Spiga

Gurutze Agirresarobe eta Aitziber Ezkerra atxilotu ditu Ertzaintzak

Ertzaintza polizia espainiarrak Gurutz Agirresarobe eta Aitziber Ezkerra herritarrak atxilotu ditu gaur goizean Hernanin. Rodolfo Ares EAEko sailburuaren ustez, biak "terrorista lotiak" bezala kontsidera daitezke, hots, lo daudenak ezer egiteke baina prest zerbait egiteko. Horrek erreakzioak sortu ditu hainbat legegizon eta abokaturen artean, deklarazio bitxiak direlako. Behin albistea Ertzaintzak zabaldu eta gero, Espainiako Erresumako hedabide askok Joseba Pagazaurtundua hil izanaren akusazioa eraman dute beren titularretara, Ertzaintzak hala zabalduta. Pagazaurtundua sarjentuaren hilketa leporatu diete atxilotuei. Hortaz, ustezkotasuna albiste bihurtu da, Espainian ohikoa baita ustezkotasunean oinarritzea delitu zantzuak ikusteko, Egunkarian, Joseba Fernandez, bonberoen kasuan eta beste gertatu den bezala.

Justiziak epaia eman baino lehen, hedabideek berehala eman dute sententzia. Ikusiko dugu zertan amaitzen den poliziak hedaturiko bertsioa eta benetan probak ote dauden orain dela 7 urteko hilketa argitzeko.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera