Spiga

Showing posts with label Hego Nafarroa. Show all posts
Showing posts with label Hego Nafarroa. Show all posts

Jon Oria Nafarroako Margaritaren pentsamenduaz

Asteburuan, Vianan, Nafarroako historialarien lehen biltzarra burutu da. Bertan, Jon Oria irakasleak parte hartu du eta YouTube-n agertu da Lizarrako irakaslearen mintzaldi osoa grabaturik. Beste gune batzuetan bezala, hona ere dakargu Jon Oria Oses irakaslearen irakasgaia Nafarroako Margaritaren pentsamendu filosofikoari buruz. 24 minutu inguruko iraupena du.






Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Nafarzaleon elkartzea igandean Guardia herrian

Igande honetan, Nafarroako Sonsierrako Guardia herrian, abertzaleek Biasteri deitzen dioten herrian eta Euskaltzaindiak Guardia deituriko herriskan, nafartasun ekitaldi egonen da goizean. Bandera nafarrari gorazarrea eginen zaio eta herria nafar gorriz jantziko da Ardo Uztaren Eguna dela probetxatuz. Bertan izanen dira Navarrate Kultur Elkartekoak eta hainbat nafarzale. Gogoratu banderak eramateko aholkua eman dutela antolatzaileek. Horrela arabar asko eta guardiarrak konturatu egingo dira haiek ere nafarrak direla eta hainbat urtez benetako historia lapurtu digutela. Guardiarrak, gu bezalaxe, denok nafartar.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzuIdatzi Nafarron infogunera

Vianako kongresoa irailaren 18 eta 19an

Laster izango da Nafarroaren historiazko kongresoa lehenengo aldiz Viana herrian (Nafarroa Garaia). Biltzarra, Nabarralde elkarteak antolatu du eta historialari ospetsuak izanen dira biltzarrean, programan ageri denez: Davant, Sorauren, Esarte, Mtez. Garate, Rekalde, Asiron... Palacio de Pujadas hotelaren aukera dago lo egin eta bazkaltzeko bi egunetan. Oso prezio baxuak daude eta kongresoan Nafarroa osoa hartzen da gaitzat, ez Goi Nafarroa soilik, jakina. Mugimendu nafarzalearentzat oso interesgarria da biltzar hau, gure herriaren benetako historia aldarrikatzeko abagunea delako.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Nafarzale hori, zein da zure bandera?

Nire bandera nazionala zein den galdetu didate gaur Europan, nagoen herrian, Nafarroako mugetatik urrun. Nire erantzuna honakoa izan da: bandera gorria, nire arbaso ganboatarrek mirestu zutena, katerik ez duena eta antzinako errege nafarrek eraman dutena. 'Eta ikurriña, zer da zuretzat?' galdetu didate segidan. Nire erantzuna: zuretzat zer da karlisten gurutzea, Done Anderren aspa duen bandera alegia? ba, zuretzat bandera horrek esan nahi duena, hori berori da niretzat ikurriña, ez gutiago, ez gehiago. Bego gure bandera nazionala egon behar den tokian, eta bandera berriak eta partidistak beude orain armairuetan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Estatu nafarraren bandera Aizorrotzen

Aizorrotz, garrantzitsua izan zen garai batean Nafar Estatuan lurraldetasuna zaintzeko. Aizorrotzen gaztelua zegoen eta Mendebaldeko nafarrek eraiki zuten, ez oinaztarrek edo gaztelauek bistan dagoenez. Gure lankide Aitor Nafarrondok agerkari honetan komentatu duen bezala, nafartasuna hedatzen ari da Aizorrotz aldean.

Aizorrotz-en bandera nafarra agertu da berriro ere. Zorionak Iñakiri fotoa bidaltzeagatik eta erakusteagatik aurrera goazela gure estatua berreskuratzen. Klik egiten baduzu fotoan, tamaina handiz ikusteko aukeran izanen zarete.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Noain 2010eko bideoa, Nabarraldek egina



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Udalbiltzaren aldeko manifestazioa uztailaren 17an

Mendebaldeko Nafarroako Bilbo hirian izanen da manifestazio nazionala Udabiltza erakundeari eta inputatuei elkartasuna adierazteko. Uztailaren 17an, Bilboko kaleetan zehar, Udalbiltza aske! Bai Udabiltzari lelopean manifestatutko dira hainbat pertsona. Gogora dezagun zein diren Udalbiltza erakundeak dituen helburuak, Udalbiltza.net gune ofizialean agertzen direnak. Tamalez, gure estatuaren izena ez da behin ere aipatzen, Nafarroa alegia. Baina horrek ez du kentzen elkartasuna agertzea lerro hauetatik. Hona Udalbiltzaren xedeak:

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.

2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.

3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.

4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.

5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Noain 2010eko hitzaldiak asteon

Nabarraldekoek hitzaldi zikloa antolatu dute Nafarroako konkistari buruz. Asteon hasiko dira, hilaren 23ean Joseba Asiron irakaslearen eskutik.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Gasteizko defendatzaile nafarren ohoretan, 2010

Lehenengo edizioa izan da aurtengoa. Martin Txipia eta gainerako nafarren gomuta present egon zen duela aste batzuk Gasteizen. Navarrate Kultur Elkartekoek ekitaldiaren bideoa jarri dute blogean. Nafar eta euskaldunon bandera Gasteizko uribarrenean jarri zuten nafarzale zenbaitek Gasteiz hiriaren nafartasuna agerian utziz.



Idatzi Nafarron infogunera

Araba Euskaraz gaurko egunean Agurain herrian

Gogoratu gaur bertan ospatzen dela Arabako ikastolen festa Agurain herri nafarrean. Araba Euskaraz jaiaren txanda heldu da. Espainiarrek Salvatierra izena jarri zioten, euskal herri askorekin egin zuten bezala. Guretzat, Agurain izango da beti. Espero dezagun nafarzale euskaltzaleok bertara joatea euskarari bultzada emateko eta bide batez gure aldarria are gehiago zabaltzeko: euskara da nafarron hizkuntza nazionala; geure estatuarena.

Idatzi Nafarron infogunera

Tona bat zerrautsek su hartu du Calahorran

Tejerías poligonoko aroztegi baten, ezagunak ez zaizkigun arrazoi batzuengatik, sutea izan zen atzo, goizeko lehen orduetan Los Huertos kalean. Tona bat zerrautsek su hartu zuen, eta suhiltzaileek ordu t'erdian lortu zuten sua itzaltzea. Arnedo eta Calahorrako suhiltzaileak aritu ziren sua amatatzen.