Spiga

Showing posts with label kazetaritza. Show all posts
Showing posts with label kazetaritza. Show all posts

Egunkari digital arrakastatsua

Gaurko BERRIAn artikulu interesgarri bat dator The Huffinton Post egunkari digitalari buruz, bertan jartzen duenez arrakastaren gakoetako bat irakurleai ekarpenak egiteko aukeran datza. Bere iritzi atalean adibidez 6000 blogarik parte hartzen dute eta irakurlekin komunikazio zabala dago, Facebook eta Twitter-en bidez, hilero 2000.000 iruzkin sartzen dituzte.

Merezi du kazeta hau bisitatzea eta Internet mundutik lokaleko edo gertuko berriak duten zabaltasuna ikustea. Lortuko genuke halako zerbait egitea Nafarrok-en?


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

María Silvestre Emakundeko burua eta pornografia iragarkiak

Sor eta lor geratu naiz, María Silvestre Emakunde izeneko erakunde publikoko presidentearen hitzak entzundakoan. Argiki esan du gai horretan kontuz ibili behar dela lanpostuak daudelako kolokan baldin eta iragarki horiek debekatzen badira EAEko eskuineko prentsatik. Falta izan zaio esatea, iragarki pornografiko horiei esker egunkari gutxik irabazten dutela dirua: Vocento eta Diario de NOticias taldeen egunkariek soilik (EAEko prentsari dagokionez). Beste hitz batzuetan esanda, Silvestre andereak ez luke egon beharko PSOEk ipinitako postu horretan. Benetan tamalgarria da ikustea andere estimatu horrek nola gur egiten dien hedabide dirudun batzuei, andrazkoen eskubideak albo batera utziz eta horrelako iragarkiak erabiltzen ez dituzten hedabideak kaltetuz. Unibertsitate bateko irakaslea izanik eta emakumeen defendatzailea gainera, hobe luke dimisioa presentatzea. Baina hori ez du egingo Emakunde erakundeko zuzendari izateak diru asko ematen diolako. Horren sinplea da Silvestre anderearen jokamoldea: boterearen abaroan, emakumeen eskubideak ahaztuz.