Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Spiga
2010-06-30 ordua 9:07 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Hego Nafarroa, Noaingo bataila
ordua 8:41 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Sor eta lor geratu naiz gaur ETB2 kateko eguerdiko albistegia entzuten. Halako batean, esatariak informazioa eman du esanez gaur ere metrorik gabe egongo garela. Hori entzun eta nire burua Bilbo hiriko metrora joan zait. Bilboko metroan greba zegoela pentsatu dut une batez ETB2ko esatariaren hitzak entzundakoan. Gainera, albistea jorratu ahala eta kokapen geografikorik aipatzeke zihoanez, Bilboko metroan pentsatu dut; baina ez, segitu dute informazioa zabaltzen bideo bidez eta azkenik ulertu dut notizia ez zela Bilboko metroari buruz, baizik eta Madrilgo metroaz. Madrilgo metroko grebaren albistea geure egin nahi izan dute ETBkoek madrildarrak baikinen. Ez dago gaizki, egunero 2 milioi pertsonak hartzen dute metroa Espainiako Erresumako hiriburuan, euskaldunon hiriburua ere Madril dela pentsatu beharko, ETBk bertoko erreferentziak galtzen ari delako. Nire etxean, gero eta gutxiago jartzen dugu ETB, Espainiako erreferentziak direlako nagusi: Sevillako parrizidioa, Toledoko sutea, Malagako folklorikoaren ezteiak... Horrelakoa da ETB, bertoko erreferentziak galdu dituen informazio kanala. Agian horrela segituz gero, Madrilera joan behar dute audientzia indizea emendatzeko.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Iritzia
ordua 8:31 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Oso artikulu interesgarria idatzi berri du Luis M. Martinez Garate nafarzaleak Berria agerkarian gaurko alean. Hona hemen San Martzialgo festa ulertzeko gakoa. Itzulpena, Berriak berak egin du, eta eskerrak ematen dizkiogu guk egileari eta argitaratzaileari.
San Martzialgo gudua
Beti esan izan da irabazleek idazten dutela historia. Gutxitan izango da kasu honetan baino egokiagoa baieztapen hori. Kontua da batzuetan galtzaileak, izandako porrota duintasunez gogoratuta, saiatzen direla agerian uzten garaileek asmatutako eta haien soldatapeko eskribauek idatzitako iruzurra, eta orduan sortzen da arazoa. Eztabaida hasten da, beraz, eta alde bakoitzak, dagokion garai historikoan, gertakari historikoa bere ikuspegitik eta jaso duen moduan azaltzen du.
Bada, aurreko paragrafoan esandako horretan, salbuespen nabarmen bat dago: 1522ko ekainean Irunen izandako gudua, «San Martzialgo gudua» deritzona, edo «Aldabe mendiko gudua», hobeto esanda. Kasu horretan, garaileek, normala den bezala, gertakari historikoa interpretatzeko eta ikusteko beren modua aurkeztu dute, baina galtzaileek, guretzat zorigaitzean, ez dute gaitasun kritiko nahikorik izan hura auzitan jartzeko, eta, are okerrago, goitik behera onartu dute eta, hori nahikoa ez dela, ospatu egiten dute urtero festa batean, «bizia eta ohorea» jokoan balituzte bezala.
Pedro Esarte Munianek, atera duen azken lanean (La Batalla de San Marcial. El origen festivo del Alarde de Irún en dos versiones; Iruñea, 2010; Nabarralde), asmatu egin du lehenik garaileen bertsioa azalduta -hau da, gudua izandako gizarteak txintik atera gabe onartu duen hori azalduta- eta gero berak urteetan ikertu eta aztertu ondoren ateratako ondorioak aurkeztuta. Ondorio horiek lehenago ere jasoak zituen, bere obra handian nagusiki (Navarra, 1512-1530. Conquista, ocupación y sometimiento militar, civil y eclesiástico; Iruñea, 2001; Pamiela).
Garaileen bertsioa Austriako etxeko Filipe II.aren «intelektual organiko» nabarmen baten bidez ematen du; giputz jatorriko baten bidez, dena esatera: Esteban Garibai Zamalloa (Arrasate, 1533 - Madril, 1600). Filipe II.aren kronikari ofiziala izan zen Garibai 1592tik 1594ra, baina apoplexia kolpe bat izan zuen 1594an, eta erretiroa hartu behar izan zuen. Garibaik, Compendio historial... lanean (Brusela, 1571), ezin hobeto bete zuen gertakariak desitxuratzeko zeukan zeregina. Haren interpretazioak puntuz puntu jarraitzen dio Nafarroako erresumaren 1512ko okupazio espainiarra zuritzeko Fernando batzuentzat «katolikoaren» eta beste batzuentzat «gezurtiaren» garaitik asmatutako kontakizunari.
Kontakizun horretan isildu egiten dute, gertatutakoak horretarako aukera ematen duen guztietan, Nafarroa subjektu politikoa zela eta tartean zela. Inbasioa justifikatzeko, Nafarroa eta Frantzia elkar hartuta zeudelako aitzakia jartzen dute, eta Frantzia aitasantutzaren aurkakoa zela, Italian zituen interesak edukita, Espainiako errege-erreginek zituztenen aurkakoak. Kontakizunean, hasiera-hasieratik, «Espainiaren eta Frantziaren arteko» gerra bat izan balitz bezala aurkezten dute, eta ikusmolde horri eusten diote konkista bukatu arte. Konkistaren bukaeratzat 1524. urtearen hasieran Hondarribiko gazteluan izandako kapitulazioa jo dezakegu.
Artikulu honetan, ez naiz hasiko laburtzen ez bertsio ofizial espainiarra, Garibairi jarraitzen dion hori, ez Esartek gertatutakoa hainbat eta hainbat urtez ikertu eta aztertu ondoren aurkeztutakoa. Esartek, besteak beste, goitik behera botatzen du tropa okupatzaile frantsesei Gipuzkoako herritarrek beraiek eta beren borondatez aurre egin zietelako ideia, espainiarrek zabaldu nahi dutenaz bestera.
Dena esatera, jakinekoa zen, baina Esartek frogatu egiten du ustezko tropa frantsesak Nafarroaren zerbitzura zeudenak zirela, eta horien artean, nafarrez, gaskoiz eta frantsesez gain -gogora dezagun Frantzisko I.a Frantziako erregeak ekinaldi militarra sostengatu zuela-, lanskenet alemanak eta beste mertzenario batzuk zeudela, Nafarroako erresuma 1512tik Gaztelak kendutako subiranotasuna berreskuratzen saiatzen ari baitzen.
Espainiaren zerbitzura dauden historialariek beti azaldu dituzte gertatutakoak Frantziaren kontra egindako gerra batekoak balira bezala, Nafarroaren errealitatea ezkutatzeko asmo argiarekin. Nafarroa konkistatu eta okupatu zutela ezkutatzeko, Nafarroa existitzen zela ere isildu egiten dute. Haien testuak irakurrita, ematen du garai hartan nafar subjektu politikorik ez zela. Kontrarioen aldean, interes espainiarren zerbitzura zegoen horretan, lekaioak ziren tartean zeuden bertako biztanleak, beste lurralde batzuetako beste hainbat bezala, eta mertzenarioen moduan ziharduten, soldatapeko soldadu gisa, lan honetan argi eta garbi ikusten den bezala.
Kontu honetan tristeena, hala eta guztiz ere, arestian esan dudan bezala, zera da: gure herriarentzat hain zorigaiztokoa izandako hori onartzea eta ospatzea urtea joan eta urtea etorri Irungo Alarde ezagunean. Okupazioa eta zapalkuntza goratzea da, menderakuntza eta minorizazioa ospatzea da. Euskal Herriarentzat hilgarria gertatu zen konkista kolpetik memoria historikotik ezabatzea da, eta, horrexegatik, ondorioak gaur egun inoiz baino nabarmenago dituen okupazio baten benetako historia faltsutzea.
ordua 4:30 PM Egilea: matxin
Gaurko BERRIAn artikulu interesgarri bat dator The Huffinton Post egunkari digitalari buruz, bertan jartzen duenez arrakastaren gakoetako bat irakurleai ekarpenak egiteko aukeran datza. Bere iritzi atalean adibidez 6000 blogarik parte hartzen dute eta irakurlekin komunikazio zabala dago, Facebook eta Twitter-en bidez, hilero 2000.000 iruzkin sartzen dituzte.
Merezi du kazeta hau bisitatzea eta Internet mundutik lokaleko edo gertuko berriak duten zabaltasuna ikustea. Lortuko genuke halako zerbait egitea Nafarrok-en?
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: kazetaritza, Nafarrok
2010-06-29 ordua 11:08 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Portugalgo futbol selekzioak 1-0 galdu du Espainiaren aurka gaur arratsean. Eguerdian, bestalde, Paraguaik penaltien bidez irabazi dio Japoniari. Hortaz, Espainiak eta Paraguaik ikusiko dute elkar final-laurdenetan. Gogora dezagun zeintzuk sailkatu diren final-laurdenetarako: Uruguai, Ghana, Alemania, Argentina, Holanda, Brasil, Paraguai eta Espainia.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Kirolak, munduko futbol txapelketa 10
ordua 10:49 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
EAEko hiriburua Gernika izateko proposamena egin dute abertzale batzuek. Eta horixe ari da eztabaidatzen Telebislbao telebista lokal espainiarrean gaurko egunean. Telebilbao-n Txema Oleaga espainiarra eta beste espainiar batzuk ari dira jotake eztabaidatzen hiriburuari buruz. Bilbo izateko aukera ere azaldu du Eduardo Maiz jeltzaleak. Gernika, Bilbao... Beste adibide bat argiro erakusteko erregimen monarkiko espainiarra onartzen duten alderdiak, espainiar nazionalistak zein abertzale basko-espainiarrak diferenteak direla. Nori eta abertzale bati otu izan zaio Gernika proposatzea hiriburu izateko. Hiriburu... baina nongoa? EAEkoa ote? Nafarzaleok ezin dugu hori onartu. Guk Iruñea proposatzen dugu horixe baita gure estatuko hiriburua aspaldidanik. Ez dugu zertan proposatu behar, Iruñea baita da espainiarrek eta Mendebaldeko baskoi oinaztarrek lapurtu ziguten hiria. Albako Dukearen aldekoek banandu gintuzten eta orain sinestarazi nahi digute Gasteiz dela gure hiriburua. Guk geureari eman behar diogu garrantzia. Haien proposamenak beraienak dira, ez gureak. Abertzaleek eta espainiarrek bakarrik pentsa dezakete hori, abertzaleak eta espainiarrak oso gustora bizi direlako gure lurra bost zatitan banatuta.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Iritzia
ordua 2:13 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Noain 2010 ekitaldia Getze herritik Iruñera doan ibilbidearen bidez egin da aurten lehen aldiz. Normalean, Iruñetik Getzera martxa antolatzen zen beste urteetan; baina aurtengo edizioan, estatalista nafarrek Iruñean amaitu zuten ibilbidea. Hona hemen bideoa, gure himnoarekin.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Getze, Iruñea, Noaingo bataila
ordua 1:46 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hainbat sindikatuk deituta, gaur greba orokorra dago Mendebaldeko Nafarroan eta Goi Nafarroan. Irakaskuntzan eta beste sektore batzuetan deialdia arrakastatsua izatea espero da. Bideo hau egin dute antolatzaileek greba deia zabaltzeko.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
2010-06-28 ordua 6:25 AM Egilea: matxin
Nafarroaren auziari buruz (bat egitea Mendebaldeko Nafarroarekin alegia) Arnaldo Otegik "Nafarroa da irtenbidea" erantzun zuen aspaldi. Orain Nafarroa Bai koalizoan mugimenduak burutzen ari dira EA eta Ezker Abertzalearen arteko akordioa dela eta. Etorkizun laburrean 2011ko maiatzaren udal-aldundi hauteskundeetan, nire ustez nafarzaleok Nafarroa bai indar zabal bat bultzatu beharko genuke bai Mendebaldean zein Iparraldean (nahiz eta hemen hauteskunderik ez egon).
Nafarra Garaian espainolek lortu zuten Alderdi legearen bidez gobernu kolonial iruzur bat eta berdin lortu dute Nafar Mendebaldean. Guztiontzat lotsagarri diren presidente txotxongilo batzuk jarri dituzte Sainz eta Lopez, zeinek euskal den guztiari aurre egin eta mespretxatu dute (azkena Eusko Ikaskuntzarena).
Herri kolonizatua garen ezkero, ez dugu beste irtenbiderik gure nafar estatua bereskuratu baino, argi dezagun helburua.
Jurgi Nafarratek komentario hau egin du: bai, Matxin, baina nik ez dut uste horrelako pausoa emateko gauza direnik alderdi abertzaleak, hau da, Nafarroa izenarekin presentatzeko baita Mendebaldeko lurraldeetan ere. Abertzale askorentzat, Nafarroa ez da existitzen Goi Nafarroako mugetatik harantzago. Uxala EAEn Nafar Koalizio Estatalista bat sortuko balitz. Baina, horretarako abertzaleek terminologia aldatu behar dute. Nafarroa Bai koalizioa egin zutenean Nafarroa Garaian baino ez zuten pentsatzen, eta orain berdin ari dira egiten. Abertzaletasunak Nafarroa Osoaren banaketa eta muga inposatuak finkatzea ekarri du. Areago, abertzaleek autodeterminazio eskubidea eta independentzia eskatzen dute; guk, ostera, subiranotasuna. Oso desberdina da. Autodeterminazio eskubidea estaturik ez duten herriek baino ez dute eskatzen, independentzia ere Puerto Ricok ere sekula ez luke eskatuko, Puerto Rico independientea delako dagoeneko; baina Puerto Rico ez da subiranoa. Hortxe dago gakoa. Abertzaleek eskatzen dutena ez da nafarzaleok eskatzen duguna.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
2010-06-26 ordua 4:08 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hoha hemen nola geratu diren Hego Afrikako Errepublikan jokatzen ari den lehiaketako zortzi multzoak:
Etiketak: Kirolak
ordua 3:56 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Mendebaldeko Nafarroako Bilbo hirian izanen da manifestazio nazionala Udabiltza erakundeari eta inputatuei elkartasuna adierazteko. Uztailaren 17an, Bilboko kaleetan zehar, Udalbiltza aske! Bai Udabiltzari lelopean manifestatutko dira hainbat pertsona. Gogora dezagun zein diren Udalbiltza erakundeak dituen helburuak, Udalbiltza.net gune ofizialean agertzen direnak. Tamalez, gure estatuaren izena ez da behin ere aipatzen, Nafarroa alegia. Baina horrek ez du kentzen elkartasuna agertzea lerro hauetatik. Hona Udalbiltzaren xedeak:
1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.
