Spiga

Nafarroaren historiari buruzko biltzarra

Angel Rekalde doktore euskaltzaleak honako artikulu eder hau idatzi zuen lehengo egunean Berria egunkarian Vianako historia kongresua dela-eta.

Irailaren 18an eta 19an 1512ko konkistaren inguruko Historia Kongresua egingo dugu Vianan. Hemendik bi urte eskasera beteko da Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena, Pirinioen hegoaldeko euskal independentziaren eta, azken batean, euskaldunok historian eduki dugun Estatu bakarraren galera ekarri zuenarena.

Hesi eta ahanzturen ghettoan sartutako palestinarrei buruz ari dela, «israeldarren bonbardaketek utzitako eraikinen hondakinen» irudiak jaso eta gordetzen tematuta deskribatzen ditu Carles Guerrak. Bada obsesiboa den zerbait palestinarrengan, beren triskantzen lekuetan hondakin amaigabe horiek erregistratu eta gordetzeko nahi horretan.

Zeregin horren zentzua iraun nahi izatearekin lotzen da, israeldarren presioa hainbeste urtetan jasan ondoren hartutako eskarmentuaren ondorioz. Alde batetik, pairatutako indarkeriaren froga gorde behar dute, haren dokumentu grafikoa; izan ere, Guerrak adierazten duenez, «suntsiketaren erakusgarria ere suntsi daiteke». Bigarren plano batean, suntsiketaren erakusgarri hori dagoen artean, herri palestinarrak izaten jarraituko duelako. «Estaturik ez duten palestinarrentzat, argazkia beren herritartasuna suspentsoan geratu ez den lurralde bakarra da». Kale birrindu horietan subjektu erreal izaten jarraitzen dute, oso presente dagoen subjektua, azken etxea bota behar izateraino garaitua izango bada. Beste kasu batzuk ere aipa genitzake, hala nola Mauthaussen, Varsoviako ghettoa juduentzat, baina argudioa berbera da.

Hausnarketa horrek bortizkeria eta zapalkuntza mendetan jasan dugun beste herri batzuei zer pentsa ematen digu. Ziur asko, batek baino gehiagok gutxietsi egingo ditu ideia horiek gure gizartera aplikatzeko garaian, itxuraz hain osatua, ederra eta aberatsa baita. Alde ederra dugu palestinarrekin. Eta, hala ere, herritartasunaren suspentsio-fasean gaude jadanik, gure izatearen ukatzean, eta, jakina, aspalditik, suntsiketaren erakusgarriaren suntsiketan. Euskal Herririk ez dago, nazionalisten inbentoa da. Nafarroak ez du zerikusirik euskal herriarekin. Ez gintuzten konkistatu, baizik eta elkartu egin ginen, gerrarik eta inbasiorik gabe, itunen eta borondatezko entregatzeen bidez...

Kasualitatea edo paradoxa, Guerrak esperientzia horien berri ematen duenean, guri dagokigun adibide batera jotzen du. Gu aipatzen gaitu. Picassoren Gernika-ren kasua jartzen du neutralizatu egin daitekeen suntsiketaren erakusgarri horren eredutzat: «Lapurtutako monumentu nazionala» da. Espainolen bortizkeriaren froga zena, bere eginkizuna Gernikan bete behar zuena, margolariak berak pentsatu bezala, Espainiako museo batean dago bahituta, artelanaren zeregin estetiko hutsa betetzen. Bere esanahia ezabatuta dago. Eta inor ez da asaldatzen, ez sumintzen.

Larriena da gure dominatzaileekin egunero dialektika desorekatuan gabiltzala, izaten jarraitzeko borroka sinbolikoan, besteak beste. Eta desarmaturik gaude. Mendetan jipoitu eta suntsitu gaituzte, palestinarrekin egin bezala, baina hondakinetatik salatu ordez eta gure eskubideak aldarrikatu ordez, badirudi ahaztu egin nahi dugula. Berdin dio zer egin diguten; egunero hutsetik hasi behar dugu.

Memoria galtze suizida horren aurrean, gure herriaren oroimenaren mapa berregin behar dugu, eta ez 36koa soilik, Gernika, Sartaguda, Intxortak, Bilbo, etab. Baita ere Amaiur, euskara, Noain, Orreaga, Gasteiz, Hondarribiko gudua... 1512ko konkista, Sonsierrakoa 1462an, mendebaldeko Nafarroakoa 1200an. Gaztelu plaza, Iruña-Veleia, Praileaitz. Gure iraganaren oroimen-gune guztiak, fisikoak nahiz immaterialak, ezinbestekoak dira nor garen, non eta noiz izan ginen jakiteko, izaten jarraitu nahi badugu.

Egunero hutsetik hastea identitatean eta izatean amore ematea da, arerioari txeke zuria ematea. Vianako historialarien kongresua oroimen kolektiboari dagokion jardunaldia da, gizarte zibil osora, hedabideetako eztabaida publikora eta hezkuntza-sistema guztira zabaldu beharko litzatekeena; etorkizuna baitugu jokoan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Txillardegiren artikulua Aste Nagusiaz

Hona hemen Berria egunkarian Txillardegik abuztuaren 26an argitaratu zuen artikulu ederra Donostiako Aste Santuaz. Gogoeta eragiteko eta indarrak batzeko artikulua.

Abuztuaren 21an amaitu da «Semana Grande Donostiarra» delakoa. Batzuek, euskaraz , «Donostiako Aste Nagusia» itzulia .

Aurten ere zer ikusi eta entzun dugu astean barrena? Zortzi egun horietan barrena, alegia (Bilbon bederatzi izango Iñaki Azkuna alkatearen pozerako).

Oso nekeza da donostiar euskaldunok pairatu behar izan duguna azaltzea.

Zortzi egunez, eta egunero, zezenketa antolatu dute Illunben. Zenbat zezen hil arte torturatu duten ez dakit: sei? zortzi? Biderketa erraza da: 60 bat zezen sakrifikaturik aste honetan zehar.

Eta pozarren. «Olé» txuleskoak eta «pasodoble toreroak» ok eragin arte entzun arazi dizkigutelarik.

Turistek ere (gehienek), hemengo egoeraz zipitzik ez dakitelarik, pozik oso : «C'est formidable! Ici nous allons voir une corrida en Espagne».

Euskal Telebistan, berriz, Alberto Surioren gidaritzapean,bi kateetan eman dituzte egunero zezenketen berri. Areago, ETB-1an are jerga berezi bat asmatzen saiatu dira euskaraz.

«La Fiesta Nacional Española»-k hori eta gehiago merezi duelako.

Piper-potoaren erdian zezen buru baten isla erantsia ikusi dugu ehunka banderatan.

Eta gazte batzuen nikietan ere hau irakurri dugu: «Somos españoles». Beste batzuetan «Somos España» Eta Donostiako Parte Zaharrean ibili dira, probokatzaile (konturatu gabe, omen).

Orain, urteroko inbasioaren amaiera gertu bide dugularik, gutxienez «etxekook» (?) mugituko gara Donostiako kale eta enparantzetan. Itoketa saioa pittin bat lasaituko da, pittin bat bederen.

Eta aste jasanezin hau amaitzean, geure artean pentsatzen dugu. Hau ez da Aste Nagusia izan. Hau Aste Espainola izan da.

Noizko izen aldaketa ?

Donostiarrok aztertu behar dugu .

Noiz amaituko dugu «Aste Nagusia»-ren fartsa?

Batzuek, ahal dutenek, gutxik, hartua dute erabakia: aste horretan norabait joatea, baserriren batera, herri txikiren batera. Baina Donostiatik, hanka .

Baina horrelakorik egin ezin dezakatenek, gehienek, zer egingo? Benetan zer gomenda ote daitekeen ez dakit.

Baina orain esaten den bezala, aste hau «gehiegiegi» izan da.

Urtero izaten den bezala, egia aitortzeko.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Ana Telletxearen artikulua Ledea hiriaz

Nabarralde webgunetik oso artikulu ederra dakarkigu Ana Telletxea euskaltzale nafarzaleak. Irunberritik oso urrun ez dagoen Ledea antiznako hiriaz idatzi du leku historikoen babesa ere gaitzat harturik.


Irunberriko arroilaren begirada zorrotzaren babesaz eta Irati ibaiaren konpainia bakarraz diraute (batek daki nola!) I. eta V. mendeen arteko erromatar garaiko Ledeako hiriaren aztarna zaharkituek.

Aspaldi dela ezagutzen nuen tokia, baina espresuki joan gabea oraino. Aurtengo udaberrian egin dut bisita. Esatik Iruñerako noranzkoan dago Ledeako erromatar garaiko hirira sartzeko modua. Errepide hori (Jakara baitoa) oso toki ibilia da, auto asko pasatzen da hartatik eta ez preseski mantso. Errepidetik ateratzeko salto ederraz alboratu beharra dago bazterrera, izan ere, autoek ingurune horretan ez baitute aukera gehiegi ematen abiadura mantsotzeko. Sarrera, beraz, ez dago inondik inora egoki, edozein istripu sorrarazteko bikain, aitzitik.

