Gaur igandean, Sara herritik abiatuko da mendizaleen itzulia, Axuria Mendi Elkarteak antolaturik. Axuria elkartea 1982an sortu zen. Kazeta agerkari digitalak itzuli honen gaineko informazioa zabaldu du datu gehiago aditzera emanez (alboko argazkia Kazeta.info-ri esker ageri da eta Larrunen hartua da):
Orotara 45 kilometroko ibilbidea proposatzen du gutxienez 9 orenez eta gehienez 12 orenez luzatuko den itzulia antolatzen duen Axuria elkarteak. Abiadak goizeko 7ak eta 8ak artean izanen dira eta heltzeak arratseko 4ak eta 8ak artean aurreikusiak dira.