2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
3. Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
4. Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.
5. Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.
Etiketak: Hego Nafarroa, Udalbiltza
2010-06-25 ordua 1:26 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Iñaki Sagredo Garde arkeologoaren gidoiaz baliaturik, bideolan ederra argitaratu du Nabarraldek Iruritako gaztelua, Urdiaingoa alegia, zelakoa zen jakin dezagun.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
2010-06-21 ordua 10:19 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Nabarraldekoek hitzaldi zikloa antolatu dute Nafarroako konkistari buruz. Asteon hasiko dira, hilaren 23ean Joseba Asiron irakaslearen eskutik.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Hego Nafarroa, Noiain
ordua 10:11 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Lehenengo edizioa izan da aurtengoa. Martin Txipia eta gainerako nafarren gomuta present egon zen duela aste batzuk Gasteizen. Navarrate Kultur Elkartekoek ekitaldiaren bideoa jarri dute blogean. Nafar eta euskaldunon bandera Gasteizko uribarrenean jarri zuten nafarzale zenbaitek Gasteiz hiriaren nafartasuna agerian utziz.
Etiketak: Gasteiz, Hego Nafarroa, Kultura
ordua 7:28 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Atzo Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen norgehiagokan, Xala eta Irujoren artekoan, bigarrena irten zen garaile. Iparraldekoak hasiera ona eman zion partiduari, baina Irujo ganorez jokatzen hasi zenean, ezin izan zuen geldiarazi. Zorionak, beraz, Iberokoari.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: esku pilota, Kirolak
2010-06-20 ordua 10:35 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hona hemen lehengo egunean Berriak argitaratu zuen iritzi artikulua, Josu Iraetak idatzitakoa:
Ez gara españolak
Nahiz tarteka siglak eta gobernuak aldatu, urte asko dira -batzuk eta besteak-Madrilera begira daudela, bai Iruñean, bai Gasteizen, handik inposatzen duten batasun espainiarra gizarteratu nahian euskaldunen artean. Ez dute beste helbururik, aniztasunaren eta desberdinen arteko gizarte berri bat sortu nahian dabiltzala diotenean. Ahal duten guztia bereganatu nahian dabiltza, Francok egin zuen bezala, baina, alferrik. Bazterrak nahastu bai, baina ziria sartu ez. Gu, duela hiru mila urte bezala, hemen bizi garenok euskaldunak gara, Euskal Herrian bizi gara, eta euskara da gure hizkuntza nazionala.
Idatzitakoari helduz, esan beharra dago, Gaztelako historiografiari dagokionez, bisigodoetatik gaurdaino, Espainiako batasun sakratuarekin ari direla, gora eta behera, baina egia beste bat da. Garai haietan baino askoz geroago egin baitzuten nahasmen historiko hori.
Espainiako historiografiak eta gaur egungo Constitucionalismo Nacional espainiarrak oso bereganatua du batasun hori, nahiz eta egiazko oinarririk ez duen. Erromatarren garairaino joaten dira Espainiaren batasun horren bila, baina garai hartan ez zegoen horrelakorik.
Erromatarrentzat Espainia hiru probintziadun kontzeptu geografikoa zen: Tarraconense, Baetica eta Lusitania. Baina garai hartan, erromatarren boterea ez zen aski bakarrik penintsula osorako, eta gauza bera gertatu zitzaien bisigodoei, ez baitzuten horrelakorik lortu.
Beraz, gaurko espainiar nazionalismo-konstituzionalak aldarrikatzen duen garai hartako batasuna, mito hutsa da, eta ez besterik. Hori bai, mito indartsua.
Nahiz espainiar batasun sakratua aldarrikatu behin eta berriro, nazio oso ezberdinak bere baitan menderatzen dituen espainiar moduko estatu bat historiaren manipulazioan oinarritzen da. Manipulazioari aurre egiteko, esan liteke nafarren aldeko tesia defendatzeko dokumentazio nahikoa badagoela, ez dagoena da tesi «espainiar-ofizialaren» aldeko dokumentazioa.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba, Gaztelarekin edo Asturiasekin lotzen duen tesiaren aldeko dokumentaziorik ez dago. Eta badirudi horrelakorik ezer ez dagoenez, beraiek nahi dutena ez dagoenez, ez dagoela ezer, eta hori gezur borobila da.
Baskoniak batasun kultural eta linguistikoa zuen erromatarrak iritsi zirenean. Eta orduan Iruñearen inguruan gizarte bat eratu zen, Iruñeko erresuma eta nafar errealitatea.
Horregatik, Nafarroa euskal identitatetik at balego bezala hartzean dago distortsiorik handiena. Horixe da dugun arazo historiografikorik larriena. 1200 inguruko testu legaletan «nafarrari» egiten zaio erreferentzia, eta «nafar» hori herri xehea zen. Iparraldekoei oraindik baskoi edo gaskoi esaten zioten. Orduan, nafar izateak, baskoi izatea esan nahi du, baina baita independente ere, gaztelarren kontroletik at. Kronika karolingioek «nafar» kontzeptu hori erabiltzen dutenetik, dokumentazioan naturaltasun osoz jasotzen da hori. Ez diote inoiz «gaztelar» esaten.
Mendebaldeko lurraldeek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak, Gaztelaren barruan izaera garrantzitsua izan arren, horrek ez du esan nahi Nafarroatik kanpo zeudenik. Lurralde bakoitza independentea zen eta Gaztelarekiko harremanak bakoitzak bere aldetik itunez finkatu zituzten. XVII., XIX. eta XX. mendeetan lurralde hauek kontzientzia politiko erreala hartzen dutenean, berriro ere Nafarroaren inguruko batasun horretan bildu ziren. Gero hori gauzatzen jakin ez bada ere.
Bisigodoek penintsula menperatu ez balute, desagerturik egongo lirateke sueboak, bandaloak eta alanoak, beste asko bezala. Horrelako herri transumante batek, ez badu lurralde bat menderatzen -feudalki gainera- menperatua eta suntsitua izaten da.
Baskoiak ordea, erromatarren aurretik hemen mantendu gara. Hor 3.000 urteko historia dago egiteko, eta Gaztelaren barruan egin duena historia horren atal bat besterik ez da.
Bisigodoek Erromari traizio egin zioten bitartean, Nafarroak erromatar legezkotasuna jarraitu zuen. Nafarroaren erromatar legitimazioa frogatzen duten datu ugari dago. Horixe da gure nukleoa; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Errioxan bizi direnen gune legitimoa.
Beraz alde handia zegoen Gaztela eta Nafarroaren artean, nahiz espainiarrak loturak ikusi nahi han-hemenka, egia beste bat da. Ukaezina baita XIV-XV mendeko Gaztela estatu erabat feudala zela. Garai haietan Gaztelak ez zuen dokumentazio zentralik, ezta artxibategirik. Nafarroak, aldiz, 1250 urtetik Kontuen Ganbaran bere estatu artxibategi aberatsa zuen, ia ia, XX mendera arte iraun zuena.
Ikusi nahi ez duenak ez du ikusten, eta, gainera, egia gezurtatzen ari dira orain bertan. Nondik eta hezkuntza sailetik, lotsagarria. Demokrataz mozorrotuta bada ere, egun, Francoren helburu berberak bultzatzen dituzuenei, hau: ez dago nafar eta euskaldunen arteko dikotomiarik, herri bakarra garelako. Hori aldarrikatzea, indarkeria mota gaiztoena eta historiaren manipulazio faltsu eta zikina besterik ez da.
Egungoa ezagutzeko, aurretik gertatutakoa ezagutu behar dugu. Egungo arazoari irtenbide bat emateko aurrekoa ezagutzea ezinbestekoa da, eta ezagutza horren hausnarketa ere bai. Gizarte guztietan horrela izan da eta da, eta guk ezin dugu historia nola manipulatzen duten begira egon. Hori ez du inork lortuko.
Historialariek eta batez ere historiaren ezagutza zabaltzeko ardura dutenek jakin beharko lukete bereizten, beraiek nahiko luketen gizartea eta azterketa historikoa. Ez baita gauza bera historiografia eta doktrina politikoa.
Haurrei eskoletan historia nazionala irakatsi behar zaie. Egia garbia, mozorrorik gabea. Euskal Herria eta euskaldunen iragana lantzen duena, etorkizuna bermatzeko. Eta historia nazional hori badugu, ez dugu asmatu beharrik. Ez baikara espainolak, euskaldunak baizik. Hori da erronka.
Historia, historiografiak, gure ondare historikoak esaten duena da, euskaldunak baturik egon garenean aske izateko aukera izan dugula, gizarte aske bat osatu dugula. Horren beldur dira.
Oker, oso oker eta baldar ari zarete. Inposatzen duzuen sasi-demokraziaren uniformetasun espainiarrak, itsu-itsuan Madrilera begira, ezusteko emaitzak ekarriko ditu. Has zaitezte prestatzen, laster herriak emango dizue merezi duzuen neurriko erantzuna.
ordua 5:15 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hona hemen, alboan, Basajauntxo-k Flickr gunean utzitako foto zoragarria, bilbotar askorentzar erreferentzia dena: Diego Lopez Harokoa, Intruso ezizenaz ezaguna eta Bizkaiko XI. jauna izan zena. Estatua Bilbon bertan dago eta gaur hiri sorreraren 700 urteak betetzen omen direla-eta, ospakizunak daude programaturik. Diegori Intruso izena eman zioten Maria Lopez Harokoari titulua lapurtu ziolako. Diego osaba zen eta Mariak 1310ean lortuko zuen Bizkaiko andere titulua behin Diego osaba hildakoan. Lopez Haroko familiak traizio egin zion Nafarroako Erregeari eta Gaztelako erregearen esku utzi zuen gaur egungo Bizkaiaren zati bat. Gogoratu dezagun Durangaldeak leial iraun zuela Nafarroaren mugen barruan.
Ba, horixe da gaur egun Iñaki Azkunak eta hainbat abertzalek ospatzen dutena, Bilbo hiriaren sasi-sorrera, Bilbao nafarra existitzen zelako 1300 baino arinago. Hori dela-eta, nafarzaleok ezin dugu ezer ospatu, bere herriari eta lobari berari traizio egin zion alferezak Gaztelako erregearen alde egin zuelako.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Kultura
ordua 1:53 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Euskal Herri abertzalean sinesten dutenentzat batasun historiko bat ari dira orain emititzen Berria webgunetik. Hala ere, ez dut ulertzen, dena hutsetik egin behar da... euskal estatua sekula ez dela existitu ematen dute aditzera hizlariek; autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen dute EAk eta Ezker Abertzaleak, independentzia, Euskal Herri berria, euskal jendartea... Nafar estatuaren aipamenik ez gaurko ekitaldian, euskal estatuaren nafartasuna behin ere ez dut entzun orain arte EA eta Ezker Abertzaleko jendearen ahotik. Zuzenean jaso ahal duzue ekitaldia Berria.info gunean Livestream telebistaren bidez.
Erramunek komentario hau utzi du: Dudarik ez dago, behintzat niretzat, ze Euskal Herria ez da konzeptu politiko bat zeinak duen limitatzen esaterako territorio bat. Euskal Herria da konzeptu indefinitu bat lotua gehien bat ki mundu kultural edo linguistiko bat. Erabilia izan da bai historikoki esaterako Lizarragak eta ere Lazarragak baina ez barruan termino politikoa edo territoriala zeren referitzen dira indeterminatuko euskaraz mintzo den populura. Da Euskal Herria termino maite eta kutun bat baina ez referente politikoa. Gure termino politikoa eta ondorioz ere territoriala da Nafarroa. Gezurra dirudi ikustea ze egungo politikoek oraino ez dutela ikasi deus historiatik eta esango nuke ere zoritxarrez ez dutela ikasi nahi eta inkluso historiak dituela molestatzen. Direlarik politiko ahistorikoak edo, bergauza, itsuak.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Nafarroa
ordua 11:28 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Proposamen polita heldu da Txinako merkatutik. Belstaff jaka eskari handi bat helduko da Europara laster eta horren ona eta garestia den jaka hau, Steve McQueen eredu ospetsua, oso prezio onean uzten digute. Nik bat erosiko dut. Baten bat interesaturik baldin badago bidali posta mezua nafarrok@linuxwaves.com gunera. Jaka honen ohiko prezioa, alboko irudian ikusi ahal duzuen bezala (egizue klik irudian) 319 libera britainiarrekoa da, hau da, 370 euro inguru. Belstaff jaka guztiak daude 400-500 euro artean. Eskaria egiten duenak 120 eurotan eskuratuko du Belstaff jaka eta diru kopuru horretatik 10 euro NAFARROK proiektura joango dira laguntza gisan. Belstaff marka ospetsua nafarron alde. Hemen duzue informazio inportantea eskaria egin baino lehen ondo begiratu behar dena. Produktuaren fotoak ere ikusi ahal dituzue beheko aldean (egizue klik argazkietan eta tamaina handian ikusi ahalko duzue Steve MacQueen jaka)
Oharra: jatorrizko patrotik egindako replika peto-petoa da, etiketa guztiak barne daudela originalean bezalaxe. Jatorrizkoa bezala, ezkozko geruza duen kotoizkoa da (Roadmaster eta Legend ereduetan bezala), horrela bikain babestuko zaituzte eurijasetatik. Eskaria egiten baduzu, esan zer tamaina nahi duzun honako taula honetako neurriak kontutan hartuz. Behin eskaria egin eta gero, itxarote aldia zein den ezin dugu zehaztu. Ohikoena da astebe eta hilabete artekoa izatea.
Tamaina:
M: bularraren neurria: 100 cm. Luze: 58 cm. Lepoa: 45 cm. Mauka: 63 cm
L: bularraren neurria: 106 cm. Luze: 60 cm. Lepoa: 48 cm. Mauka: 64 cm
XL: bularraren neurria: 110 cm. Luze: 61 cm. Lepoa: 50 cm. Mauka: 65 cm
XXL: bularraren neurria: 116 cm. Luze: 62 cm. Lepoa: 51 cm. Mauka: 67 cm
Etiketak: produktuak
ordua 11:18 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Gogoratu gaur bertan ospatzen dela Arabako ikastolen festa Agurain herri nafarrean. Araba Euskaraz jaiaren txanda heldu da. Espainiarrek Salvatierra izena jarri zioten, euskal herri askorekin egin zuten bezala. Guretzat, Agurain izango da beti. Espero dezagun nafarzale euskaltzaleok bertara joatea euskarari bultzada emateko eta bide batez gure aldarria are gehiago zabaltzeko: euskara da nafarron hizkuntza nazionala; geure estatuarena.