Legarrezko eremu eskas bat dago (autoentzat) eta goitik behera itxita ageri den etxola bat; haren atean bi plano itsatsirik, bata hasierako hiriaren itxurarekin eta bigarrena, ondotik izan omen zen antolakuntza berriarekin. Besterik ez.

Eremu haren isiltasun gorra hurbilegi pasatzen diren autoen motorrek bakarrik hausten dute. Eta bai. Hiri galanta da hura. Toki desegokia inongo biderik “gainetik” pasarazteko. Harri haien ondoan pausatuta, begiek ez dute gogoarekin batera han dagoen eta izan denaren erradiografia azkar bat egiten ahal, datu gehiegi begi kolpe batez dena hartzeko. Ahanzturaren sentsazio gordina nagusi.

Laborantza eta abeltzaintza ustiategien aztarnak daude eremu zabal batean barreiatuta: termak, biltegiak, gelak eta salak, peristiloa, putzua, dolarea eta errota... Geletako pareta batzuk, gainera, eroriak daude, suntsituak; gizakiaren eskua ala eguraldiaren gorabeherek sortua den ezin esan dut.

Nolanahi den, aztarnategi hau Kultura Intereseko Ondasun izendatua dago, eta egiazki ez dakit zer onura ekarri dion izendapenak.

Berez, administrazioak KIOen balio artistiko eta historikoak babestu behar ditu; besteak beste, ondasun higiezinen kasuan plan berezi bat idaztea edo bestelako figura batez babestea derrigorrezkoa da nonbait, eta badirudi ardura tokian tokiko administrazioari dagokiola. 27. artikuluak dio ondasunen suntsitzea eta hondatzea saihestuko direla.

1942tik 1947ra Vianako Printzea erakundea aritu zen Ledeako aztarnategi hau induskatzen (Altadill aitzindari izan ondotik). Geroztik, denboraren joanak noiz irentsiko zain dagoenaren itxura hartzen diot nik (nahiz eta tartean zaharberritze lanik izan dela suposatzen ahal den).

Aztarnategi honen egoeraz, beraz, diagnosi ezkorra: sarrera (autoz) ez dago egoki prestatua, eta hala, edozein nahigabe sortzeko arriskua dago; aztarnategia erabat zabalik dago, zaintzarik gabe, fede txarreko edonoren burutazio gaitzen mesedetara utzia; ez du inolako estalpe edo babesik eremu guztian; eta ez da inongo argibiderik ematen (panelak edo kartelak...).

Joan den urtean, gainera, Lurraldea Antolatzeko Planek ondarea sustatzeko kultur bide bat sortzea proposatu zuten, eta hartan, Ledeako aztarnategi hau abiaburu hartzen zen Vianaraino diseinatutako ibilbide batean. Plan hauez berri gehiagorik ez.

Zezenketak babestea berebiziko zaigun honetan, administrazioek ez dute, antza, antzinako altxor hau (eta beste hamaika) sikiera zaintzeko asmorik erakusten; ez da errentagarria zentzu askotan. Gaur egun dagoen egoeran ikusi baino, hobeki legoke lurpean, suntsitzeko arriskutik urrun (gaur hondatzen dena ezin izanen da etorkizunean ikertu edo “irakurri”). Ledeako artxibo historikoa abandonatuta dago.

Leteo, ahanzturaren ibaia. Greziar mitologiako legendak zioen ibai haren urak erabateko ahanztura zekarrela. Gurean ere hala ote?

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Orreaga: atzo ta gaur

Hona hemen, Soberania de Navarra blogetik hartutako artikulu izugarria. Aitor Nafarrondok euskaratua.

Pasa den 2010eko abuztuaren 15ean, Vasconia osoko nabartarrak bildu ginen, gure arbasoen garaipenik handi eta ezagunena ospatzeko. Gure arbaso baskoi independienteak, zeintzuk 769 urterako nabar termino politikoarekin ezagunak baitziren. Bataila horrek zera suposatu zuen, historiaren testuinguru unibertsalean: garai hartako armadarik “onenaren”, armada karolinjiarraren, porrot bakarra. Gertaera beliko eta politiko honek aditzera eman zuen Europako Herri-Nazio zaharrenaren autodeterminazio burujabea, hainbat mendetan zehar askatasuna bilatu zuen herri batena. Bai 778ko batailak, baita 824koak ere, nabartar edo baskoien batasunaren lehen pausoa izan ziren, kanpoko eraso militarren aurrean.


778 urteko abuztuaren 15ean, pagano, kristau eta musulmanak, nahiz eta gure herria ezberdintzen zuten hiru pentsamolde ziren, ez zuten gure herria banatu: guzti haiek baskoiak ziren, eta ez zuten momentu baten ere dudan jarri, erasotzaile handiago baten aurrean, haien indarrak batzeko beharra, eta horra hor lortu zutena. Orduko etsai horiek, frankoek, gure herria desagertarazi edo esklabu bihurtzea besterik ez zuten bilatzen, gaur egun aliatu frantses-espainolek egiten duten bezala. Baina gure Herri-Nazioaren zorionerako, VIII mendeko nabartar haiek ondo antolaturik zeuden, gaur tamalez ez bezala. Hala izan ez balitz, garaituak izango ziren eta gu, haien ondarea, ez ginateke bizirik egongo, XXI mendearen lehen hamarkada amaitzear den honetan.


Gure arbaso ziren lehen nabartar horiek, haien gaitasunaren mugak ezagun zituzten, eta haien helburua lortzeko, orduko metodoekin noski, hau da, borroka militarra, Astobizkar pasabidean elkartu ziren, Orreagatik hurbil. Bazekitenez karolinjiar zalditeria nagusi zela, ingurumenaren ezagutzaz eta hainbat armaren erabileraz baliatu ziren, hala nola aizkora motzak, aihotzak, sastakaiak... gure arbaso nabartarren armak etsaiarenak baino askoz ere arinagoak ziren, eta gudua bideratzen jakin zuten garaipena lortzeko, baita lortu ere. Nabartarrek haien lurretik etsai erasotzaileak botatzea lortu zuten.


Gaur, urteurren hau pasata, batasun hura gogoratzera behartuak gaude, gaur ez dugun batasuna. Konturatu behar gara, armen bidez kendu ziguten askatasun hori berreskuratzeko, gure interes partikular edota alderdikoiak alde batera utzi behar ditugula, amankomuneko helburu baten bila. Nazioarteko Jurisprudentziara jo behar dugu, espainiar edota frantziar jurispdrudentzia kolonialak onartu gabe. Gure arteko gatazka baliogabekoak alde batera utzi eta gure gaurko etsaiei -espainiar eta frantziar inperioak- aurre egiteko batu behar gara, militarki gure herrian genozidioa praktikatzen baitute gure Nabar Estatua okupatu zutenetik; eta gure erakundeak ezabatu baitituzte, haienak inposatuz, gure Zuzenbide Piriniotarra alde batera utziz, eta Nabarraren zati handi bat alienatuz.


Gaur egun, bi inperio hauek exekutatzen duten biolentzia sufrituz, baina oraindik ere bagaude gure askatasuna, gure independentzia berreskuratu nahi dugun nabartarrak, armen eta aitasantuaren abal baten bidez kendu baitzizkiguten. Gaur, 2010 urteko abuztua bukatuta, Herri honetako estatalista, independentista eta subiranistek, dagokigun termino bakarrarekin izenda gaitzaten nahi dugu: nabartarrak. Baina honetarako kontsekuente izan beharra dugu. Konturatu behar gara gure helburu noble eta benetakoa lortzeko, gure arbasoek 778an izandakoak baino tresna hobeak ditugula: tresna baketsu eta legalak, edozein arma militar baino askoz ere boteretsuagoak direnak.


Hasteko, ez dezagun ahaztu historia politiko luze bat dugula, besteen aurrean ordezkatu gaituen Estatu bakarrarena, Nazioarteko Antolamendu Juridikoan -zahar eta berrian- bildutako Eskubide batzuekin. Gainera, gure esklabotasunak irautea interesatzen zaien horiek diotenaren kontra, Nabarrako Koroaren onarpena dugu gure helburu politiko eta egiturazkoak betetzeko. Nabarrako Koroak onartzen du hau Herriak erabaki behar duela, hau delako orain Foru Nabartar bezala ezagutzen den Zuzenbide Piriniotarrak dioena.


Nahigabeei gaina hartzeko ordua da, gure ikuspegi ezberdinak alde batera utzi eta gure aberkideekin konpromisoa hartu, zintzoki gure batasuna onartuz, 778ko abuztuaren 15 hartan baskoiek egin bezala, horrela berriz ere gure asktasun hain maitatu hori berreskuratzeko: gure arbasoek Nabarrako Estatua sortzeko baliatu zuten askatasuna.


