Telefonica enpresa espainiarra Tuenti sare sozialaren akziodun nagusi bihurtu da ia 70 milioi ordainduta. Tuenti sare soziala da gazte euskaldunek gehien erabiltzen dutena; hortaz, Telefonica-k datu mordoa eskura dezake gero negozioak egin ahal izateko. Beste garain batean gertatu zena datu telefonikoekin gerta daiteke oraingoan sare sozialeko datuekin. Telefonica-k saldu egiten ditu datu pribatuak. Bezeroek askotan jarri dituzte kexak datubaseak ezabatzeko, baina datuak erabiltzen segitzen dute. Behin datuak hedatutakoan, bistan da oso zaila dela hedatze hori geldiaraztea.
