Spiga

Udalbiltzaren aldeko manifestazioa uztailaren 17an

Mendebaldeko Nafarroako Bilbo hirian izanen da manifestazio nazionala Udabiltza erakundeari eta inputatuei elkartasuna adierazteko. Uztailaren 17an, Bilboko kaleetan zehar, Udalbiltza aske! Bai Udabiltzari lelopean manifestatutko dira hainbat pertsona. Gogora dezagun zein diren Udalbiltza erakundeak dituen helburuak, Udalbiltza.net gune ofizialean agertzen direnak. Tamalez, gure estatuaren izena ez da behin ere aipatzen, Nafarroa alegia. Baina horrek ez du kentzen elkartasuna agertzea lerro hauetatik. Hona Udalbiltzaren xedeak:

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.

2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.

3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.

4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.

5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera