Spiga

Showing posts with label Ipar Nafarroa. Show all posts
Showing posts with label Ipar Nafarroa. Show all posts

Kotxe istripua Sanguinet-en

Bi gizon, 23 eta 37 urtekoak, larriki zaurituak izan dira haien kotxeek aurrez aurre talka egitean, goizeko 12:30ak aldera, Landeetako iparraldean Sanguinet herrian (Ipar Nafarroan). Nagusienak zuen egoera grabeena, eta Bordelera eramana izan da helikoptero bidez.

Komentariorik egin nahi?
idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.

Tren istripua Denguinen


Gaur, goizeko 9:30ak aldera, Ipar Nafarroako Denguin herrian merkantzia tren batek oinezko bat harrapatu eta bertan hil da. Ezbeharraren zirkunstantziak oraindik argitzear daude.

Istripua dela eta, trenen trafikoak aldaketak jasan ditu, goizean eta eguerdian zehar.

Komentariorik egin nahi?
idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.

Sutea Gujan-Mestrasen.

Goizeko 7:15 aldera, arrazoi ezezagunak direla eta, Khélus klubeko txalet batek su hartu du, Ipar Nafarroako herri honetan. Beste bungalow batzuetara ere pasatu da sua, batzuk guztiz kiskalita geratu direlarik. Ez dago hildakorik. Inbestigazio bat zabaldu da.

Ezbehar larria Ipar Nafarroako errepideetan


Saint-Paul-lès-Dax komunako errepide batean hil dira gaur, 40 eta 70 urteko bi gizon, eta 30 urteko emakume bat. Lau urteko ume bat ere egoera larian eraman dute Dax-eko hospitalera. Kotxean, 35 urteko emakume haurdun bat ere bazihoan, onik atera da istriputik.

Mapako geziak istripuaren lokalizazio estimatu bat besterik ez du ematen.

Garmendia vatikanokide jaunari arrapostua

Lehengo egunean, ekainaren 6an, eskandalizatu egin nintzen Berria kazetako karta bat irakurtzean (Constitucioak debekatu egiten du hiltzea). Roman Garmendia gipuzkoarrak sinatua zen. Bere burua independientetzat ukan arren, EAri boza eman ohi dion herritarra da Garmendia jauna eta abortoaren aurka egiten du PPk aurkeztutako rekursoaren alde eta EAri alde ere bozkatzeko gomendiatuz.

Roman Garmendiak ahalmena du, antza, agintzeko andrazko bati zer egin behar duen esaten. Bera andrazkoa ez den arren, Europa osoan onartuta dauden legeen kontra egiten du PPko ultraeskuindarren tesiak bere eginez. Haurdun dagoen andrazkoa hilzorian egonez gero eta kontua baldin bada bizitza salbatzea, fetoa salbatu beharra dago Román Garmendia guztihaladunak dioelako. Sekula ez ditut ulertu pertsona hauek, erlijiosoak, vatikanistak, ultrakatolikoak, besteen bizitzetan sartzen direnak, eta kontu hauetan Europa garatu honetan bakarrean geratzen ari direnak. Román Garmendia seguraski ez litzateke ausartuko esaten duena adierazten Norvengian edo Suedian, ezta iparraldeko herrialde haietako PPkideen lagunen aurrean ere. Garmendia Vatikanoko gizona da, andrazkoa ez dena baina andrazkoek zer egin behar duten agintzen duen pertsona.

Román Garmendiaren konstituzio espainiarrak, beraren konstituzioak Garmendiak berak aitortzen duen bezala, debekatu egiten du hiltzea, eta hala ere ez du aipatu nahi egin konstituzio hori maite duten askoren senideek jendea hil dutela eta apaizek armak bedeinkatzen dituztela. Garmendia jaunak konkistatzaileen konstituzioa du gogoan hori aipatzen duenean. Garmendia jauna vatikanista da, Vatikanoko estatuko kide, Nafarroari askatasuna kentzen lagundu zion Vatikanoaren lagun. Alderdi abertzale bati botoa emango dio, baina bera PP ultran hobeto dago ideologikoki.

Filologoa behar dute Labiaga Ikastolan

Euskal Filologian lizentziatua behar dute Labiaga Ikastolan. Curriculumnak bera[a bildua]ikastola.net helbidera igorri behar dira ekainaren 13rako. Lanpostua bete nahi dute 2010-2011 ikasturtean lanean hasteko. Beheko argazkian ikus daiteke Labiaga ikastola (Berako udalak argitaratutako fotoa da).

Mendizaleen itzulia Saran

Gaur igandean, Sara herritik abiatuko da mendizaleen itzulia, Axuria Mendi Elkarteak antolaturik. Axuria elkartea 1982an sortu zen. Kazeta agerkari digitalak itzuli honen gaineko informazioa zabaldu du datu gehiago aditzera emanez (alboko argazkia Kazeta.info-ri esker ageri da eta Larrunen hartua da):

Orotara 45 kilometroko ibilbidea proposatzen du gutxienez 9 orenez eta gehienez 12 orenez luzatuko den itzulia antolatzen duen Axuria elkarteak. Abiadak goizeko 7ak eta 8ak artean izanen dira eta heltzeak arratseko 4ak eta 8ak artean aurreikusiak dira.

Noain, independentzia gogoan

Hona hemen, Angel Rekalde nafarzaleak lehengo egunean blogean eta Berria-n idatzitako artikulua Noaingo ekitaldiaren esangura gogoratzeko.

1512an, Nafarroaren konkista gertatu zenetik, okupazioari aurka egitea hemezortzi urte iraun zuen gerra izan zen. 1530ean, armada espainiarra bortuz bestaldeko lurretatik (gaur Nafarroa Beherea deitzen dugunetik) erretiratu zen, ezin menderatu baitzituen. Ahalegin beliko garrantzitsuena 1521ean izan zen, nafarrek lurraldea hilabete batez libratu zutenean. Baina sekulako deskalabrua pairatu zen Noaingo batailan. Eskirotzeko zelaietan, nafar matxinatuek eta gaztelar armadak aurre egin zuten, azken hauek errebolta hura eta nafar independentzia akabatzeko asmoarekin.

Gertaera haietatik ia 500 urte joan dira, eta, hala ere, gure memorian bizirik diraute. Memoria, hain zuzen, ez da iraganaren erregistro hutsa. Ohitura itzaltzen da; ahanzten. Gizakiaren kontzientziak hautaketa egiten du eta subjektuarentzat arrazoi bat edo besteagatik esanguratsua zaiona azpimarratzen du: bere izatea markatu duelako, hunkitu duelako, gupidatu edo asaldatu duelako.

Memorian, gogoratzen den haren balorazioa dago sakonean; horrek esan nahi du errealitatearen interpretazioa egiten dela, batetik, eta bestetik, norberarenganako zentzuzko begirada, bere buruari begiratzen dion subjektuarenganakoa eta historia horretan bere burua aitortzen duenarenganakoa, alegia. Gainera, bide batez esan dezagun, bilakaera mental hau orainean gertatzen da eta gure izaera (munduan) jokoan jartzen du: noren parte sentitzen garen eta zein nortasunarekin proiektatzen dugun geure burua; zer gizarte eraikitzen dugun orain eta hemen; gurea zena sentitzen genuen hura galdu izana nola baloratzen dugun.

Horrela azaltzen da zergatik egin den hainbeste ahalegin, azken bost mendeotan, memoria hau ezabatzeko. Batzuetan gure iragana isilarazi dute, historiaren beraren kontakizunean gure burua ezin aitortzera iritsi arte edo eskizofrenia batek gu hartu arte; batzuk euskaldunak gara, besteak nafarrak, besteak ez bat eta ez beste...

Izena ere aldatu digute askotan; Nafarroa askearen armada bera, nafar boluntarioz eta gaskoi aliatuez osatua, bataila askotan armada frantsestzat aurkeztu dute: Belate, Logroño, Irun, Hondarribia... Eta gure porrot eta hondamendiak gogora ekartzen dituzten alarde eta festak ospatzen ditugu gainera.

Beste joko garbia eufemismoarena izan da. Honela, espainiar armadaren biolentzia latza aski agerikoa da Amerikaren konkistaren genozidioan edo Granadako erresumaren suntsitzean, eta, Nafarroan, disimulatuki aurkeztu zaigu «bat egite», hitzarmen eta bestelako faltsukerien irakurketaz. Eta hori gutxi balitz bezala, bertsio burutsu hauek gure «kultura politikoa» eta negozio abilezia erakusten dutela kontatzen digute.

Azkenik, derrigorrezko hezkuntzara ailegatu den beste estrategia (ikastoletara ere bai), atzerriko historia irakastea izan da, eta errege godoen, errekonkistaren edo arrazaren eta demokraziaren festaren zerrendetan gure burua lekutu dezagun nahi dute. Ez da hezkuntza inozentea. Eta hala ere, legenda edo ipuin axolagabekoak bailiran pasatzen uzten ditugu, eta egiazki, hori dena gure gazteei transmitituko diegun kultura eta herri-ikuspegiaren zati da.

Manipulazio hauetatik urrun, Noain memoriaren lekua da eta bertan oroimena biziberritzen da; gizataldeak bere burua aitortzen du han, iraganarekin eta garaiko gertaerekin bat egiten du; bere burua berresten du.

Historian herri librea izan ginela ulertzen dugu Noainen, europar estatua izan genuela, Nafarroa, nazioartean aski ezagutua, euskal gizarteak azken harria bera arte defendatu zuela. Espainiarrek inbaditu gintuztela eta lurrak kendu zizkigutela, Errioxa, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Sonsierra, Nafarroa Garaia... gure burujabetza indarrez suntsitu zutela, lege ororen eta zuzenbide ororen kontra. Beraien gerra karlista eta dinastikoetara arrastatu gintuztela, haien lur-egarrira, haien inperiora eta miserietara bultzatu gintuztela. Eta etorkizun propio eta aske bat nahi baldin badugu, burujabetza hura, armen bidez galduarazi ziguten independentzia hura berreskuratu behar dugu.

Ekainaren 27an, Noainera joango gara.

Labrit Portua Bokale Zaharrean, oporleku zoragarria

Ipar Nafarroak baditu paregabeko lekuak oporrak pasatzeko. Seguraski, Nafarroa Osoko leku politenetarikoa Baskoniako Landetan dago. Frantsesez Port D'Albret izena eman diote eta Bokale Zaharra izeneko herrian dago (Vieux Boucau). Aste Santuan euskaltzale asko joaten dira Labrit Portura, baina udako hilabeteetan euskaldun gutxi ikusten da, tamalez. Hego, Eki eta Mendebaldeko Nafarroan bizi diren herritar askok oraindik ez dute ezagutzen herri hau. Udatiarrentzat denetariko gauzak daude bertan: bidegorri luze eta aldaparik gabekoak pinudietan zehar, hondartza luzeak, laku ederrak eta klima osasuntsua mendirik ez dagoelako. Lerro honetatik, Labrit Portua ezagutzeko gonbitea egiten dizuet leku horren ehundaka argazki ikusiz Flickriver.com gunearen bitartez. Bertara baldin bazoazte eta gero argazkiak Flickr gunean uzteko asmoa baldin baduzue, mesedez argazki guztietan bi etiketa hauek jarri: Nafarroa, "Ipar Nafarroa" (komatxo artean) eta "Labrit Portua" edo "Labriteko portua". Horrela, Ipar Nafarroa zabaltzen joango gara. Noizean behin, nafarrok oporraldia gure herrian ematea ona da.

Alboko irudian ikusi ahal duzuen bezala, Labriteko Portuan laku zabal zoragarri bat dago ibilaldiak egiteko. Gainera, hondartza, bidegorri eta golf zelai baten ondoan dago kokaturik. Eroski enpresan bidaiak erreserba daitezke Aste Santurako. Bertako apartamentuak prezio onean daude eta Landetako produktuak ez dira uda partean bezain kario edo garestiak.