Askoren ustearen kontra, interes elektoralen menpean egoteak -beste batzuen artean- esklabotasuna luzatu besterik ez du egiten, berdin dio Espainiako erregearekiko edo Frantziako Errepublikako presidentearekiko. Europako herri aborigen honekiko zapalkuntzak jarraitu ezkero, bukaera bakarra nabartar guztion deuseztapena izango da. Esna gaitezen behingoz: espainiar edo frantziar demokraziek ez dute ezer konponduko. Izan dezagun argi, maite dugun askatasuna berreskuratu nahi badugu, planteatu beharrean gaudela, berehala, desobedientzia politiko, zibil eta fiskala, inperio espainiar eta frantziarraren politika inposatzaileen aurka. Argi izan behar dugu, VIII eta IX mendeetako nabartar horiek izan zuten bezala, independentzia soilik lortuko dugula hau egiten hasten bagara orain. Hau oso argi izan beharreko gauza da ze, soilik politika eginez benetako independentzia batetatik, lortuko dugu gure Nabarrako Estatuaren subiranotasun osoa eta honekin, behingoz ezagutuko dugu zer den askatasuna.


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Nafarzale hori, zein da zure bandera?

Nire bandera nazionala zein den galdetu didate gaur Europan, nagoen herrian, Nafarroako mugetatik urrun. Nire erantzuna honakoa izan da: bandera gorria, nire arbaso ganboatarrek mirestu zutena, katerik ez duena eta antzinako errege nafarrek eraman dutena. 'Eta ikurriña, zer da zuretzat?' galdetu didate segidan. Nire erantzuna: zuretzat zer da karlisten gurutzea, Done Anderren aspa duen bandera alegia? ba, zuretzat bandera horrek esan nahi duena, hori berori da niretzat ikurriña, ez gutiago, ez gehiago. Bego gure bandera nazionala egon behar den tokian, eta bandera berriak eta partidistak beude orain armairuetan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Hugo Chavez, Bolivarren birsortzea

Hugo Chavezen mintzaldia Simon Bolivarren panteoian. Simon Bolivarren dokumentala ikusten baduzue berehala konturatuko zarete zein antzekoa den gure egoera. Estatalista nafarrok ere mantendu nahi dugu gure estatu zaharra. Euskal Autonomi Elkartea, Nafarroako Foru Komunitatea, Akitaniako departamentuak, Foix, Autxerri... guri lapurtutako lurrak, nafarrak direnak. Autonomistak, abertzaleak, espaniarrak eta frantsesak gure herriaren banaketan sinestsi eta bultzatu dutenek Bolivarren figura ez dute miresten. Berehala konturatuko zarete zergatik. 100 urtetik 100 urtera Bolivarren pentsamenduak dituen pertsonaren bat sortzen da. Amerikan, pertsona hori Chavez omen da. Nafarroako Estatuan nor izango da? Gure Errege Etxeko norbait ote? abertzaleren bat ote? Azken hori ez, abertzaleak gehienez Paez edo Santander bezalakoak lirateke. Guk ez dugu Paez (Venezuela, gure pareko EAE esaterako) edo Santander (Kolonbia, Goi Nafarroako Foru Komunitate espainiarra esaterako) bezalako abertzalerik. Guk Chavez bezalako bat nahi dugu, Simon Bolivarren ideiak dituelako, hots estatalista nafarrenak. Ikusi bideo hau eta gogoeta egin gure askatzaileaz. Gora Libertadorea... Gora Chavez komandantea! Gora Estatu Nafarreko agintariak, exilioan daudenak! Abertzaletasunetik ez da sortu Bolivar bezalako askatzailerik.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Venezuelari buruzko mintzaldia Bilbo hiri nafarrean

David A. Gomez PSUV alderdi venezuelarreko kideak emandako mintzaldia "Gazteria eta Iraultza Venezuela" titulupean. Che Guevara-ren peto-petoa den Gomez jauna ederki mintzatu zen Venezuelaren egoera zein den azalduz. Bi ataletan duzue berbaldia.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Simón Bolivar, koloniak Espainiatik askatu zituena

Simon Bolivar Libertadore edo Askatzailea, Bolibarko Zaharrarengandik jasoko zuen kemen eta adorea egin zuena burutu ahal izateko. Harro gaude Bolibartarrok Bolibarren familia zaharra euskalduna izateagatik. Espainiarra sortu eta hala ere espainiar inperioari uko egin zion. Datorren urtean estreinatuko da Simón Bolivar filmea Venezuelan eta guk esperoan gaudelarik hona dakargu Libertadorearen bizitza, estratega eta militar handiaren gorabeherak, guk ere ikasteko. Bost kapitulutan ikusi ahal den dokumentala nafar estatalista guztientzat ikusgarria. Subiranotasuna eduki nahi duten guztiek ikusi beharko lukete orain hemen ipintzen dugun dokumentala. Ikusi ahala, pentsatu gure herrian, mesedez, Nafarroan hain zuzen ere. Eta hona hemen espainiar batek gateleraz ipinitako komentarioa YouTuben bideo hau ikusi eta gero (gure erantzuna: Gora Bolibar eta Bolibartarrak!):

Carlitos2046: y por supuesto era español, y su familia poseis grandes posesiones de tierras y MINAS DE ORO Y PLATA. y de indio tenia poquito...era mas español que yo !! eso si, traidor a su patria...

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera



Bilbaoko festak hastear eta manifestazioa 27an

Bilbaoko Aste Nagusia hastear dago eta Donostiakoa amaitzear. Jakina denez, Bilbaoko alkate espainiarrak bi konpartsaren eskubideak urratu ditu eta debeku horrek elkartasun eskerga ekarri du. Horrela, herritarrek manifestaziora deitu dute abuztuaren 27an. Zabalburu plazatik irtengo da manifestazioa eguerdian, 12:30etan hain zuzen ere. Bistan da gizartea mugitzen ari dela Nafarroa Osoan herritar guztiek eskubide berberak izan ditzaten.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Carlos Hugo Borboi-Parma hil berri da

Hemen berton eman genuen notizia lehengo egunean Carlos Hugo Borboikoa oso gaixorik zegoela eta aurki txarrena espero zela. Horrelaxe izan da eta pausatu zaigu betiko karlisten buruzagia eta Espainiako Koroa aldarrikatu zuen gizona hainbat urtez. Karlismoa modernizatu egin nahi izan zuen eta sozialdemokraziarant bideratu zuen, jakina denez. Karlismo faxistak eta ultrakatolikoak sekula ez zion barkatu hori, karlismo horren buruzagia Carlosen anaia Sixto delarik. Sixto Borboiko jarraitzaileek honelaxe ikusten zuten Carlos Hugo. Berria egunkariak ere eman berri du notizia honela:

Carlos Hugo Borboikoa karlisten Espainiako errege-nahia atzo goizean hil zen, 80 urte zituela, Bartzelonan (Herrialde Katalanak), prostatako minbiziak jota. Azken egunak erietxean emanak zituen, oso gaixo. Egoera larriaren jakitun, agurtuak zituen jarraitzaileak, ohar baten bidez. Hileta gaur arratsaldean egingo diote, Bartzelonako beilatoki batean. Holandara eramango dute ondoren -printze titulua zuen han-, eta Parman (Italia) ehortziko dute.

Martxoaren 23az geroztik, jendaurrera agertu gabea zen Carlos Hugo Borboikoa. Lizarrara (Nafarroa) joan zen egun hartan, Karlismoaren Museoaren inauguraziora. Hara bildutakoei dei egin zien karlismoa modernizatzera. Eskari hori bera nabarmendu zuen iragan abuztuaren 4an ere, jarraitzaileak agurtzeko helarazi zuen gutunean: «Baretasuna atxikitzeko eta askatasunen aldeko gure proiektuarekin jarraitzeko eskatzen dizuet. Antzinako gure foruen adierazpen modernoa gauzatzeko eskatzen dizuet».

Ikasketak atzerrian egin, eta Espainiara igorri zuten 1956an. Frankismoa bete-betean zegoen, eta karlismoa, desegin antzean. Ezkerreko taldeekin biltzen hasi zen Carlos Hugo, nahiz eta hasierako aldietan frankismoarekin lerratu zen karlismoa. Haren aita Javierrek abdikatu ondotik, Espainiako erregetarako hautagai izan zen, baina Francok erabakia hartua zuen ordurako: Carlos Hugoren lehengusu Juan Carlos Borboikoa izendatu zuen errege. Alderdi Karlistako presidente egin zuten Carlos Hugo. Bozetara dei egin zutelarik, alderdiaren Nafarroako hautagai izan zen. Ordea, porrot egin zuen, eta politika erabat uztea erabaki zuen.

