Spiga

Showing posts with label Mendebaldeko Nafarroa. Show all posts
Showing posts with label Mendebaldeko Nafarroa. Show all posts

Uriolak Mendebaldeko Nafarroan

Atzoko "tanta hotza"ren eraginez uholdeak gertatu ziren kantauri itsasldean, Asturiasetik Nafarroako iparralderaino. Aski gogorra izan zen Ibaizabal eta Butroi ibai bailaretan, hare gehiago arratsaldeko 8retan, mareak goia jo zuenean eta Ibaizabal irten zanean Deustu eta Bilboko alde zaharrean. Mungialdean, nahiz eta obrak egin ibai izuria bideratzeko, oraindik eraikinak ibai magalean jarraitzen dutenez, herriko lekua askotan urak bere bidea egin zuen.

Aspalditik badakigu gure ibaiak erretenak ez direla eta noizean behin bere ohiko bidea egiten dutela baina gizakiak ez dugu naturaren legeak errespetatzen eta halakoak maiz gertatuko dira zoritxarrez.

Manifestazioa gaur Bilbon, murrizketen aurka

Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko dira arratsaldeko 17:30tan, hurrengo sindikatuek deituta manifestaziora: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru. Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak ere, manifestaziora gehitzeko deia egin dute.

Murrizketen aurkako manifestaldi bat izango da, baita lan harremanak esparru euskaldunean erabaki daitezen eskatzeko ere. Bilboko kaleak zeharkatuz, hiribilduko udaletxean izango du amaiera.

Araba Euskaraz ekainaren 20an Agurainen

Hiru kilometroko bidea izango du Araba Euskaraz-en 2010 urteko edizioak, eta lau gune. Lautada ikastolak prestatutako jai honek kirolaz, erakusketez, musikaz eta beste hainbat denborapasaz gozatzeko aukera emango du. Umeentzako txoko bat ere egongo da.

Garraio publikoa erabiltzeko deia egin da, Gasteiztik autobusak irtengo baitira goizeko 9etan eta 11etan, eta bueltan 18:30 eta 20:00etan egongo dira.