Spiga

Showing posts with label gizartea. Show all posts
Showing posts with label gizartea. Show all posts

Manifestazioa gaur Bilbon, murrizketen aurka

Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko dira arratsaldeko 17:30tan, hurrengo sindikatuek deituta manifestaziora: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru. Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak ere, manifestaziora gehitzeko deia egin dute.

Murrizketen aurkako manifestaldi bat izango da, baita lan harremanak esparru euskaldunean erabaki daitezen eskatzeko ere. Bilboko kaleak zeharkatuz, hiribilduko udaletxean izango du amaiera.

C.F.N.-ko legebiltzarrean, "akats txiki bat"

Gaur, C.F.N.ko legebiltzarrean, 1990 Osasun Legea aldatzeko aukerari uko egin zaio denbora baterako, eta hala, ez da posible izango abortatzea. C.F.N.ko Gobernuak Espainiako Abortuen legea indargabetzeko duen nahia zapuzteko aukera zen gaurkoa, legebiltzarrean berriz, ez da lortu.

PSNk aurkeztutako tramitea aurrera atera ez izanaren arrazoia, NaBai-ko lau legebiltzarkide han ez egotea izan da. Horrela, bozkaketak ezezko emaitza izan du, boto batengatik. Roberto Jimenezek, PSN-ko idazkari nagusiak, azalpenak eskatu dizkie NaBaikideei. Haserre agertu da. Dena dela, saiakera egingo da oraingo sesio garaia bukatu aurretik berriro ere eztabaida hau eman dadin legebiltzarrean.