Holandako Irene erreginarekin ezkonduta egon zen, eta printze izendapena zuen. Hara eramango dute gorpua, baina ez dute jendaurrean jarriko. Italian ehortziko dute, Parmako Steccata elizan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Venezuelari buruzko mintzaldia Bilbon

David A. Gomez venezuelako herritarrak eta PSUVren gazte erakundeko militanteak mintzaldia emango du Bilboko Sildabiako Kultur Libreko gunean arratsaldeko 19:30etan. Venezuelako gazte sozialistak Kolombia eta Venezuelaren arteko harremanak izango ditu aipagai, baita Venezuelako Errepublika Bolibartarrak azken urteotan Hugo Chávez komandantearekin egin dituen aurrerakuntzei buruz ere. Berria kazeta abertzalean elkarrizketa egin diote 16. orrialdean, paperezko bertsioan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Simon Bolivar libertadorearen gorpuzkinak aztergai

Uda honek notizia pozgarria eman digu guztioi, bai nafar estatalistei, bai eta amerikar petoei ere. Simon Bolivar libertadorearen gorpuzkinak aztertu dituzte Venezuelan behin Bolivarren gorpuzkinak Santa Marthatik (Kolonbia) Venezuelara eraman eta gero. Analisi zientifikoa egin dute, ADN probak eginez, gehiago jakitearren Simon Bolivarren figurari buruz. Alboko fotoan ikus daitezke gorpuzkinak eta kristalezko katabuta edo hilkutxa. Venezuelak Simon Bolivarren gaineko pelikula bat prestatzen dihardu eta gehiago jakin nahi da espainiarren arerio eta munduko askatzaile ospetsuari buruz. Nafarroan erne egon beharko dugu oso gai interesgarria delako guretzat. Gogora dezagun museoa dugula Bolibar-Ziortza herrian eta askatzailearen familia bertakoa zela aitaren aldetik. Elias Jaua Venezuelako presidenteordeak orain arteko datu guztiak azaldu ditu Venezuelako Telebistan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Hiztegia.net, hizkuntz baliabideak nafar ororentzat

Oso webgune baliagarria da Hiztegia.net. Bilboko kooperatiba batek sortua duela zenbait urte. Bilduma ederra osatu dute euskararen inguruko tresnak leku bakarrean eskuragarri jarriz. Hiztegiak eta entziklopediak non dauden ez badakizue, gogoratu Hiztegia.net gunean dituzuela euskararen gaineko baliabideak eurrez.

Hiztegia.net gunean gero eta gune interesgarri gehiago topa daitekezke; hala nola, euskal software inguruko tresnak eta enpresak, eta nafarrak ez diren hizkuntz a arrotzen gaineko hizkuntz baliabideak ere.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Duc de Foix, nafarren cava katalana


Gure estatuaren alde egiteko, gure ospakizunetan brindis gorriak egiteko Nafarroako estatuaren alde, erosi gure txanpan edo cavak. Foixeko lurrak gogoratuz, gure dukerria present edukitzeko, erosi Duc de Foix, hau da, Foixeko Dukerria izeneko cava, oso kalitate handiko txanpana, prezio berezian herritar nafarrentzat (kutxatan soilik saltzen da):

Brut Nature: 6 botila 42 euro (botila bakoitzeko 7 euro). 86 puntu lortu ditu PEÑIN gidan. Ezaugarriak: Macabeo, Xarel·lo eta Parellada mahats motak erabili dira Brut Nature egiteko. Metodo tradizionalaz egina eta Jatorrizko Izendapeneko mahatsa soilik baliatuz. Sant Sadurní d’Anoia herrian umatu eta ondutako cava da. Kolore horiska du, argia edo larua, fruitu usaina duena. Lehor edo sikua, atsegina eta oso egokia gazta xuabeak, arrainak, arrozak eta keztutakoak jaten direnean laguntzeko, baita aperitifa bezala. 6º eta 8º gradu artean zerbitzatzea gomendatzen da. Goiko lehen irudiko botila da (ezkerrekoa).
Brut: 6 botila 30 euro (botilako 5 euro)
Brut Rosé: 6 botila 39 euro (botilako bakoitzeko 6,5 euro). 85 puntu lortu ditu PEÑIN gidan.

Covides ardandegi katalanetik zuzenean eskuratu ahal dituzu botila kutxak gure distribuidoreen bitartez. Nafarroako edozein herritan bizi izanik ere, Bilbaon, Balmasedan, Laredon, Akizen, Oskan zein Haron, bidali posta mezua eta ikusiko dugu nola helarazi doan edo ahalik eta gutxien ordainduta.

Interesaturik baldin bazaude, eskatu produktu nafarra eta informazioa emango dizugu jakin dezazun nola ordaindu eta non jaso 6 botilako kutxak. Prezio ezin hobean duzu FOIXeko Dukerriko geure txanpana, gure estatuaren alde eginez. Idatzi nafarrok (a bildua) linuxwaves.com helbidera eta egizu eskaria.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Industria farmazeutikoaren trapu zikinak

Ignacio Escolar kazetari kritikoak artikulu ederra idatzi berri du industria farmazeutikoaren gorabeherak eta praktika gaiztoak aipatuz. Nacho-ren blog pertsonalean topa dezakezue oso horniturik dagoen artikulua. Hori bai, nahiz eta I. Escolar Nafarroako mugetatik hurbil jaio zen Burgos aldean eta euskara berehala ikasiko zuela kontutan harturik, gaztelaniaz idatzi du artikulua. Escolar-ek, Espainian beste batzuek egiten ez duten bezala, euskara errespetatzen du eta herri nafarra. Ignacio Escolar, Publico egunkariko zuzendari ohia da eta Rebelion webgunean artikulu onak ditu. Twitter gunean ere jarraitu ahal duzue Escolarren bizitza.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Orreaga 2010

Orreagako bataila oroitzeko ekitaldiko lehen bideoaren ostean, hona hemen jarraipena bigarren bideoan.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Orreagako bataila gogoan, Pasai Donibanen

Nafarroako Pasai Donibane herrian egindako ekitaldia, abuztuaren 15ean, Askatasunaren Eguna oroitzeko, hau da, Orreagako bataila eta nafarren lehen erregea Eneko Haritza gogoratzeko.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Navarrate kultur elkartekoak Gebarako gazteluan

Horra hor estatalista nafarren bandera Gebarako gazteluan. Erresuma defendatu zuten gazteluen gomutak oraindik dirau.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Nafarroa Garaia iruditan eta himno nazionala

Hona hemen Goi Nafarroako paisaia gorriak eta berdeak EITBren Euskal Herria lau haizeetara izeneko lanean erabilitako irudiak baliatuz. Nafarroaren himno nazionalaren euskarazko bertsioa ere ikasiko duzu irudi ederrei so egiten diezuen bitartean. Nafarzaleok Azpirozek euskaratutako himnoa ikasiko dugu bideo honen bidez.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Izan eta ukan uztartuz

Egungo gizartean, eta batez ere aberriarekiko maitasun bat agertzen duten sektoreetan, nafar izan ginenaren ideia aski zabaldua dago. Nafarroa euskaldun politikoki libreen lurra izan zela ezaguna da, baina honi bigarren mailako argumentu izaera ematen zaio. Lurraldetasuna txikiagotzeaz aparte, ez zaio estatalismoari beharrezko garrantzia ematen, lur honen askatzaile diruditen askok terminologia antzu bat erabiltzen dute uneoro.

Estatuen aurrean erreibindikazioak egiterako orduan, garenari eta izan garenari heldu behar diogu. Ezin genezake euskararen bizkarrean jarri gure asktasunaren zama, are gutxiago euskara (zoritxarrez) lurraldearen zati batean soilik ezagutzen denean: hori argi dugu Nafarroa Osoa defendatzen dugunok, baina Zazpiak Bat-aren defendatzaileek ere horretan pentsatu beharko lukete.

Euskarak sortutako guzti horren erreibindikazioa ere egin behar dugu. Gure hizkuntza hain zahar eta ezberdin horrek, mentalitate ezberdin bat eman zigun, lurra eta giza harremanekiko beste ikuspegi bat, eta horrela, guk gure estatua sortu genuen, mentalitate hori oinarritzat hartuta gure gizartea gure erara antolatzeko. Gure burujabetasunaren konkistak, gure hizkuntzaren gutxitzea ekarri du, eta honek gure mentalitatean zulo handi bat eragin: gure burujabetasunaren beraren ukapenera heldu gara.

Oraingo politikari "soberanista" batzuek hain zuzen horri egiten diote erreferentzia, burujabetzari. Ez al dira ba konturatzen, burujabetza gu gure jabe izatea dela, gure legeak egitea inork legerik ezarri gabe? Espainiako eta Frantziako urnetan bozkatzen jarraitzen dugun bitartean, burujabetzari uko egiten jarraituko dugu.

Egoera ez-demokratikoa bizi dugu, bai, baina ez alderdi politiko bat ilegalizatuta dagoelako soilik, baizik eta herriaren borondatearen kontra estatu zapaltzaileek haien borondatea gainjartzen dutelako. Egoera biolentoa bizi dugu bai, baina ez soilik armen ahotsagatik, baizik eta lege batzuk inposatu egin dizkigutelako (burujabetza zuzenean akatuz). Kolonizazioa, okupazioa, hori da bizi duguna. Eta herri kolonizatu eta okupatu bezala jarraitzen dugu, bozkatu ahal edo ez, biolentzia fisikoa egon edo ez. Herri kolonizatu eta okupatu bezala jarraituko dugu, kolonizatu eta okupatuta gaudela konturatzen garen arte. Hauexek ditugu gure herriaren egoera politikoa definitzen dituzten terminorik oinarrizkoenak.

