian argitaratzen ditugun berriak eta iritzi artikuluak. Idatzi nafarrok@linuxwaves.com buzoira zure lagunaren emaila eta horrela gero eta gehiago izanen gara nafartasunaren kontzeptua eztabaidatzen eta hedatzen. Guk ez dugu ideologiarik, baina bai helburua: nafarron kultura hedatzea, euskara bultzatzea eta nafarron Estatu legitimoaren alde egitea. Nafarroi interesatzen zaigun informazioa zabaltzeko modua da, lagun iezaguzu horretan!

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Egunkari digital arrakastatsua

Gaurko BERRIAn artikulu interesgarri bat dator The Huffinton Post egunkari digitalari buruz, bertan jartzen duenez arrakastaren gakoetako bat irakurleai ekarpenak egiteko aukeran datza. Bere iritzi atalean adibidez 6000 blogarik parte hartzen dute eta irakurlekin komunikazio zabala dago, Facebook eta Twitter-en bidez, hilero 2000.000 iruzkin sartzen dituzte.

Merezi du kazeta hau bisitatzea eta Internet mundutik lokaleko edo gertuko berriak duten zabaltasuna ikustea. Lortuko genuke halako zerbait egitea Nafarrok-en?


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Joera politikoa

Egunkari honek ez du joera politikorik, ez da ez eskumakoa ezta ezkerrekoa ere, soilik Nafar Estatuaren berreskurapena du helburu. Joera ideologikoak direla eta, beraz, neutralak gara, eta Nafarroa Osoko kultur elkarte guztien ahotsa izan nahi genuke. Egileek plazaratzen dituzten iritziak, egileenak beraienak soilik dira, ez Nafarrok agerkariarenak.

Bestalde, nafarron nortasun agiritzat jo daitekeen Zuzenbide Piriniotarraren aplikazioa defendatuko dugu, beste edozein zuzenbide mota arrotza baita gure lur honetan.

Nafarron infogune digitalaren terminologia

Agerkari digital honetako nafarzaleok zenbait arau ditugu, guztion artean onartuak. Gure kazeta honetan parte harteko arau multzoa onartua izan dadin nahi dugu berriemaileok. Atal honetan terminologiaren inguruko arauak agertzen dira.

1.- Nafarrok agerkaria nafarzaletasunaren fruitua da eta horregatik saiatuko gara gure ustez Nafarroa Osoko herriarentzako terminologia zaindua eta nafarzalea finkatzen. Nafarroa Osoa eta Batua nahi dugu eta notiziak idazteko momentuan, herritar nafarren ikusmoldeaz agertarazten ahaleginduko gara.

2.-Euskal Herria hitza gure herria kulturalki izendatzeko erabiltzen dugu; aldiz, euskaldunon herria politikoki izendatzeko Nafarroa hitza erabiltzen dugu, euskaldunon estatu bakarraren izena horixe izan baita Orreagako batailaren denboretatik Iruñeko Erresuma sortu zenez geroztik, hain zuzen ere.

3.-Abertzaleek erabili ohi dituzten Euskadi eta Euzkadi berbak ez dira ohikoak agerkari honetan. Horien ordez, Nafarroa erabiltzen dugu Euzkadi hitzak adierazten duenaz harantzago baitoa Nafarroa toponimo eta estatu-izena. Hala ere, hitz horiek erabil daitezke erakunde eta elkarteen izen ofizialetan, izen originalak horrela idatzita daudenetan.

4.-Nafarroa hitzari ematen diogun izaera estatu edo nazio izaera da, Iraultza Frantsesera arte estatua izan delakotz, geroagoko denboretan ere Nafarroako Errege Etxearen bidez estatu horren zuziak piztuta iraun duelarik.

5.-Euskal Autonomi Elkarteko herrien ondoan (Mendebaldeko Nafarroa) jartzen dugu gutxienez. Herria handia baldin bada, aski da hori jartzearekin; baina herriska edo auzo bat baldin bada, herrialdearen izena ere jarri ohi dugu parentesi artean, adibide honetan bezala: sute handia gertatu da Larraurin (Bizkaia, Mendebaldeko Nafarroa).

6.-Abertzaleen Euskadiko zazpi probintzietarik kanpoko herri edo auzo bat aipatu behar badugu, parentesi artean jarriko dugu kokapena Nafarroa hitza ardatz hartuta. Esaterako; lau kirolari euskaldun hil dira Oskan (Aragoa, Ekialdeko Nafarroa) gaur goizean.

7.- Baskoniako Landetako herriak aipatzekotan, parentesi artean (Landeta, Ipar Nafarroa) jarri ohi ditugu izenak; adibide honetan bezala, lau andra hil dira Leongo lakuan (Landeta, Ipar Nafarroa) txalupa hondoraturik.

Nafarron lurraldetasuna

Federico Krutwig-en esanak jarraituz, Nafarroako Estatu Baskoiaren lurraldea honako hau dela ulertzen dugu.

Soberanía de Nabarra blogean agertu bezala: “Lurraldetasuna pertsonek haien ingurua somatzen duten modua da. Baita ere, zentzu teknikoan, definitu daiteke lurraldetasuna izaki bizidunek lurralde batekiko eragiten duten jabetza, erabilera eta defentsa deskribatzeko. Beraz, lurraldetasuna giza arraza bizi den espazio fisikoen antolaketa eta banaketaren batuketa da.”

