Spiga

Showing posts with label Teknologia. Show all posts
Showing posts with label Teknologia. Show all posts

'Hackerraren etika' liburua eskuragai

Teknologo askorentzako Bibliatzat kontsideratua den liburua da Pekka Himanen finlandar gazteak idatzitakoa. Hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, nahiz eta oraindik euskaraz ezin irakurri. Hala ere baten bat itzultzen saiatu arte, aukera dago PDF formatuan eta gaztelaniaz irakurtzeko. Oso liburu interesgarria da eta teknologia, lana eta hezkuntza berria ulertzeko ezinbestekoa. Pekka Himanen irakasleak oso gazte idatzi zuen liburua. Doktoretza gradua ere oso gazte lortu zuen 20 urterekin Helsinkiko Unibertsitatean eta Filosofiaren arloan. 'Hackerraren etika' liburuan Linus Torvalds-en aitzinsolasa eta Manuel Castells-en epilogoa ere irakur daitezke. Liburua hemendik deskarga daiteke PDF formatuan

Linux Mint 9 distribuzioa eskuragai

Duela gutxi jakin dugu Linux Mint distribuzio irlandesak 9. bertsioa plazaratu duela. Linux Mint sistema eragilea librea da eta Distrowatch.org gunetik deskargatu ahal da ISO irudia, ondoren DVD batean grabatu ahal izateko. Linux Mint oso distribuzio dotore eta erraza da, pluginak, Java eta abar ez direlako deskargatu behar. Bistan da erabiltzaile berrientzat ona dela gauzak erraztea, Linuxekiko harremana hobea izan dadin.