Nafarrak gara, estatu bat dugu, eta denbora luzez okupatuta dirau. Baina bizirik gaude.

Alots Gezuragak biharko egunari buruzko artikuloan idatzi bezala, "izan eta ukana uztartu" beharrean gaude, izan bagarelako, baina ukandakoa ostu egin zigutelako. Gure estatua berreskuratzea, ez dugu beste zereginik.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Athletic-ek 0 eta 1 galdu Genoaren aurka

Atzoko adiskidetasun partiduan, Genovan jokatutakoan, Genoa talde italiarrak 1 eta 0 irabazi zion Joaquin Caparros espainiarrak zuzentzen duen taldeari. Gola bigarren zatian heldu zen eta Luca Toni golegile italiarrak egin zuen. Alboko irudian Luca Toni ikus daiteke. Irudia Athletic-en webgune ofizialari esker ageri da.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

"La Flamenca" edo flandiarrak Donostian

Hona hemen atzoko alean, Berria egunkari abertzaleak argitaratutako artikulu interesgarria, Josu Tellabide etnologoak idatzia.


Urtero bezala, Donostiako gazteek Pirata taldeak antolatzen dituzte Donostiak 2010eko agorrileko jai-astean kutsu jatorra eta herritarra har dezan.

2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.

Eta nondik-edo atera ote da izen hori? Batzuentzat harrigarria izan behar du zalantzarik gabe, zeren 1901eko Calleja Editorial-eko Lengua Castellana-ren hiztegia kontsultatuta, flamenco hitzaren esanahia -beste esanahien artean- hauxe azaltzen da: «Achulado, gitanesco, se dice de cierto genero de canto y baile sumamente descarado y obsceno muy usado entre gentes bajas y de malvivir o de aficiones acanalladas».

Miguel Primo de Rivera diktadorearen dekretuz, 1920ko hamarkadan gaztelania zena «lengua española» bihurtu zuen halabeharrez; beraz, 1966 urteko Sopena Editorialeko Lengua Española-ren hiztegiak honela dio: «Flamenco: dicese del andaluz que tiende a hacerse agitanado. Achulado».

J.M. Ormazabalen artikuluak dio: «... Agirietan behin eta berriro aipatzen da Puiuelo kaleko, oraingo Fermin Kalbeton, La Flamenca ostatua salerosketen eta porturatutako pirata nahiz kortsarioen topaleku gisa...». Puiuelo kalea -oraindik donostiar peto-petoak horrela deitzen dute- Donostiako kale izenik zaharrena da, XIII. mendean lehen aldiz aipatua. Pui izen gaskoia da, eta mendixka esan nahi du. 1919. urtean, udalak izena aldatzea erabaki zuen, eta Calle de Fermin Calbeton izena ezarri zion. Kalbetonek ministro, diputatu, enbaxadore eta beste hainbat kargu zituen. Pio Barojak, Donostiak eman duen idazle entzutetsuenak «politico mostrenco y vulgar» gisa kalifikatu zuen Kalbeton. Barojaren iritzi hau Boletín de la Sociedad Vascongada de Amigos del Pais-en 1955eko 112. zenbakia duen aletik hartua da esaldi hori.

Bide batez, Piratek lana badute Puiuelo izen jator donostiarra berreskuratzen. Puiuelo kalean La Flamenca deituriko denda eta ostatua omen zegoen. Ez dugu uste hango jabeak bere burua gutxizko egitea bilatuko zuenik horrela deituta, bera Flandriakoa zelako edo herri horretako mozkinak saltzen zituelako baizik.

Izan ere, Austriako enperadoreekin Gaztelako erresuma Europako eremu zabalak menderatzen hasi zen. Flandria (Herbehereetako parte) gogor borrokatu zen Gaztelako Erresumatik libratzeko. Eta Gaztelako militar eta soldaduek krudelki aritu ziren haien kontra lur haiek menderatzen jarraitu nahian. Horrelako krudelkeria eta krimenak egin zituzten gaztelarrek edo espainolek, ezen lur haietan haur bat temati jartzen bada ez duela jan edo lo egin nahi, «Albako Dukea azalduko» zaiola esanez beldurtzen duten. Flandria bi mende luzez egon zen Gaztelaren menpe, harik eta 1713an Utrechteko Tratatuan galdu zuen arte. Honela, ziur aski flamenco hitza deitura peioratibo gisa erabili izan dute Gaztelako hizkuntzan. Flandriarrak «harroak» (eta gauza are okerragoak) baitziren zapaltzen uzten ez zirelako...

Dena den, XVI. eta XVII. mendeetan Gaztelako lehengaiak (artilea eta beste) Flandria aldera euskal portuetatik joaten ziren, eta han mozkin manufakturatuak (oihalak eta beste) berriz hona heltzen ziren.

Serapio Mujikak bere 1916. urteko Las Calles de San Sebastian liburuan, Esterlines kalearen esanahiaz honela dio: «Los vascongados tenian en los siglos XIV y XV factorias en Flandes, Inglaterra, Escocia, Alemania y Francia, manteniendo muy activas relaciones mercantiles con los hanseaticos o esterlines que monopolizaban entonces el trafico de los países del Norte, y como San Sebastian era por su mayor antiguedad respecto de Bilbao, el centro de contratacion mas importante de la costa cantabrica y la plaza mas frecuentada por los teutonicos, tendrian a su vez alguna lonja y hospederias en la Calle de Esterlines de la vieja Donostia, derivandose su nombre de esta circunstancia».

Esterlinesen, eta, noski, Puiuelon zituzten dendak eta ostatuak!

Are gehiago, XVII. mendearen bukaeran pertsona flandriar bat eta bi baino gehiago Gipuzkoako herrietan bizi zela badakigu. Horrek beste ikerketa lan bat merezi du.


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Vendetta onlineko jokoa

Puri-purian daude gazteen artean onlineko jokoak, hau da, Internetekiko konexio bidez jokatzen direnak. Sistema eragilea Windows, Mac edo Linux edukita; beraz, edozein, honetara joka dezakezue baldin eta probatu eta gero atsegin baduzue. Hilero, euro batzuk xahutu eta ikusi zelako jokoa.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Fidel Castrok 84 urte bete ditu

Gaur bertan omenduko dute Fidel Castro komandantea Kuban, urteak betetzen ditu-eta. 84 urtebetetzea da aurtengoa eta Castro-ren osasuna hobea da. Azken bolada honetan agerraldi asko egin du Fidel Castrok. Bide batez, abagunea aprobetxatu du komandanteak beraren biografia argitaratzeko. Liburu mardula, honako izena duena: Mendilerroaren bide guztietan barrena: garaipen estrategikoa. Liburuaren lehen mila aleak salgai jarri dituzte, eta laster beste 50.000 ekoiztuko dituzte. Komandanteak liburuaren bigarren parte edo atala idazten hasi omen da.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Orreaga 2009

Iaz, Orreaga gogoratu genuen bezala, aurten ere Ibañetako lepoetan gertatutakoa, hau da, euskaldunon garaipena gogoan ukanen dugu. Iazko ekitaldian, nafar galdakoztar batek erakutsi zigun bidea.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Ultraeskuindar espainiarren lapurketa bideoz

Hauxe duzue momentua noiz eta Iñigo Perez Radakoak eta Ana Enriquez Amilibiakoak Gipuzkoako Foru Diputazioko plaka lapurtzen baitute. Diario de Gipuzkoaren edizio digitalean agertu da bideoa.



Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Garañoko gaztelua berreskuratzen

Guztion laguntzarekin Erdi aroko gaztelu baten berreskurapena da kontua. Egun hauetan zehar auzolanean arituko gara Garañoko gazteluaren hondakinak berreskuratzearren. Izen honek Nafarroako gazteluei buruzko ikasketa sakona egin ez duenari ezer gutxi esango dio, baina ziurtatu dezakegu bere garrantziak ondo merezi duela guztion artean egingo dugun ahalegina. Egun hauetan hasten den eta abuztuaren 21an bukatuko den lana.

Garañoko gaztelua
Bere antzinatasun zehatza inkognita bat da. Dokumentuek 1105.urtean aipatzen dute, dena den, batek baino gehiago dio arabiarrek eraiki zutela, Qaiseko haitza errefrentziat hartuta, iruñetik hurbil Iruñeko lehenengo erregeek gaztelu bezala erabili zuten gotorleku mitikoa.

Egia dena, bere amaierari buruz dakiguna da, gudatalde espainiarrek nafarroa menperatu zuten unean bukatzen baita bere historia. Gaztelarrek 1512an okupatu zuten gaztelua eta handik aste gutxira eraitsi zuten, Albako dukearen tropek suntsitu zuten lehen gotorlekua izanez. Orain, Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurreneko oroitzapen egitearren gutxi falta delarik, historia astindu nahi dugu hondakinak era sinbolikoan berriro jaikiz.

