Spiga

Showing posts with label Lana. Show all posts
Showing posts with label Lana. Show all posts

UGTk ez du grebarik egingo ekainaren 29an

UGTk ez du grebarik egingo ekainaren 29an EAEn. Sindikatu espainiarrak eraginkorragotzat jo du guztiek greba irailaren 29an egitea Espainian konbokatu bezala, besteak beste lan erreformak luze joko duelako.

Komentariorik egin nahi?
idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.

Mondragon unibetsitateak 10 lanpostu bete behar ditu

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hamar lanpostu plazaratu ditu hutsik daude irakasle postu batzuk betetzearren. Doktorea izatea eta hizkuntza arrotzak jakitea (gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana) lehenetsiko da. Ezinbesteko baldintzak honakoak dira: EGA edukitzea, taldelana egiteko gaitasuna eta Hezkuntza arautuan eskarmentua edukitzea. Lanpostuak Euskal Filologia, Psikopedagogia eta Pedagogiaren arlokoak dira. Alboko irudian HUHEZIren eraikina ikus daiteke Imamon Flickr erabiltzaileak egindako argazkia izanik.

Filologoa behar dute Labiaga Ikastolan

Euskal Filologian lizentziatua behar dute Labiaga Ikastolan. Curriculumnak bera[a bildua]ikastola.net helbidera igorri behar dira ekainaren 13rako. Lanpostua bete nahi dute 2010-2011 ikasturtean lanean hasteko. Beheko argazkian ikus daiteke Labiaga ikastola (Berako udalak argitaratutako fotoa da).