Hauxe da ETAk BBC Bretainia Handiko komunikabidera bidalitako bideoa ekintza armatuen gelditzea iragartzeko.
Spiga
2010-09-06 ordua 10:53 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hauxe da ETAk BBC Bretainia Handiko komunikabidera bidalitako bideoa ekintza armatuen gelditzea iragartzeko.
Etiketak: Nafarroa
ordua 12:16 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Carlos Tena kazetaria oso ezaguna izan da hainbat urtez Espainiako Irrati Telebistan. Musika aditua da eta ondoko bideoan kontatzen du zergatik joan behar izan zuen bizitzera Karibeko irla iraultzailera. Azken urteotan Cubainformacion.TV gunean egiten du lan.
Etiketak: Mundua
2010-09-05 ordua 11:53 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Gaurko datan ia 40 milioi aldiz ikusi da bideo hau YouTube-n. Arrakasta edukitzeko elementuak: Pink Floyd talde iraultzailea eta ona 'Wish You Were Here' (1975) kanta ederrarekin, eta Chartrand YouTubeko erabiltzaileak egindako remixa. Kantaren letra utziko dizuet oso mamitsua delako. Zaporeztatu berriro ere Pink Floyd taldearen musika bideo polit honekin . Letra hemen duzue:
So, so you think you can tell
Heaven from Hell,
Blue skys from pain.
Can you tell a green field
From a cold steel rail?
A smile from a veil?
Do you think you can tell?
And did they get you to trade
Your heros for ghosts?
Hot ashes for trees?
Hot air for a cool breeze?
Cold comfort for change?
And did you exchange
A walk on part in the war
For a lead role in a cage?
How I wish, how I wish you were here.
We're just two lost souls
Swimming in a fish bowl,
Year after year,
Running over the same old ground.
What have we found?
The same old fears.
Wish you were here.
Etiketak: musika
ordua 11:17 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Buitraker taldearen kanta duzue hemen. Nafarroan inoiz izan den talderik onena omen da eta gainera euskaraz eta gizarte gaiak jorratuz. Ezin hobea musika eta deskargagai beren gunetik edo YouTubetik. Zorionak, Buitraker talde nafarra.
Etiketak: musika
ordua 8:15 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Nafarrok kazeta digitala Portugaleten egon da abuztuan Nafarroako intelektual eta euskaltzale batekin elkarrizketa egiteko asmoz. Enrike Lopez EHUko irakasle kaleratuak argiki adierazi du zer den nafarzaletasuna eta zer gertatu zaion abertzaletasunari, partidu abertzaleak egun traba direla aipatuz.
Etiketak: Nafarroa
ordua 6:23 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hona hemen duela gutxi BBCk Hugo Chavez presidenteari eginiko elkarrizketa. Oso mamitsua eta argigarria, Venezuelako sistema politikoaren aurka egiten dutenek Chavez presidenteari entzun behar. BBC bezalako hedabideek zitalki ezkutatzen dute Israelen edota Britainia Handiaren botere atomikoa, eta Gazan edo Iraken gertatzen diren sarraskien erantzukizuna. Beste batzuek, Chavez presidente hautatuak bezala, hori salatzen dute. Jimmy Carter AEBetako presidente ohiak esan bezala, Venezuelako hauteskunde sistema onesta eta argia da.
ordua 2:09 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Laster izango da Nafarroaren historiazko kongresoa lehenengo aldiz Viana herrian (Nafarroa Garaia). Biltzarra, Nabarralde elkarteak antolatu du eta historialari ospetsuak izanen dira biltzarrean, programan ageri denez: Davant, Sorauren, Esarte, Mtez. Garate, Rekalde, Asiron... Palacio de Pujadas hotelaren aukera dago lo egin eta bazkaltzeko bi egunetan. Oso prezio baxuak daude eta kongresoan Nafarroa osoa hartzen da gaitzat, ez Goi Nafarroa soilik, jakina. Mugimendu nafarzalearentzat oso interesgarria da biltzar hau, gure herriaren benetako historia aldarrikatzeko abagunea delako.
Etiketak: Hego Nafarroa, historia
ordua 1:57 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Adierazi EH ekimenaren aldeko 150 pertsona bildu ziren atzo Kafe Antzokian. Hainbat abertzale ezagun elkartu ziren honako eskaeren inguruan:
Etiketak: Nafarroa
2010-09-04 ordua 8:23 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hugo Chavez presidente venezuelarrak arrakasta itzela lortu du maiatzetik aurrera Twitter sarean Chavezcandanga izenarekin. Kanpaina bat ere sortu behar izan du oposizioko kideak bakarrean egon ez daitezen Twitter-en. Oso bideo ederra burutu dute iragarki bezala Venezuelako herritarrak animatzeko parte hartzera Twitter sarean. Ez utzi ikusteke Chavezen kanpaina, pertsona burutsuek asmatutakoa zalantzarik gabe. Eta ikusi Chavez presidentea bera Blackberry telefonotik mezuak bidaltzen.
Etiketak: Mundua
2010-09-03 ordua 10:35 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Ainhoa Aristizabal-en bidez ikus dezakegu orain hemen Buitraker taldearen kanta polit bat. Azken kontzertuaren zati ona duzue ondorengo bideoan. Revo X gozatu.
Etiketak: musika