Spiga

Showing posts with label Ekonomia. Show all posts
Showing posts with label Ekonomia. Show all posts

UGTk ez du grebarik egingo ekainaren 29an

UGTk ez du grebarik egingo ekainaren 29an EAEn. Sindikatu espainiarrak eraginkorragotzat jo du guztiek greba irailaren 29an egitea Espainian konbokatu bezala, besteak beste lan erreformak luze joko duelako.

Komentariorik egin nahi?
idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.

Manifestazioa gaur Bilbon, murrizketen aurka

Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko dira arratsaldeko 17:30tan, hurrengo sindikatuek deituta manifestaziora: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru. Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak ere, manifestaziora gehitzeko deia egin dute.

Murrizketen aurkako manifestaldi bat izango da, baita lan harremanak esparru euskaldunean erabaki daitezen eskatzeko ere. Bilboko kaleak zeharkatuz, hiribilduko udaletxean izango du amaiera.

Funtzionari publikoen greba Espainiako erreinuan

Grebarako deia egin zuten atzo espainiar sindikatuek, espainiar gobernuak dekretatutako soldaten jaitsiera dela eta. Honek, noski, Pirinioen mendebalde eta hegoaldeko lur nafarretan eragina izan zuen. Ez dugu Nafarroako datu zehatzik, baina esan liteke, espainiar erreinu osoan bezala, grebaren jarraipena urria izan zela. Gainera, segun eta datuak nork ematen dituen, ezberdintasunak tristeki handiak dira.

Administrazio espainiarrak Cantabria, Burgos, Errioxa, Aragoi, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa izenen pean dituzten lur hauetan, beraz, erreinuko gobernuaren datuen arabera, grebaren jarraipenak ez luke %25-a pasako, eta %4-aren gainetik egon zen. Baina esan dugun bezala sindikatuek emandako zifrak oso ezberdinak direnez, hauen esanetan %70 eta %55-aren artean mugituko litzateke lur hauetan. Betiere, datuak lurraldeka hartuta daudela kontutan harturik.

Gaur, greba orokorra EAE eta Nafarroa Garaian

ELA, LAB, ESK, EILAS eta beste sindikatu batzuek deituta, gaur greba orokorra dago Nafarroako Mendebaldeko EAEko hiru probintzietan eta Goi Nafarroan. Irakaskuntza greba oso handia izatea espero da. Gobernu espainiarraren politika salatzea du helburu greba honek.

Iruñean, Bilbon, Gasteiz eta Donostian manifestazioak egingo dira eguerdiko 11.30etan hasita, ELA sindikatuak iragarri bezala. Bilbon, Jesusen bihotzaren plazatik irtengo da martxa, Donostian Boulevardetik, Iruñean udaletxetik eta Gasteizen Birjina Zuriaren plazatik, laurak ordu berean.

Greba deialdia egin duten sindikatuek gehiengoa osatzen dute EAE eta Goi Nafarroan.