Spiga

Showing posts with label Kirolak. Show all posts
Showing posts with label Kirolak. Show all posts

Athletic eta euskal harrobia

Hona hemen Jesus Perez Viñasprekoak idatzitako artikulu ederra nafartasuna hedatzeko eta futbola gaitzat hartuz

Badakigu denok Athletic mundu osoan miretsia dela, euskal harrobitik soilki elikatzen den futbol taldea delako. Hasieran, Lezamako harrobia aski zitzaion, baina denbora joan ahala, eta handik atzemaniko emaitzak murrizten ziren heinean, Euskal Herriko beste harrobietara (Reala, Osasuna, Alaves...) joan behar izan zuen jokalari bila.

Duela gutxi Athleticeko zuzendari tekniko Jabier Iruretak prentsaurreko batean Logroñoko 17 urteko jokalari baten fitxaketa iragarri eta... hara! Athletic bere berezko eta ohiko filosofia ia-ia urratzen eta lege-muga berraldatzen ari zelako susmoa jakinarazi zigun! Berarentzat dudarik ez, sortzez eta hazkuntzaz jokalari berriaren lurraldea Euskal Herritik at kokaturik zegoela adierazi nahi baitzigun; bidenabar, arazo hauek areagotuko direla, Oionesa kidetuta eta Mirandes kidetzeko zorian daudelako. Beraz, panorama beltza, kinka larria eta etsigarria, non Athletic bere jatorrizko filosofia galtzeko arrisku handian dagoela ondoriozta baitezakegu. Bapo!

Abiapuntu makurretik, ibilbide galzoritsu eta atarramendu maskal.

Lehen aipaturiko lurralde horiek Nabarraren barnean egon ziren, gero Gaztelak bortxaz atzemanak eta ebatsiak, eta azken finean denboraren poderioz, behin errotik nafartasunaren sentimendua birrindu eta gero , zeharo espainoleztatuak. Aspaldiko gauzak direla eta lekuz kanpokoa dela esaten dutenei errespetu osoz erantzungo nieke perspektibaz azter dezatela lurraldetasunari buruzko orain arteko lorpenak edo aurrerapausoak (honatx; Trebiñu eta Turtzioz eredu, gehi abertzaleen arteko liskarrak eta zatiketak) .

Gure ideologia ahulduz eta kikilduz doazen heinean, indartuz eta harrotuz arerioarena. Izan garenetik hasi, ukan genuena, bortxaz ebatsirikoa, eskatu ez, exijitu behar da duintasunez, ozenki eta irmoki errespeta gaitzaten.

Euts diezaiogun tinko gure euskalduntasunari eta orobat gure nafartasunari, ez gaitezen uzkur, ez herabe. Aldarrika dezagun beldurrik gabe gure lurraldea, bere osotasunean.

Abiapuntu zuzena: Nafarroa.

Ibilbide ziurra: nafar guztien batasuna.

Atarramendu sendoa: Nafarroa, euskal estatua.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Athletic-ek 0 eta 1 galdu Genoaren aurka

Atzoko adiskidetasun partiduan, Genovan jokatutakoan, Genoa talde italiarrak 1 eta 0 irabazi zion Joaquin Caparros espainiarrak zuzentzen duen taldeari. Gola bigarren zatian heldu zen eta Luca Toni golegile italiarrak egin zuen. Alboko irudian Luca Toni ikus daiteke. Irudia Athletic-en webgune ofizialari esker ageri da.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Ganguren elkarteko hiru mendizale heldu dira Kaxmir-tik

Galdakaoko Ganguren Mendi Elkarteko hiru mendigoizale heldu ziren atzo Galdakaora Indiatik. Zigor Alkorta bidaiari eta kazetariaren argazkian (Deia-n) Pedro Aizarna mendizalea ikus daiteke Bilboko Termibus bus geltokian galdakoztarren ongi etorria jasotzen.

Pedro Aizarna trekking egitera joan zen kaxmir-era eta berak aipatutakoaren arabera, eskerrak egun bat arinago ez ziren irten ibiltzera. Horrela gertatu izan balitz seguraski ez zuten kontatuko. Salbu eta orain lasaiago, seguraski oporraldia orain hasiko dute galdakoztarrek. Txalogarria izan da mendigoizale nafarren jokamoldea, bertan geratu zirelako ospital batean zegoen basatza kentzen eta laguntzen.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Amorebietari Venezuelako selekzioarekin jokatzeko aholkua damaiogu

Irudian ikusten den bezala zekarren Deiak kirol arloan Amorebietaren notizia, Athleticeko jokalariak Venezuelako selekzioarekin jokatzeko asmoa agertutakoan. Ziur nafarzale eta abertzale batzuek galdetu diotela beren buruari ea nor den Athletic horrelako aholkuak emateko.

