Spiga

Showing posts with label Noaingo bataila. Show all posts
Showing posts with label Noaingo bataila. Show all posts

Noain 2010eko bideoa, Nabarraldek egina



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Noaingo bataila gogoan, Iruñeko karriketan barrena

Noain 2010 ekitaldia Getze herritik Iruñera doan ibilbidearen bidez egin da aurten lehen aldiz. Normalean, Iruñetik Getzera martxa antolatzen zen beste urteetan; baina aurtengo edizioan, estatalista nafarrek Iruñean amaitu zuten ibilbidea. Hona hemen bideoa, gure himnoarekin.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Noaingo batailaren kronika: arerioen estrategia

Konkistak, 500 urte. Deuseztatu ezin izan duten oroimena deritzon liburuan, honako pasartea ageri da Noaingo bataila hobeto uler dezagun. Desertzioak saihesteko era honakoa izan zen Gaztelako armadan. Nik aldaketa tipi bi egin ditut testuan, "espainiar Armada" esapidearen ordez "Gaztelako armada" idatziz, nahiz eta garai hartan, Karlos I.aren agintaldian inperio espainiarra sortuta egon jada:

Noaingo batailarako, Gaztelako armadak milaka gerrari indarrez bildu zituen. Horien artean ziren komuneroen gatazkaren ondoren bizirik geratzen ziren gaztelar matxinatuak, baita gipuzkoar, bizkaitar eta arabar indar batzuk ere. Gainera, Nafarroako bidean armada gaztelarrak zeharkatzen zituen herrietan derrigorrezko errekrutatzea egin zuen. Armada inperialaren bisita jaso zuten inguruetan, hamar herrietatik batek Noaingo bideari ekin behar zion. Batailan gertu zela, eta desertzioak izango zirela aurreikusirik, Enriquez almiranteak, Karlos I.aren gobernatzaileetako batek, infanteriari agindua eman zion nafareei aurrez aurre eraso egiteko. Bitartean, bera eta errege-guardia, aipatu infanteriaren atzean geratu ziren, lantzekin zelatan, abangoardiak atzera egin ez zezan eta lehen lerroan ari zirenak ihesi joan ez zitezen.