Etiketak: Hego Nafarroa, ikastolak
2010-06-17 ordua 6:23 PM Egilea: Hendrike Zangozakoa
Aupa Arrigorriagako nafarzaleak
Txiki-txikitatik besteek esaten deuskue nor garen eta zer garen. Gainera, independentzia berreskuratzeko sarritan altxatu den herrian bizi garenez gero, bataila eta partidu gehienak galdu ondoren arrotzek ezarri gura deuskue nor garen eta zer garen. Bihotzez badakigu libre eta independenteak izatekotan, pozik biziko garela, baina irakasleek, aditu jakintsuek, funtzionarioek, kazetariek, politikariek eta poliziek sinestarazi nahi deuskue gure desioak eta ametsak ez direla kontuan hartzekoak. Gu ez gara inor, munduan gure herria ez da batere garrantzitsua eta, beraz, eurek agintzen daben moduan bizi behar dogu.
Nor gara gu eta zer gara gu. Hor dago koxka. Nork bere burua ezagutzea bide zaila den arren, horixe da bidea. Arbasoek iraganean erakutsitako adoreari esker, ezin dogu beste barik gure gogoz espainiarren edo frantziarren morroi edo esklabu bihurtu. Euskaldun guztiok geure buruaren jabe izan gura dogu. Gutako edonor gehiago da Espainiako erregea edo arrotzen zerbitzura dagoen lehendakaria baino. Bertoko emakume guztiak, gutxienez, euren etxeko andreak dira eta gizonak, berriz, etxeko jaunak gara.
Nondik gatoz? Herri eta lurralde independente batetik. Orain dala mila urte, Nafarroa deitzen zan eta askoz lehenago Baskonia. Gaur egungo Euskal Herria baino handiagoa zen eta arrotzak ez ziren nagusi. Arrigorriaga eta bertokoak orduan ere bazineten. Baina Nafarroaren ia aztarna guztiak desagerrarazi dabez. Malbasin mendian nafar gaztelua izan zen, 1176 urtean Gaztelak oraingo Bizkaiaren Mendebaldea Zornotzaraino indarrez okupatu arte, eta 1200 urtean hiru probintziak. Ordutik hona, 30 belaunaldi izan dira. 825 urte geroago, Arrigorriaga eta Nafarroaren artean lotura izan bazala erakusteko ez da ziurtagiri bat be gelditzen.
Hala ere, ustekabean, horren aztarna bategaz topo egin dogu. Arrigorriagan berton daukogu eta danok ikusteko moduan. Abrisketako San Pedro baselizan dago (goiko argazkia ikusi). Nafarroako estilo arkitektoniko bat ikusi gendun baselizaren buruan dagoen leiho txikian. Izan ere, harginek harria Jakako ajedrezatuaren estiloan landu eben. Jakatik zabaldu zan estilo hori eta gaur egun hiri horretara joaten bagara, katedralaren ate nagusiaren arku handi osoa dago estilo horretan landuta. Harginek handik zabaldu eben Nafarroaren eragin artistikoa eta politikoa jasotzen eben beste euskaldun batzuengan, eta Arrigorriagaraino be heldu zan. X-XI mendeetan, Jaka eta Iruñea ziren nafarren hiri nagusiak eta guztiz euskaldunak ziren.
Basauriko Udalak antolatutako txango batean agertu jakun aurkikuntza. Hogei bat lagunen artean, leihoaren nafartasunaz inor gutxi konturatu zen, geureari buruz ezer ez dakigulako. Jakintsuek, berriz, erraz esaten dabe gure lurraldean keltiarrak, erromatarrak, bisigodoak eta atzerritar danak egon zirela eta hauen aztarnak eta adibideak bilatzen dabez. Baina gaztelu bat nafarra izan zela edo idatzitako antzinako testu bat euskaraz zegoala aipatuz gero, horien mesprezua eta isekak jasan behar doguz. Hauen ustez, gu inoiz ez gara gu, besteak baizik. Espainiarrei, frantziarrei, ingelesei edo txinatarrei inoiz ez jake antzeko gauzarik eskatzen.
Guzti honi aurre egiteko, Arrigorriagako nafarzaleek behar handia egin ahal dozue. Animo! Euskararen alde eta Nafarroaren alde!
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Arrigorriaga, Jaka, Kultura
ordua 5:43 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Abran amaitzen den itsasadarra nire hizkuntzan Ibaizabal da. Euskaltzaindiaren txostenean, oker ez banago, Ibaizabal ere bada izan. Euskaraz, Ibaizabal izan behar, salbu eta Vocento taldearentzat edo ibaiak edo itsasadarrak izendatzeko arauei muzin egiten dietenentzat... espainiar ultraeskuindarrek ere nahiago omen dute Nerbioi, antza. Errioxarrek zergatik ez diote deitzen Oja izenaz Ebro ibaiari? Espainiar nazionalistek agindu behar dute gurean eta esan Ibaizabal nola deitu behar den, ala? Nerbioi eta Ibaizabal errekek bat egiten duten gunetik aurrera Nerboi izena hartzen du zatiak? Zergatik? Vocentok eta frankistek horrela nahi izan zutelako/dutelako? Wikipedian ere ez dira ausartzen egia osoa ipintzen nahiz eta Ibaizabal onartzen duten? ezjakintasunagatik ote? ala gure geografia ezagutzen ez dugulako?