Beraz, Athletic futbol taldeak gomendioa eman dio Fernando Amorebieta futbol jokalariari Venezuelako selekzio nazionalarekin ez jokatzeko. García Macua presidenteak, Fermín Palomar presidenteordeak eta Joaquín Caparros entrenatzaileak gomendioa eman diote Venezuelako selekzioarekin jokatzeari uko egin dezan. Ez dut uste gauza bera egin dutenik Llorente eta Javi Martinez jokalari nafarrekin. Gainera, Espainiako selekzioarekin jokatu ahalko duelako itxaropena helarazi diote Iurretako jokalariari. Beste behin agertu dute Athletic-eko arduradunek beren desoreka futbol selekzio nazionalak direla-eta. Venezuelarekin trabak, Espainiakoarekin txaloak, antza. Horixe da gaur egun Athletic-ek duen bidea, espainiartasuna erakutsiz eta Espainiako abertzale bihurtuta. Horixe da hainbat euskal abertzalek duten talde eredugarria. Horrelako jokaerak elkartasuna erakutsi behar dute gugandik eta horrexegatik diot nik Fernando Amorebietak beraren nahia bete behar duela eta Venezuelan jokatu espainiar inperialistek Simon Bolivar libertadorearen selekzioa gorrotatzen dutelako.

Fernando Amorebieta Venezuelan jaio zen bertako gurasoak dituela, eta horri esker, herritartasun bi ditu. Horrek aukera ematen dio selekzio handi batean jokatzeko, nahiz eta Venezuelan futbolak ez eduki Europan duen arrakasta, ez dago gaizki gertatu dena Mendebaldeko nafarrok ezagut ditzagun Athleticeko arduradunen jokamoldeak. NIk, haiek ez bezala, animatu egiten dut Amorebieta Venezuelakoarekin joka dezan, baita inoiz selekzio nafarrarekin ere.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Xala eta Barriola, txapeldun atzo

Atzo jokatu zen Andra Mari Zuriaren binakako txapelketako finala, Xala eta Barriolak Titin III eta Zubietari irabazi zietelarik. Markagailuan, azkenean, 22-14. Hasierako tantuetan berdintasun txiki bat izan bazen ere, hortik aurrera urdinak izan ziren aurretik, bikote gorriak ez zuelarik momentu baten ere jakin aurrea hartzen.

Zorionak beraz biei, Xalak denboraldi eder hau borobildu du eta Barriola badirudi hasi dela berriz ere egurra ematen. Zorionak!

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Gaur, Andramari Zuriaren txapelketako finala

Ogetako frontoia prest da Andra Mari Zuriaren bikotekako txapelketaren finala hartzeko. Finalistak Titin III - Zubieta eta Xala - Barriola dira.

Aurreko egunetan, kanporaketak jokatu dira. Hona hemen emaitzak:

Final laurdenak. 2010/08/05:
Martinez de Irujo - Beloki 22
Berasaluze VIII - Apraiz 12

Finalerdiak. 2010/08/06:
Titin III - Zubieta 22
Bengoetxea VI - Begino 18

Finalerdiak. 2010/08/07:
Martinez de Irujo - Beloki 16
Xala - Barriola 22
.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

San Fermineko pilota finala

Atzo gauen, San Fermineko bikotekako txapelketaren finala jokatu zen. Bengoetxea VI eta Patxi Ruizek 22-12 irabazi zieten Titin III eta Pascuali. Printzipioz Titinek Barriolarekin jokatu behar zuen, baina eskuak minduta zituela eta, atzelariak ezin izan zuen parte hartu atzo.

Zorionak txapeldunei.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Bihar, San Fermineko bikoetakoaren finala

Atzo Titin IIIak eta Barriolak irabazi egin zieten Martinez de Irujo eta Barriolari. Hau da, ondorioz, biharko finalaren kartela:

Titin III-Barriola
Bengoetxea VI-Patxi Ruiz

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

San Fermineko bikotekakoa finalista zain

Atzo Bengoetxea VIak eta Patxi Ruizek 22-19 irabazi zieten Gonzalez eta Zubietari. Irabazleek gaurko partidua bukatzera itxaron beharko dute, asteazkeneko finaleko aurkariak ezagutzeko: gaur, Martinez de Irujo eta Beroiz Titin eta Barriolarekin izango dira nor baino nor. Finala, uztailaren 14an, gabean izango da, 22:15tan hasiko den jaialdiaren bigarren norgehiagoka.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Alemaniak 3, Uruguaik 2 munduko futbol txapelketan