Bere hondarren artean paseatuz, eta bidea puntu garai horretatik ikusten, ematen du oraindik ere entzun dezakegula katapultaren hots gorgarria, 1276an gazteluaren aurka harrizko bolak botatzen zuenean bezala. Annelierek, olerkari eta trobadore okzitaniarra, zenbait bertso idatzi zituen gaztelua pairatzen zuen setioari buruz. Troba horretatik ateratzen dugun setioaren une bat, katapulta batekin harri bat altuegi bota zutenekoa, hurrengorako makina jaurtikitzailea atzerago eraman egin ziotena.

Eustakio Beaumarchais gobernadorea eta Frantziako kondestablea eremua arakatzen ibili ziren katapultentzat punturik egokiena aurkitzeko. Azkenean asmatu zuten gaztelua bete-betean kolpatzen eta defendatzaileak errenditu izan behar ziren.

Bere harresien zehar pertsonai famatuak bizi ziren, adibidez, Lancelot, Karlos IIa Nafarroakoaren sasikoa. Gotorlekura eraman zuten urte bat bete zuelarik, bere ama Maria Miguel Esparza et honen sei morroiekin batera. Gotorlekua kartzela bezala ere erabili zen eta bere hormen artean zenbait preso arriskutsu egon ziren, tartean, dokumentuetan aipatzen diren infantzoi batzuk: Corbaran Torres, Otsoa Perez Eraso, Martin Periz lanariz eta Remigion Beortegi.

Dokumentuek gaztelu honen garrantzia islatzen dute goarnizioetan, alkaideetan eta batez ere bere konponketa obretan. Partaide guztiei azalduko diegun istorioa.


Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Perez Radakoa eta Enriquez Amilibiakoa karlista ultraeskuindarrak, bideoek salatuak

Jakina denez, Gipuzkoako foru agintariek plaka bat jarri zuten Foru Palazioan Espainiako bandera jarri beharra salatzeko orain hil batzuk. Eta duela gutxi, plaka hori kendu zuten. Orain, Gipuzkoako plaka lapurtu zutenak salatuak izan dira. Foru Diputazioan jarritako kamerek delatatu dituzte bi karlista espainiarrak. Biak Comunión Tradicionalista Carlista alderdikoak dira, Sixto Enrique de Borbón-Parma ultraeskuindarraren jarraitzaileak eta Nafarroa Garaiko gobernuarekin harreman onak dituztenak alboko fotoan ikusten denez behintzat. Deia egunkariak gaurko alean, Iñigo Perez Radakoaren fotoa ekarri du, karlismoaren museoaren inaugurazioan Miguel Sanz Goi Nafarroako presidente espainiarraren ondoan agertzen delarik, eskuinaldean. Sanz-en gobernuak, Deia-k dakarrenez, 11.000 euro eman zizkion Perez Radakoari goinafar ondasunak berriztatzeko edo konpontzeko, Iñigo Perez Radakoak museo bat zuzentzen duelako Irunberrin (Goi Nafarroa). Informazio gehiago lortzeko eta bideo kamerek egindako fotoa ikusteko Diario de Gipuzkoa kazeta digitalean kontsulta daiteke.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Eguraldi iragarpenak astebururako Bilbo hiri nafarrean

Hona hemen eguraldi iragarpenak abuztuaren 15era arte Bilbao hirian. Bistan denez, Pasai Donibanen eguraldi ona izanen da igandean.

Asteazkena: hodeitsu (28-15 gradu)
Osteguna: euria noiz-behinka (21-16)
Ostirala: hodeitsu (20-14)
Larunbata: euri fina (24-12)
Igandea: eguzkitsu (26-13)

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Ganguren elkarteko hiru mendizale heldu dira Kaxmir-tik

Galdakaoko Ganguren Mendi Elkarteko hiru mendigoizale heldu ziren atzo Galdakaora Indiatik. Zigor Alkorta bidaiari eta kazetariaren argazkian (Deia-n) Pedro Aizarna mendizalea ikus daiteke Bilboko Termibus bus geltokian galdakoztarren ongi etorria jasotzen.

Pedro Aizarna trekking egitera joan zen kaxmir-era eta berak aipatutakoaren arabera, eskerrak egun bat arinago ez ziren irten ibiltzera. Horrela gertatu izan balitz seguraski ez zuten kontatuko. Salbu eta orain lasaiago, seguraski oporraldia orain hasiko dute galdakoztarrek. Txalogarria izan da mendigoizale nafarren jokamoldea, bertan geratu zirelako ospital batean zegoen basatza kentzen eta laguntzen.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Amorebietari Venezuelako selekzioarekin jokatzeko aholkua damaiogu

Irudian ikusten den bezala zekarren Deiak kirol arloan Amorebietaren notizia, Athleticeko jokalariak Venezuelako selekzioarekin jokatzeko asmoa agertutakoan. Ziur nafarzale eta abertzale batzuek galdetu diotela beren buruari ea nor den Athletic horrelako aholkuak emateko.

Beraz, Athletic futbol taldeak gomendioa eman dio Fernando Amorebieta futbol jokalariari Venezuelako selekzio nazionalarekin ez jokatzeko. García Macua presidenteak, Fermín Palomar presidenteordeak eta Joaquín Caparros entrenatzaileak gomendioa eman diote Venezuelako selekzioarekin jokatzeari uko egin dezan. Ez dut uste gauza bera egin dutenik Llorente eta Javi Martinez jokalari nafarrekin. Gainera, Espainiako selekzioarekin jokatu ahalko duelako itxaropena helarazi diote Iurretako jokalariari. Beste behin agertu dute Athletic-eko arduradunek beren desoreka futbol selekzio nazionalak direla-eta. Venezuelarekin trabak, Espainiakoarekin txaloak, antza. Horixe da gaur egun Athletic-ek duen bidea, espainiartasuna erakutsiz eta Espainiako abertzale bihurtuta. Horixe da hainbat euskal abertzalek duten talde eredugarria. Horrelako jokaerak elkartasuna erakutsi behar dute gugandik eta horrexegatik diot nik Fernando Amorebietak beraren nahia bete behar duela eta Venezuelan jokatu espainiar inperialistek Simon Bolivar libertadorearen selekzioa gorrotatzen dutelako.

Fernando Amorebieta Venezuelan jaio zen bertako gurasoak dituela, eta horri esker, herritartasun bi ditu. Horrek aukera ematen dio selekzio handi batean jokatzeko, nahiz eta Venezuelan futbolak ez eduki Europan duen arrakasta, ez dago gaizki gertatu dena Mendebaldeko nafarrok ezagut ditzagun Athleticeko arduradunen jokamoldeak. NIk, haiek ez bezala, animatu egiten dut Amorebieta Venezuelakoarekin joka dezan, baita inoiz selekzio nafarrarekin ere.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Abuztuaren 15ean Askatasun Eguna Pasai Donibanen

Alots Gezuraga, Errigoiti (Nabarra), 2010eko abuztuan
Aitor Nafarrondok euskaratua


Hemen gaude nabarzale guztiak, abuztuaren hamabostean, Pasai Donibanen, gure Estatuaren sorreraren urteurrena ospatzeko. Gure herriak inperialismoaren aurka mantendutako borrokan, 778 eta 824 urteetan Orreagan gertatu ziren batailen ondorioz, Estatua eratu zen. Gure herriaren nortasuna gure hizkuntzan, “lingua navarrorum”ean, islatzen da. Gure herriaren izaera politikoa berriz, Nabarrako Erreinuaren mendeetako iraupenak erakusten du, bere jatorria VII. mendeko Baskoniako dukerrian zuelarik: Europako herririk zaharrena gara, bai, baina baita, askotan ahaztu edo jakiten ez dena, Europako lehenengotariko Estatuetako bat, eta gehien iraun zutenetarikoa: IZAN ETA UKAN.

Nabarron zorionerako, gure askatasun historikoaren garra ez da itzali, hainbat herri inperialistei aurre egitea lortu diegulako: erromatarrak, frankoak, godoak, musulmanak, gaztelar-aragoarrak, eta gaur, espainiar eta frantziar inperialismoak. EZ DA GUTXI!

Horixe dugu jarraitu beharreko bidea: indarrez hartutako gure Estatuaren errealitatea, eta hau askatzeko borroka. Hauxe da gure egungo errealitate historikoa azaltzen duen inflexio puntua, eta beraz, gure egoera politikoa argitzen duena. Ez karlismoak, ezta nazionalismoak ere, ez dute jakin gure historia, gure esperientzia gizarteratzen, beraz jatorriz murriztuak eta gaizki bideratuak jaio ziren proiektu politikoak izan ziren.

Nazionalismo edo abertzalismoak karlismoa bere egin zuen modura (gogora ditzagun Jaungoikoa eta Lagizarra), nabarzaleok gure egin behar ditugu abertzalismoa edota karlismoaren alderdirik onenak, hala nola Foruen edo ohituratan oinarritutako Zuzenbide Piriniotarraren ideiak, baina haien akatsengandik ere ikasiz. Ezin izango dugu berriz ere huts egin, gure Estatua berreskuratu nahi badugu.

