Spiga

Labrit Portua Bokale Zaharrean, oporleku zoragarria

Ipar Nafarroak baditu paregabeko lekuak oporrak pasatzeko. Seguraski, Nafarroa Osoko leku politenetarikoa Baskoniako Landetan dago. Frantsesez Port D'Albret izena eman diote eta Bokale Zaharra izeneko herrian dago (Vieux Boucau). Aste Santuan euskaltzale asko joaten dira Labrit Portura, baina udako hilabeteetan euskaldun gutxi ikusten da, tamalez. Hego, Eki eta Mendebaldeko Nafarroan bizi diren herritar askok oraindik ez dute ezagutzen herri hau. Udatiarrentzat denetariko gauzak daude bertan: bidegorri luze eta aldaparik gabekoak pinudietan zehar, hondartza luzeak, laku ederrak eta klima osasuntsua mendirik ez dagoelako. Lerro honetatik, Labrit Portua ezagutzeko gonbitea egiten dizuet leku horren ehundaka argazki ikusiz Flickriver.com gunearen bitartez. Bertara baldin bazoazte eta gero argazkiak Flickr gunean uzteko asmoa baldin baduzue, mesedez argazki guztietan bi etiketa hauek jarri: Nafarroa, "Ipar Nafarroa" (komatxo artean) eta "Labrit Portua" edo "Labriteko portua". Horrela, Ipar Nafarroa zabaltzen joango gara. Noizean behin, nafarrok oporraldia gure herrian ematea ona da.

Alboko irudian ikusi ahal duzuen bezala, Labriteko Portuan laku zabal zoragarri bat dago ibilaldiak egiteko. Gainera, hondartza, bidegorri eta golf zelai baten ondoan dago kokaturik. Eroski enpresan bidaiak erreserba daitezke Aste Santurako. Bertako apartamentuak prezio onean daude eta Landetako produktuak ez dira uda partean bezain kario edo garestiak.