Estatua herriarengandik sortu zen heinean, eta estatu nafarrak, inperio baten ordez, area kultural homogeneo bat bere pe hartu zuen heinean, hauxe da guk bilatzen dugun lurraldea. Nafarroako lurralde historikoa da. Herritarren nahia errespetatuz eta gogoan izanda lur horiek historikoki nafarrak izan direla, gure herrialdea horixe dela adierazi nahi dugu. Beren burua espainiar edo frantses izaten segitu nahi duten gaztelau eta aragoarren interesak eta desirak kontutan hartzeko konpromezuarekin, nafarrok ezin diegu uko egin gure lurrei, armak erabiliz eta sarraskiak sortuz konkistatuak izan zirelakotz.

Lurraldean, bistan denez, Errioxa, Baskoniako Landeta eta Pirinioetako zonalde zabalak ageri dira, nafarron lurrak guztiak. Baketsuki eta hitzaren indarrean sinestuz, agerkari honek euskal lurralde osoa hartzen du aintzat, nafar guztientzako informazioa eman nahi duelakotz.

Nafarrok infoguneko arau teknikoak

Honako arau tekniko hauek ditugu gure idazgela birtualean:

1. Etiketak jartzeko unean, kontutan hartu behar da bi etiketa mota daudela: handiak eta txikiak. Handiak edo nagusiak honakoak dira; hamar guztitara: Ekologia, Eknonomia, Iritzia, Kirolak, Kultura, Lana, Mundua, Nafarroa, Teknologia eta Umorea. Bada beste etiketa nagusi bat "Nafarrok", baina hori zuzentzaile eta arduradunek baino ez dute erabiliko agerkariari buruzko informazioa emateko sortu delako. Etiketa txikiak erabiltzaile edo berriemaileak jartzen dituenak dira, bederatzi handietatik bereizten direnak. Etiketa txikietan letra guztiak txikiak baldin eta izen arruntzak badira, jakina. Joera egongo da posiblea baldin bada Nafarroaren barruko notiziak agertzen direnean, Nafarroa jartzeko beti ere Nafarroa Osoa aintzat hartuta; eta horrekin batera sarritan Ipar Nafarroa, Mendebaldeko Nafarroa, Ekialdeko Nafarroa, Hego Nafarroa eta Nafarroa Garaia etiketa bezala agertzeko joera egongo da. Behe Nafarroan edo Nafarroa Beherean gertatzen direnak Nafarroa Beherea edota Ipar Nafarroa etiketaren barruan joango dira.

2. Etiketa handiak edo nagusiak letra larriz idazten dira hasierako letran soilik. Hortaz, Teknologia idatziko dugu, eta ez teknologia.

3. Lerrokadak edo pasarteak idazteko momentuan erredaktoreak huts tarte bat utzi behar du. Lerrokaden hasierak sangraturik ez doazenez gero. puntu eta aparte jartzen dugunean, espazio bat utzi behar da lerrokadak argiro bereiztearren. Beraz, amerikar estilo berria erabiltzen dugu kazeta honetan lerrokada hasierak indentatu gabe; horregatik eskatzen dugu lerrokadak espazio baten bidez bereiztea.

Nafarrok agerkariak iraun dezan nola lagundu

NAFARROK agerkari digitala da, herritar nafarren partehartzea bilatzen duena, ez kontsumoa soilik, hau da, albistea irakurtzea; nafarrak beraiek berriemaileak eta idazleak izatea nahi dugu, horrexegatik eskatzen dizugu gure estilo liburua irakurtzea eta ondo eritziz gero, gure kazeta digitalean apuntatzea. Proiektu honetan lagundu ahal izatea oso erraza da. Guk kooperatibismoan sinesten dugu eta karta bat prestatu dugu NAFARROK agerkariko idazle eta irakurleentzat produktu batzuk eskainiz. Karta horretan, esaterako, ardo marka onenak topatuko dituzu oso prezio baxuan. Urte osoko ardo botilak gurean erosteak lagundu egiten digu eta beharrezkoa dugun dirua ordaintzeko aukera eskaintzen digu. Lana musu truk egiten dugun arren, publizitate kanpainak, domeinua eta beste ordaindu behar eta hori ez da gutxi.

Beraz, laburbilduz eta laguntzeko erak aipatuz, hona hemen moduak:

1.- NAFARROK agerkarian idaztziz. Jarri harremanetan gurekin eta gonbidatu egingo zaitugu idaztera baldin eta gure estilo liburuarekin bat bazatoz. Laguntza ederra da guretzat eta mugimendu nafarzalearentzat.

2.- NAFARROK eskaitzen dizugun produktu kartako gauzak kontsumituz. Prezio onean dauden eroskiak dira: kamisetak, eranskailuak, ardoa, txanpaina...

3.- Gure bannerra edo esteka jarriz zure webgunean. Loturak behar ditugu gure mezua zabaltzeko eta mesedegarria da zuk-zeuk edo zure lagun batek kudeatzen duen webgunean gure infogunera doan lotura edo esteka jartzea.

Instrukzioak: egizu klik irudian eta tamaina originalean ikusiko duzu. Behin irudia bere tamainan ikusita, eskuineko botoia sakatu berriro ere eta deskargatu zure disko gogorrera Gorde irudia honela (Save image as edo guardar la imagen como) hautatuz. Behin zure diskoan gordetakoan, igo ahal duzu irudia zure webgunera eta egokitu zure diseinuan. Irudiari jarriko diozun helbidea honakoa da: http://nafarrok.blogspot.com

200x53 pixeleko bannerra:


409x108 pixeleko bannerra


468x59 pixeleko bannerra:


858x108 pixeleko bannerra: