Federico Krutwig-en esanak jarraituz, Nafarroako Estatu Baskoiaren lurraldea honako hau dela ulertzen dugu.
Soberanía de Nabarra blogean agertu bezala: “Lurraldetasuna pertsonek haien ingurua somatzen duten modua da. Baita ere, zentzu teknikoan, definitu daiteke lurraldetasuna izaki bizidunek lurralde batekiko eragiten duten jabetza, erabilera eta defentsa deskribatzeko. Beraz, lurraldetasuna giza arraza bizi den espazio fisikoen antolaketa eta banaketaren batuketa da.”
Estatua herriarengandik sortu zen heinean, eta estatu nafarrak, inperio baten ordez, area kultural homogeneo bat bere pe hartu zuen heinean, hauxe da guk bilatzen dugun lurraldea. Nafarroako lurralde historikoa da. Herritarren nahia errespetatuz eta gogoan izanda lur horiek historikoki nafarrak izan direla, gure herrialdea horixe dela adierazi nahi dugu. Beren burua espainiar edo frantses izaten segitu nahi duten gaztelau eta aragoarren interesak eta desirak kontutan hartzeko konpromezuarekin, nafarrok ezin diegu uko egin gure lurrei, armak erabiliz eta sarraskiak sortuz konkistatuak izan zirelakotz.
Lurraldean, bistan denez, Errioxa, Baskoniako Landeta eta Pirinioetako zonalde zabalak ageri dira, nafarron lurrak guztiak. Baketsuki eta hitzaren indarrean sinestuz, agerkari honek euskal lurralde osoa hartzen du aintzat, nafar guztientzako informazioa eman nahi duelakotz.