Gure historiari dagokionez. Historia argia da. Karlismoak lau estatu euskaldun ezberdinduen ideia bultzatzen zuen, estatu bakoitzak errege gaztelar-espainiarrekin paktatu zuelakoan; nazionalismoak berriz “Euzkadi” estatuaren ideia sortu zuen, eta gaur, berez historikoagoa den Euskal Herria terminoarekin batera erabiltzen dute, terminoak nahasiz. Euskal Herria definizio kultural edota etnikoa da, germaniar, luso edo anglosajoi-ren maila berean; baskoiak, horixe da garena. “Euskal Herria” nazioarteko oihartzun txikiko terminoa da, ibilbide politiko motzekoa, baskoinak modu askean sortutako batasun politiko milenarioaren ukapena. Batasun politiko honen izena Nabar Estatua da: egun inbaditua eta menderatua dagoena, hauxe da gure abiapuntua. Ez dugu beste estaturik sortzeko beharrik, baizik eta duguna ondo ezagutu, askatu ahal izateko.

Gure antolamendu juridikoari dagokionez. Nabarzaleok gure legeen funtsa berreskuratu behar dugu: Zuzenbide Piriniotarra, Nabar Estatuaren zuzenbidea, “Foru” izenarekin ezagunagoa. Hauek herriak egindako legeak dira, ohiturak egindakoak, hasi ustiapen komunalak, auzolanak edota gizartearen bizitza antolatzen duen auzotik, eta gure nazioaren Konstituzioraino. Udal, merindade eta tenentzietatik pasatuz. Gurea, herriak sortutako lege-sorta bat da , ohiturak lege bihurtuta, behetik gorantz, bere sorleku duen gizartean guztiz errotua. Ez dago gobernuekin inolako pakturik, eta are gutxiago gobernu inperialistekin: HAU DA GURE IZANA.

Euskal Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Komunitate Foraleko estatutuak, euskal nazionalismoak eta erregionalismo nafar-espainiarrak defendatuak, Espainiak emandako legeak dira, honen antolamendu juridikoan oinarrituak, eta gu, betetzera behartuak gaude: inperialismoaren legeak dira, inposizioak, euskal nazionalismoak lorpen bezala saldu dizkigun lege totalitarioak: haien proiektuaren porrotaren erakusle, boterearen galera absolutua, gure herriaren eta bere izaera demokratikoaren ukapena: EZ IZAN, EZTA UKAN.

Gure gobernuari dagokionez. Nabarzaleok herriaren indarrean oinarritzen gara, Nabar Estatuaren sortze beretik, inperialismoaren aurkako Orreagako bigarren batailan. Herriak, lurraldea defendatzeko helburuarekin, bere burua gobernatu eta Estatua sortu zuen; ez zen errege baten okupazioa izan, edota jaun batzuen gaineko boterea eta hauen lurren anexioa. Gure historia egitura politiko demokratiko baten eboluzioa da: herria erregearen edo behin-behineko gobernarien gainetik. Gure auzokoen totalitarismo inperialistaren aurrean, Nabar demokrazia: IZAN ETA UKAN UZTARTURIK.

Gure estrategiari dagokionez. Iruzurraren, ezkutaketaren eta estatu totalitarioek beharrezko dituzten kolaboratzaileen bitartez ez bada, ezinezkoa da gaur egun herri baten gehiengoaren iritziaren kontra gobernatzea. Estatu moderno hauetan “ideia guztiak” sartzen dira, baina paperean soilik: ez dago tokirik herri baten eskubide printzipalarentzat, autodeterminazio eskubidearentzat. Eskubide honetatik beste guztiak jaiotzen dira. Hau, gizaki baten existentzia onartzea bezala da, baina geldi, paralizatuta, iraganik gabe, bere ohean badirau, inork bere izena esan barik, hor egongo delarik, nahi duena pentsatuz, baina isilik, hil arte. Herri baten autodeterminazio eskubidea onartzen ez bada ez dago demokraziarik, beste eredu bat dago: inperialismoaren eredu totalitarioa.

Totalitarismo modernoak, munduaren begiradapean aurrera egin ahal izateko, demokrazia itxura hartu du. Demokrazia baten elementuak hartu ditu horretarako: alderdi politikoak, parlamentuak, bozkaketak, erregioentzako autonomia ekonomiko maila bat, prentsa askatasuna, elkartzeko askatasuna… baina inposatutako demokrazia da, eta pentsatuta dago menderatutako herri eta Estatuek ezin dezaten askatasunez erabaki zer izan nahi duten, herri bezala zer egin nahi duten edo haien lurraldea nola antolatu nahi duten. Estatu totalitarioak beretzat hartu du indarkeria fisikoaren monopolioa, lege, epaile, polizia eta ejerzitoan ezkutatuta dagoena; eta biolentzia psikologikoarena, menderatutako herriaren mespretxua lortuz, heziketa legeen, hezitzaileen, kolonizatzaileen eta komunikabideen bidez. Komunikabideak, inperioaren hizkuntzan bonbardeo psikologiko latz bat barneratzen diguten inperialismoaren tresnak besterik ez dira.

Karlismoak edo nazionalismoak ez bezala, nabarzaleok ez dugu onartuko guk geuk sortutakoa ez den egitura politikorik. Gure egitura politikoak gure herriaren lanaren fruitu izan behar dira, eta ez inperialisten indarraren ondorio.

Gure nazioaren mugei dagokienez. Nabarrako Erreinuak bere balore handienetariko bat Ebroko mugan zuen, han zeuden gaztelu gehienak, eta han aberriaren maitale handienak, inbasio espainiarraren ostean jazarpen gogorrena jasan zutenak. Saltus Vasconum edo Euskal Herri berdea erretagoardia izan zen XII mendera arte.

Ezin dugu gure kultura Euskal Herri berdearen kulturara murriztu, honek nazio pobretu egiten du. Onartu behar dugu, harrotasunez eta inolako konplexurik gabe, euskaldun edo baskoi izateko era guztiak, gaur egunera heldu direnak, eta guzti hauek biltzen dituen Nabarra, nazionalitate “nabar” batean sartuta: espainol eta frantziarrek, godo eta frankoen oinordekoek, oraindik ere oinperatzea lortu ez dituzten baskoiak gara.

Nabarzaleok, naturaltasunez barneratu behar ditugu gure amankomuneko proiektuan bai gure Ebroko aberkideak, “baskoi geldiezin horiek”, baita gure aberkide gaskoi eta bearnesak ere, “baskoi erromanizatuak”, hauek, gure era berean, franko eta akitaniar-ingelesei aurre egin baitzieten, eta gaur egun inperialismo frantsesa jasan behar baitute.

Gure nazioaren egungo helburuari dagokionez. Nabar nazio honen helburua gure estatua berrezarri edo martxan jartzea izan behar da. Estatua brujabea da beraz bere lurraldean beste estatu baten presentzia ezin dezake onartu. Estatua ondo definitzen ez dakigun ideia bat da, baina igarri egiten dena, pasaporteak ematen baititu, hauteskundeak deitzen baititu, funtzionari eta epaile armada bat baitu, lurraldea defendatzen baitu, bandera bat baitu, kirol selekzioak nazioartean parte hartzeko… “Estatua” ez da errez manipulatu edota gutxitu daitekeen termino bat: “indar ideia” bat da, bateratzailea eta oso argia.

Nabar herriak, subjektu politiko bihurtuz gero berreskuratu dezake soilik bere askatasuna, buruek indarrak batu eta pausoak markatu beharko lituzkete; baina indarra herriak sortzen du, hau sinisten ez duena ez dadila etorri. Goitik beherako proiektu bat, edo inperioek onartutako alderdi politikoek bideratutako proiektu bat, inperioek haien intereserako erraz okertu dezaketen proiektu bat da, gure kontra doazen interesendako.

Herri honetako indar guztien helburu bakarra gure Estatuaren aktibazioa izan behar da. Herri-nazioa badugu, baina ilusioa itzuli behar diogu, bide onera eraman, eta honetarako gidariak falta ditugu.

Gure estrategiari dagokionez. Herri honetako indar guztien bateratzea Gobernu Nabar baten eraketara bideratua egon behar du, eta ezin dezakegu ezer baztertu, une historiko bakoitzak eta gure indarrek erakutsiko dizkigute momentu bakoitzean ditugun aukerak.

Oinarrian adostasun zabal bat izanez gero bakarrik lor dezakegu Gobernu hori gure herriaren erreferentzia eta ahotsa izatea. Horretarako, beharrezkoa dugu gure gidariek, nazionalista edo abertzalek egin ez duten moduan, Espainia eta Frantziako politiketan parte hartzeari uztea.

Gogoan izan dezagun, Nazioarteko Zuzenbidearen babesa dugula, Haya-ko Justizia Auzitegiaren 2010eko uztaileko 22ko ebazpenak erakusten duen bezala. Nazio Batuetako organo judizial garrantzitsuenak esandakoa laburtuko dut: “Nazioarteko Zuzenbidean ez dago araurik, Independentzia Deklaraziorik debekatzen duenik”.

Nafarzaleok aldarrikatzen dugu, nazio honek beharrezkoa duela gobernu bat eratzeko, oinarri sozial zabal bat duen gobernu bat, 778eko abuztuaren 15ean eta 824 urtean baskoiok sortu genuena modukoa. Orduan jaiotako Estatuaren sortzea ospatzen dugu gaur, Pasai Donibaneko portuan, zera dioen plakaren aurrean:

Lortutako garaipenagatik eskerrak emanez eta Betiko Birjin Santa María eta Jaungoikoari egindako eskaintza beteaz, haien eta Pasaiko lagunen izenean, 824an Orreagara eta Piriniora joan ginenean irabazle, Vasconia gure herriarekin Carlo Magno errege frankoaren ejerzitoari aurre egitera


Gora Nabarroa Osoa!

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Xala eta Barriola, txapeldun atzo

Atzo jokatu zen Andra Mari Zuriaren binakako txapelketako finala, Xala eta Barriolak Titin III eta Zubietari irabazi zietelarik. Markagailuan, azkenean, 22-14. Hasierako tantuetan berdintasun txiki bat izan bazen ere, hortik aurrera urdinak izan ziren aurretik, bikote gorriak ez zuelarik momentu baten ere jakin aurrea hartzen.

Zorionak beraz biei, Xalak denboraldi eder hau borobildu du eta Barriola badirudi hasi dela berriz ere egurra ematen. Zorionak!

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Gaur, Andramari Zuriaren txapelketako finala

Ogetako frontoia prest da Andra Mari Zuriaren bikotekako txapelketaren finala hartzeko. Finalistak Titin III - Zubieta eta Xala - Barriola dira.

Aurreko egunetan, kanporaketak jokatu dira. Hona hemen emaitzak:

Final laurdenak. 2010/08/05:
Martinez de Irujo - Beloki 22
Berasaluze VIII - Apraiz 12

Finalerdiak. 2010/08/06:
Titin III - Zubieta 22
Bengoetxea VI - Begino 18

Finalerdiak. 2010/08/07:
Martinez de Irujo - Beloki 16
Xala - Barriola 22
.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Abuztuaren 14an eskubide politikoen aldeko manifestaziora deitu dute herritarrek

Herritar talde batek manifestaziora deitu du larunbaterako Donostian, abuztuaren 14rako hain zuzen ere. Txillardegi, Iñaki Egaña eta Iratxe Retolaza daude deitzaileen artean. Arratsaldeko 17.30etan hasiko da manifestazioa Donostiako bulebarrean. Manifestazio jendetsua izatea espero dute deitzaileek, eskubide zibil eta politikoak aldarritu behar direlako. Berria infoguneak ere dakar informazioa.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Jotzea eta umiliazioak salatu dituzte bi atxilotuek

Torturaren kontrako protokoloa ez zuen abiatu Ertzaintzak eta orain Agirresarobek eta Ezkerrak tratu txarrak salatu dituzte. Poliziek jo eta umiliazio etengabeak egin dizkietela salatu dute hernaniarrek. Gasteizko ospitale batean artatu behar izan zituztela dio Berria egunkariak bi herritarren hitzak aipatuz. Grande Marlaska epaileak DNA PROBA berriro ere egiteko eskatu du. Oraindik jende askok galdetzen du nola gerta daitekeen hainbat urte pasatu eta gero eta DNArik aurkitu ezinik, bapatean arrastoak topatzea. Eskerrak herritarrek gogoeta egiten badakiten. Inoiz Justiziak azaldu beharko du dena. Orain Aitziber Ezkerra askatu dute 30.000 euroren truk. Ikustekoa izango da Espainiako hedabide batzuek nola ematen duten notizia oraingoan... edo agian hobe dukete notiziarik ez ematea. Nik behintzat jotzearena eta umiliazioena ez dut inon aurkitu Madrilgo prentsan eta Nafarroako prentsa espainiarrean.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Nafartasuna hedatu arte ez da konponduko euskal arazoa

Hona hemen Jakobe Palazioberrik idatzitako artikulua Askatasunaren Egunari buruz eta Bizkaia nafarra da izeneko blogean argitaraturik dagoena.

Euskaldunon herrian bizi garenok problema kultural eta politiko latza dugu, herria zeharo banaturik daukagulako. Bere buruari izena emateko orduan ados ipintzen ez den herriak, mugak non dituen zalatzan dagoen herriak, sistema politiko desberdinak dituenak egoera larria bizi du. Tamalez, horixe da gure herria. Hala ere, estatudun herria da, Nafarroa izena duena.

Batzuek historiatik askatzeko gomendioa ematen dute, baita hizkuntza nazionala albo batera uzteko ere... betikoa da, euskara eta historia gorrotatzen dituzte herritar batzuen iritziz beren inperioa inportanteagoa delako euskal lurrak baino. Historiatik askatzeko diote abertzale batzuek, konturatzeke historia eta hizkuntza direla herri honen altxorrik preziatuenak eta zutabeak. Hori diote eta aldi berean gaztelaniaz edo frantsesez egiten dute inolako lotsarik gabe. Beren estatuaren historia ez dute irakurri eta seguraski asmorik ere ez. Temati eta sutsu batzuk, baina abertzale zintzoek ondo ulertuko dute zein den bidea.

Euskadi, Euskal Herria eta Nafarroa, hiru izen eta entitate bakarra banaka batzuentzat. ETBk plazaratzen duen terminologiak hiru izen horiek desberdintzen erakusten digun arren, historia nafarra irakurri eta barneratu dugunok, alta, ez dugu amorerik emanen. Aimeric Picaud-en garaian bezalatsu (orain ia mila urte) nafarrak eta euskaldunak berdinak dira; enda berekoak, euskaraz mintzo direnak dira, lurralde nafar okupatuetan bizi direnak.

Abertzaleen sineskeriak albo batera utzi behar ditugu: euskal herrialde edo tenentzia nafarren independentzia banakakoa, heraldika gaztelaua, Espainiak eta Frantziak finkatutako ikusmolde historiko garibaizalea, Esteban de Garibaytik datorkiguna... Espainiarrek Diego Lopez Haroko traidorea gur dezakete, baina ez herritar nafarrek, gipuzkoar espainiarrek Irungo desfilearen esanahia atsegin dezakete, baina ez Mendebaldeko Nafarroako ganboatarrok. Gure herrian gauzak aldatuz joan behar dugu, nafartasunaren konzientzia pizteko. Ikastolek egin ez duten lana baten batek egin beharko du, eta orain da abagunea pertsona jakintsu batzuen belaunaldia etorri zaigulako, Federico Krutwig-en emaria berreskuratu ahal izateko: Urzainqui, Esarte, Sorauren, Asiron, Ariznabarreta, Anabitarte, Mtez Garate, Recio, Rekalde, Unzueta... hainbat dira intelektualak, gure herriaren historia hankaz gora jarri dutenak, egia historikoaren alde eginez. Nafarroaren okupazio edo konkistaren V. mendeurrenean, abertzale eta nafar estatalista asko batu dira historia nafarra aldarrikatzeko. Gero eta gehiago gara eta aldarri berbera daramagu: nafar estatua kulturalki antolatzea.

Estatu zahar eta iraunkorra dugu nafarrok, historian zehar iraun duena eta egun Foix-Albret errege etxean datzana harik eta herriak azken hitza esan ahal izan arte. Errepublikazale nafarrek eta euskaldunek seguraski erreparoak jarriko dizkiote horri, erregetzen baitan sinesten ez dutelako; baina beraiek badakite jakin Espainia erresuma sistema dela eta bertan errepublikazale gehienak kontent direla. Kontua herriari boza ematea, baina ez boz espainiarra edo frantsesa, baizik eta boz nafarra. Eta bide horretan, arazoa ez dago Nafarroa Garaian ikurriña eta euskaltasuna finkatzean soilik, baizik eta arazoa Mendebaldeko Nafarroako lurraldeetan nafartasuna piztean. Horregatik batzen gara nafar estatalistok Orreagako bataila oroitzeko abuztuaren 15ean, Askatasunaren Egunean.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Ba al dakizu zenbat liburu argitaratu diren orotara historian?

Google bilatzaile kaliforniarraren arabera, gizateriaren historia osoan 129.864.880 liburu argitaratu dira. Kopuru hori ateratzeko, algoritmo berezia erabili dute munduko hainbat katalogo arakatuz. Lehengo ostegunean eman zuten notizia Google-ren blog ofizialean. Informazioan sakontzeko, Google Books deritzon gunera joan daiteke.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera

Autoak berriztatzeko planak iraun eginen du Goi Nafarroan

Urtea amaitu arte iraunen du Nafarroa Garaian autoak berriztatzeko planak, hots, Renove deritzon planak. Goi Nafarroako Alvaro Miranda kontseilari espainiarra diru gehiago ipintzeko prest agertu da planak iraun dezan. Jakina denez, auto berria erosten duenak 1.800 euroko laguntza ukan dezake, gehienez ere.

Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Idatzi Nafarron infogunera