Hirugarren postua eskuratu dute alemaniarrek Hego Afrikako futbol lehiaketan. Bihar eta 20.30etan finala jokatuko dute Holandak eta Espainiak.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Alemania eta Uruguai Hego Afrikako 3. postua erabakitzeko

Gaur 3. eta 4. postuak erabakiko dira Hego Afrikako Munduko Futbol Lehiaketan. Alemania eta Uruguai aurrez aurre izango ditugu arratseko 20.30etan (Nafarroako orduan). Eta bihar Espainia eta Holandaren arteko finala jokatuko da ordu berean.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Paraguaik 1 eta 0 galdu du Espainiaren aurka

Zorte txarra ukan du Paraguaiko futbol selekzioak Espainiaren kontrako partiduan. Penaltian huts egin du Cardozok eta Roque Santa Cruz aurrelariak ez du golik sartu Iker Casillasen aurrean gola kantatzen genuenean. David Villa espainiarrak, aldiz, gola egin du partiduaren amaieran. Hortaz, Alemania eta Espainia partidua ikusiko dugu finalerdietan; beste finalerdian Holanda eta Uruguaiko selekzioak izanen dira.
Partiduan Xabi Alonso gipuzkoarra ikusi dugu eta hori dela-eta, baten batek esan dit ea nafarzaleek Espainiako selekzioaren alde egiten duten. Erantzuna borobila izan da. Nafarrok ezin gaitezke poztu Espainiako selekzioak jokatzen duenean nahiz eta futbolzaleak izan. Eta hori horrela da nahiz eta Espainiako selekzioan 10 jokalari nafar egon. Hori gorabehera, futbolean, beste kiroletan bezala, onenak irabaz dezala. Eta hori da nazionalista espainiar askok egiten ez dutena. Adibidea, telebistako erretransmisioan ikusi dugu. Tele 5eko esatariek egin duten saioa barregarria izan da, guztiok entzun dugu nola azkeneko momentuetan Camacho espainiarrak kiroltasun txikiena erakusteke espainiarrek falta egiteko eskatzen zuen. Partidu osoan jokazain edo arbitroak erabakitakoaren kontra egin dute Tele 5eko hizlariek eta amaieran pozarren beren onetik atera dira. Seriotasun txikia benetan. Horrelako hizlariak edukita, benetan barregarri geratzen da Espainiako futbola. Hona hemen partiduko foto gehiago.


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Alemaniak 4, Argentinak 0, final-laurdenetako partiduan

Lur jota geratu dira futbolzale argentinarrak, Hego Amerikako futbol selekzioa faboritoen artean baitzegoen munduko txapelketa irabazteko. Ali Brohi-k egindako argazkian, alboan dagoena, erakusgarri. Erraz askoan irabazi diote germaniarrek Argentinari final-laurdenetan. Alemaniarrek lau gol sartu dizkiote Messiren selekzioari duela minutu batzuk amaitu den partiduan. Gaur arratsean Paraguaik aukari gogorra edukiko du finalerdietara pasatu ahal izateko: Nafarroari estatua ebatsi zion selekzioa. Finalerdi batean Holanda eta Uruguai ikusiko ditugu; bestean, Alemania eta Paraguai ala Espainia. Ea inoiz gure selekzio gorriak jokatzen duen horrelako txapelketa bat. Nafarroak merezi du.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Alemania eta Argentina gaur arratsaldean

Holandak 2 eta 1 irabazi zion atzo Brasili eta Uruguai penaltietan gailendu zitzaion Ghanari. Hortaz, Holanda eta Uruguai dira final-laurdenetara pasatzen direnak Hego Afrikako futbol txapelketan. Gaur bi partida interesgarri ditugu. Arratsaldeko 4.00etan Alemania eta Argentina arituko dira nor baino nor; eta arratseko 20.30etan Paraguai eta Espainia saiatuko dira postu bat lortzen final-laurdenetarako. Alemania eta Argentinaren arteko partidua Canal PLus eta TF1 telebista kateek emango dute. Eta arratsekoa doanekoa izango da eta Telecinco eta TF1 kateetan ikusi ahalko da. Dena den, gogora dezagun Roja Directa webgunetik partidu biak ikusi ahalko direla doan.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Hego Afrikako futbol txapelketako final-laurdenak hastear

Gaur bertan hasten dira final-laurdenak Hego Afrikako futboleko mundu txapelketan. Gaurko egunean bi partidu izanen ditugu: Holanda-Brasil, arratsaldeko lauetan; eta Uruguai-Ghana 20.30etan. Holanda eta Brasilen artekoa Cuatro kanaletik emango dute, baita F2 kanal frantsesetik ere. Arratsekoa, aldiz, TF1 eta Canal + Liga kanalen bitartez. Gainerako bi partidak honakoak dira: Argentina-Alemania eta Paraguai-Espainia, biharko egunean ikusi ahalko direnak ohiko ordutegian. Finalerdiak uztailaren 6an eta 7an jokatuko dira. Eta finala uztailaren 10ean eta arratseko 20.30etan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Portugalek galdu eta Paraguaik irabazi

Portugalgo futbol selekzioak 1-0 galdu du Espainiaren aurka gaur arratsean. Eguerdian, bestalde, Paraguaik penaltien bidez irabazi dio Japoniari. Hortaz, Espainiak eta Paraguaik ikusiko dute elkar final-laurdenetan. Gogora dezagun zeintzuk sailkatu diren final-laurdenetarako: Uruguai, Ghana, Alemania, Argentina, Holanda, Brasil, Paraguai eta Espainia.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Hego Afrikako futbol txapelketako final-zortzirenak hastear

Hoha hemen nola geratu diren Hego Afrikako Errepublikan jokatzen ari den lehiaketako zortzi multzoak:

  • A taldea: lehena Uruguai, bigarrena Mexiko
  • B taldea: lehena Argentina, bigarrena Hego Korea
  • C taldea: lehena AEB, bigarrena Ingalaterra
  • D taldea: lehena Alemania, bigarrena Ghana
  • E taldea: lehena Holanda, bigarrena Japonia
  • F taldea: lehena Paraguai, bigarrena Eslovakia
  • G taldea: lehena Brasil, bigarrena Portugal
  • H taldea: lehena Espainia, bigarrena Txile

Hortaz, Uruguai eta Hego Korea izanen ditugu aurrez aurre arratsaldeko 4.00etan lehen finalzoritziren batean, eta gaueko 20.30etan AEBek Ghanaren aurka jokatuko du Royal Bakofeng estadioan. Canal plus eta TF1 telebista kateek erretransmitituko dute partida. RojaDirecta.org gunean ere ikusgai egongo dira bi partidak, doan baina.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Irujo, txapeldun (22-13)

Atzo Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen norgehiagokan, Xala eta Irujoren artekoan, bigarrena irten zen garaile. Iparraldekoak hasiera ona eman zion partiduari, baina Irujo ganorez jokatzen hasi zenean, ezin izan zuen geldiarazi. Zorionak, beraz, Iberokoari.

Komentariorik egin nahi?
idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Espainiako futbol selekzioa, suitzar labanaz zauriturik

Bat eta huts galdu zuen atzo Del Bosqueren selekzioak Hego Afrikako Mundu Txapelketan Suitzaren kontra. Suitzarrek labana sartu zioten Espainiari eta txapelketako faboritoa dagoeneko ez da horren faboritoa. Tamalez, Nafarroako selekzio nazionala ez da sailkatu Hego Afrikako Errepublikako txapelketan jokatzeko. Baina, inoiz Espainiak eta Nafarroak elkarren aurka jokatuz gero, zeinek aterako du gorria ez den kamiseta? nik Espainiak egitea proposatzen dut, konkistagatik barkamen gisa-edo. Nafarroi dagokigu kamiseta gorria erakustea, Nafarroako Estatua askoz lehenagokoa delako Espainiakoa baino. Alboko fotoa Darco TT Flickr erabiltzaileari esker ageri da.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Reala eta euskara

Gutun ederra, gaurko eguneko Berria infoguean agertu dena, Laura Lasak idatzia. Hitzez hitz hau dio Lasa andereak

Zorionak Realari, lehen mailara itzuli delako, baina, batik bat, zorionak jokalariei, igandean Anoetan, partida bukatu eta gero, estadio betearen aurrean hitz egiteko orduan euskarari eman zioten tratamenduagatik.

Seguraski, aurreneko aldia izango da, bai klub horren historian eta bai Euskal Herriko kirolaren historian, euskarak erabilpen tasa hori daukana. Euskal Herrikoak diren jokalari gehienek euskara huts eta ederrean egin zuten milaka zaleren aurrean. Hautu bat egin zuten, haien hizkuntza zein den garbi adierazi zieten zaleei, eta zeharka animatu egin zituzten euskara erabiltzera.

Zer gehiago eska dezakegu?? Errealaa primeran eta euskaraz. Ea presidenteak adibidea segitzen duen. Zorionak.


Infogune honetan Laura Lasak bezalaxe pentsatzen dugu, euskara da euskaldunon arima eta hizkuntza; eta beraz, erabili egin behar da.

Josu Nabarrurik komentario hau utzi du: Adiskideok, ERREALAk izena zor dio Espainiako ERREGEari, Euskaltzaindia ere ERREALA den bezala. Espainiako ligan aritzeagatik, zorionak?

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera