Spiga

Funtzionari publikoen greba Espainiako erreinuan

Grebarako deia egin zuten atzo espainiar sindikatuek, espainiar gobernuak dekretatutako soldaten jaitsiera dela eta. Honek, noski, Pirinioen mendebalde eta hegoaldeko lur nafarretan eragina izan zuen. Ez dugu Nafarroako datu zehatzik, baina esan liteke, espainiar erreinu osoan bezala, grebaren jarraipena urria izan zela. Gainera, segun eta datuak nork ematen dituen, ezberdintasunak tristeki handiak dira.

Administrazio espainiarrak Cantabria, Burgos, Errioxa, Aragoi, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa izenen pean dituzten lur hauetan, beraz, erreinuko gobernuaren datuen arabera, grebaren jarraipenak ez luke %25-a pasako, eta %4-aren gainetik egon zen. Baina esan dugun bezala sindikatuek emandako zifrak oso ezberdinak direnez, hauen esanetan %70 eta %55-aren artean mugituko litzateke lur hauetan. Betiere, datuak lurraldeka hartuta daudela kontutan harturik.