Adierazi EH ekimenaren aldeko 150 pertsona bildu ziren atzo Kafe Antzokian. Hainbat abertzale ezagun elkartu ziren honako eskaeren inguruan:
- Bizitza eta askatasuna
- Euskal presoak, Euskal Herrira. Kondena bete dutenak eta gaixo daudenak kalera.
- Inkomunikazioa eta torturak gelditzea
- Adierazpen askatasuna: pertsona guztiak, proiektu guztiak, aukera guztiak.
- Alderdi eta erakundeen legalizazioa, eta ondorioz, auzi eta sententzia guztiak indargabetzea.
Larunbatean, Bilbao hiri nafarrean eskubide zibilen aldeko manifestaziora joateko eskatu dute bildutakoek, hots, Adierazi EH ekimenari atxikimendua eman diotenek. Besteak beste, CCOOko Jesus Uzkudun, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusi ohia eta Martxelo Otamendi daude pertsona horien artean. Alderdi eta erakundeei dagokienez, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, LAB, Aralar, Alternatiba eta beste ere agiri dira babesa erakutsi duten eragileen artean.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu