Lehengo egunean, ekainaren 6an, eskandalizatu egin nintzen Berria kazetako karta bat irakurtzean (Constitucioak debekatu egiten du hiltzea). Roman Garmendia gipuzkoarrak sinatua zen. Bere burua independientetzat ukan arren, EAri boza eman ohi dion herritarra da Garmendia jauna eta abortoaren aurka egiten du PPk aurkeztutako rekursoaren alde eta EAri alde ere bozkatzeko gomendiatuz.
Roman Garmendiak ahalmena du, antza, agintzeko andrazko bati zer egin behar duen esaten. Bera andrazkoa ez den arren, Europa osoan onartuta dauden legeen kontra egiten du PPko ultraeskuindarren tesiak bere eginez. Haurdun dagoen andrazkoa hilzorian egonez gero eta kontua baldin bada bizitza salbatzea, fetoa salbatu beharra dago Román Garmendia guztihaladunak dioelako. Sekula ez ditut ulertu pertsona hauek, erlijiosoak, vatikanistak, ultrakatolikoak, besteen bizitzetan sartzen direnak, eta kontu hauetan Europa garatu honetan bakarrean geratzen ari direnak. Román Garmendia seguraski ez litzateke ausartuko esaten duena adierazten Norvengian edo Suedian, ezta iparraldeko herrialde haietako PPkideen lagunen aurrean ere. Garmendia Vatikanoko gizona da, andrazkoa ez dena baina andrazkoek zer egin behar duten agintzen duen pertsona.
Román Garmendiaren konstituzio espainiarrak, beraren konstituzioak Garmendiak berak aitortzen duen bezala, debekatu egiten du hiltzea, eta hala ere ez du aipatu nahi egin konstituzio hori maite duten askoren senideek jendea hil dutela eta apaizek armak bedeinkatzen dituztela. Garmendia jaunak konkistatzaileen konstituzioa du gogoan hori aipatzen duenean. Garmendia jauna vatikanista da, Vatikanoko estatuko kide, Nafarroari askatasuna kentzen lagundu zion Vatikanoaren lagun. Alderdi abertzale bati botoa emango dio, baina bera PP ultran hobeto dago ideologikoki.