2010-09-06
ordua
12:16 AM
Egilea:
Manex Urdanpilleta
Carlos Tena kazetaria oso ezaguna izan da hainbat urtez Espainiako Irrati Telebistan. Musika aditua da eta ondoko bideoan kontatzen du zergatik joan behar izan zuen bizitzera Karibeko irla iraultzailera. Azken urteotan Cubainformacion.TV gunean egiten du lan.
Hona hemen duela gutxi BBCk Hugo Chavez presidenteari eginiko elkarrizketa. Oso mamitsua eta argigarria, Venezuelako sistema politikoaren aurka egiten dutenek Chavez presidenteari entzun behar. BBC bezalako hedabideek zitalki ezkutatzen dute Israelen edota Britainia Handiaren botere atomikoa, eta Gazan edo Iraken gertatzen diren sarraskien erantzukizuna. Beste batzuek, Chavez presidente hautatuak bezala, hori salatzen dute. Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak esan bezala, Venezuelako hauteskunde sistema onesta eta argia da.
Hugo Chavez presidente venezuelarrak arrakasta itzela lortu du maiatzetik aurrera Twitter sarean Chavezcandanga izenarekin. Kanpaina bat ere sortu behar izan du oposizioko kideak bakarrean egon ez daitezen Twitter-en. Oso bideo ederra burutu dute iragarki bezala Venezuelako herritarrak animatzeko parte hartzera Twitter sarean. Ez utzi ikusteke Chavezen kanpaina, pertsona burutsuek asmatutakoa zalantzarik gabe. Eta ikusi Chavez presidentea bera Blackberry telefonotik mezuak bidaltzen.
Ezequiel Zamora jeneralaren figura oso maitatua da egun Venezuelan. Orain dela urtebete baino gutxiago estreinatu da "Zamora. Tierra y Libertad" izeneko filmea. Bolivatar guztiei gustatuko zaien pelikula, zalantzarik gabe. Hemen duzu trailerra.
Hugo Chavezen mintzaldia Simon Bolivarren panteoian. Simon Bolivarren dokumentala ikusten baduzue berehala konturatuko zarete zein antzekoa den gure egoera. Estatalista nafarrok ere mantendu nahi dugu gure estatu zaharra. Euskal Autonomi Elkartea, Nafarroako Foru Komunitatea, Akitaniako departamentuak, Foix, Autxerri... guri lapurtutako lurrak, nafarrak direnak. Autonomistak, abertzaleak, espaniarrak eta frantsesak gure herriaren banaketan sinestsi eta bultzatu dutenek Bolivarren figura ez dute miresten. Berehala konturatuko zarete zergatik. 100 urtetik 100 urtera Bolivarren pentsamenduak dituen pertsonaren bat sortzen da. Amerikan, pertsona hori Chavez omen da. Nafarroako Estatuan nor izango da? Gure Errege Etxeko norbait ote? abertzaleren bat ote? Azken hori ez, abertzaleak gehienez Paez edo Santander bezalakoak lirateke. Guk ez dugu Paez (Venezuela, gure pareko EAE esaterako) edo Santander (Kolonbia, Goi Nafarroako Foru Komunitate espainiarra esaterako) bezalako abertzalerik. Guk Chavez bezalako bat nahi dugu, Simon Bolivarren ideiak dituelako, hots estatalista nafarrenak. Ikusi bideo hau eta gogoeta egin gure askatzaileaz. Gora Libertadorea... Gora Chavez komandantea! Gora Estatu Nafarreko agintariak, exilioan daudenak! Abertzaletasunetik ez da sortu Bolivar bezalako askatzailerik.
David A. Gomez PSUV alderdi venezuelarreko kideak emandako mintzaldia "Gazteria eta Iraultza Venezuela" titulupean. Che Guevara-ren peto-petoa den Gomez jauna ederki mintzatu zen Venezuelaren egoera zein den azalduz. Bi ataletan duzue berbaldia.
Simon Bolivar Libertadore edo Askatzailea, Bolibarko Zaharrarengandik jasoko zuen kemen eta adorea egin zuena burutu ahal izateko. Harro gaude Bolibartarrok Bolibarren familia zaharra euskalduna izateagatik. Espainiarra sortu eta hala ere espainiar inperioari uko egin zion. Datorren urtean estreinatuko da Simón Bolivar filmea Venezuelan eta guk esperoan gaudelarik hona dakargu Libertadorearen bizitza, estratega eta militar handiaren gorabeherak, guk ere ikasteko. Bost kapitulutan ikusi ahal den dokumentala nafar estatalista guztientzat ikusgarria. Subiranotasuna eduki nahi duten guztiek ikusi beharko lukete orain hemen ipintzen dugun dokumentala. Ikusi ahala, pentsatu gure herrian, mesedez, Nafarroan hain zuzen ere. Eta hona hemen espainiar batek gateleraz ipinitako komentarioa YouTuben bideo hau ikusi eta gero (gure erantzuna: Gora Bolibar eta Bolibartarrak!):
Carlitos2046: y por supuesto era español, y su familia poseis grandes posesiones de tierras y MINAS DE ORO Y PLATA. y de indio tenia poquito...era mas español que yo !! eso si, traidor a su patria...
2010-08-13
ordua
10:09 AM
Egilea:
Manex Urdanpilleta
Gaur bertan omenduko dute Fidel Castro komandantea Kuban, urteak betetzen ditu-eta. 84 urtebetetzea da aurtengoa eta Castro-ren osasuna hobea da. Azken bolada honetan agerraldi asko egin du Fidel Castrok. Bide batez, abagunea aprobetxatu du komandanteak beraren biografia argitaratzeko. Liburu mardula, honako izena duena: Mendilerroaren bide guztietan barrena: garaipen estrategikoa. Liburuaren lehen mila aleak salgai jarri dituzte, eta laster beste 50.000 ekoiztuko dituzte. Komandanteak liburuaren bigarren parte edo atala idazten hasi omen da.
Galdakaoko Ganguren Mendi Elkarteko hiru mendigoizale heldu ziren atzo Galdakaora Indiatik. Zigor Alkorta bidaiari eta kazetariaren argazkian (Deia-n) Pedro Aizarna mendizalea ikus daiteke Bilboko Termibus bus geltokian galdakoztarren ongi etorria jasotzen.
Pedro Aizarna trekking egitera joan zen kaxmir-era eta berak aipatutakoaren arabera, eskerrak egun bat arinago ez ziren irten ibiltzera. Horrela gertatu izan balitz seguraski ez zuten kontatuko. Salbu eta orain lasaiago, seguraski oporraldia orain hasiko dute galdakoztarrek. Txalogarria izan da mendigoizale nafarren jokamoldea, bertan geratu zirelako ospital batean zegoen basatza kentzen eta laguntzen.
Google bilatzaile kaliforniarraren arabera, gizateriaren historia osoan 129.864.880 liburu argitaratu dira. Kopuru hori ateratzeko, algoritmo berezia erabili dute munduko hainbat katalogo arakatuz. Lehengo ostegunean eman zuten notizia Google-ren blog ofizialean. Informazioan sakontzeko, Google Books deritzon gunera joan daiteke.
Emendatuz doaz Katalunian Espainiako konstituzioa ukatzen duten udalak. Dagoeneko 25 dira hori egin duten udal katalanak. Ekitaldi sinbolikoa izan arren, arrapostutzat har dezakegu, behin Espainiak Kataluniako Estatutuaren zenbait atal antikonstituzional kontsideratutakoan.
Europako alderdi berdeek infogune berria dute Interneten. Hortaz, ekologistak diren herritar nafarrek erreferentzia berria dute Europan: http://europeangreens.eu. URL horretan hainbat informazio topa daiteke berdezaleek interesgarria topatuko dutena. Hasteko, esan dezagun, bandera eskoziarra ageri dela, bertako ekologisten nahia errespetaturik. Euskaldunon bandera nafarra ez da oraindik ageri, tamalez. Gero eta gehiago dira Europako alderdi berdeak.
Air Indiako Boeing 737-800 abioi batek eztanda egin du Indiako Mangalore hiriko aireportuan lurreratzean. Pistatik irten da hegazkina eta su hartu du. Azken notizien arabera, 158 pertsonak galdu dute bizia eta zortzi lagun irten dira onik istripu handi horretatik.