Bere geografia-historia ezagutzen ez duen herriak ezin du aurrera egin modu librean.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
ordua 2:03 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Bat eta huts galdu zuen atzo Del Bosqueren selekzioak Hego Afrikako Mundu Txapelketan Suitzaren kontra. Suitzarrek labana sartu zioten Espainiari eta txapelketako faboritoa dagoeneko ez da horren faboritoa. Tamalez, Nafarroako selekzio nazionala ez da sailkatu Hego Afrikako Errepublikako txapelketan jokatzeko. Baina, inoiz Espainiak eta Nafarroak elkarren aurka jokatuz gero, zeinek aterako du gorria ez den kamiseta? nik Espainiak egitea proposatzen dut, konkistagatik barkamen gisa-edo. Nafarroi dagokigu kamiseta gorria erakustea, Nafarroako Estatua askoz lehenagokoa delako Espainiakoa baino. Alboko fotoa Darco TT Flickr erabiltzaileari esker ageri da.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu
Etiketak: Kirolak, munduko futbol txapelketa 10
ordua 11:34 AM Egilea: joana labrit
Show Business taldearen bigarren lana plazaratuta dago jadanik. Show Business talde oñatiarraren CD berria aurten aterako da eta 12 kantu izango ditu. Taldeak diskoaren aurkezpen bira txikiari ere hasiera eman dio maiatzetik aurrera eta Goldie kantaren bideoklipa grabatu dute Aitor Perosterena eta Kepa Aranburu zinegileekin.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
ordua 11:34 AM Egilea: Joxe Iraurgi
UGTk ez du grebarik egingo ekainaren 29an EAEn. Sindikatu espainiarrak eraginkorragotzat jo du guztiek greba irailaren 29an egitea Espainian konbokatu bezala, besteak beste lan erreformak luze joko duelako.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
ordua 11:33 AM Egilea: matxin
Etiketak: Mendebaldeko Nafarroa, Nafarroa, uholdeak
ordua 9:10 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Gutun ederra, gaurko eguneko Berria infoguean agertu dena, Laura Lasak idatzia. Hitzez hitz hau dio Lasa andereak
Zorionak Realari, lehen mailara itzuli delako, baina, batik bat, zorionak jokalariei, igandean Anoetan, partida bukatu eta gero, estadio betearen aurrean hitz egiteko orduan euskarari eman zioten tratamenduagatik.
Seguraski, aurreneko aldia izango da, bai klub horren historian eta bai Euskal Herriko kirolaren historian, euskarak erabilpen tasa hori daukana. Euskal Herrikoak diren jokalari gehienek euskara huts eta ederrean egin zuten milaka zaleren aurrean. Hautu bat egin zuten, haien hizkuntza zein den garbi adierazi zieten zaleei, eta zeharka animatu egin zituzten euskara erabiltzera.
Zer gehiago eska dezakegu?? Errealaa primeran eta euskaraz. Ea presidenteak adibidea segitzen duen. Zorionak.
2010-06-16 ordua 9:04 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Erne, wikizaleok eta Wikipediako editoreak, aldaketa txiki bat egin dute ohiko editoreen lanari nagusitasun handiagoa emateko asmoz. Barrapuntok dakar notizia. Hemendik aurrera, Wikipedian sartu berriak direnek eta idazten dituzten gauzak aparte agertuko dira harik eta editore nagusiek eta komunitateak onetsi arte.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
ordua 12:03 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Nafarroako armarria eta bandera benetan nolakoa den eztabaidagai bihurtu da nafarzale askorentzat. Hala ere, Eneko eta Aitzol lagunek eta Jaime Albillos adituak ederki erakutsi digute zer-nolako bilakaera eduki duen armarri nafartarrak. Irakurri artikulua gure armarriaren bilakaeraz jabetzeko. Hori dela-eta, Navarrate elkartean banderak sortzea erabaki dute. Adi, bada, bandera egiteko armarriaren bilakaera kontutan hartu da-eta. Nabarlur blogean oso analisi ederra dator, Osoa.net gunean bezala.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
2010-06-14 ordua 10:01 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Bi gizon, 23 eta 37 urtekoak, larriki zaurituak izan dira haien kotxeek aurrez aurre talka egitean, goizeko 12:30ak aldera, Landeetako iparraldean Sanguinet herrian (Ipar Nafarroan). Nagusienak zuen egoera grabeena, eta Bordelera eramana izan da helikoptero bidez.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
Etiketak: errepideak, Ipar Nafarroa, istripuak, Sanguinet
ordua 9:49 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Gaur, goizeko 9:30ak aldera, Ipar Nafarroako Denguin herrian merkantzia tren batek oinezko bat harrapatu eta bertan hil da. Ezbeharraren zirkunstantziak oraindik argitzear daude.
Istripua dela eta, trenen trafikoak aldaketak jasan ditu, goizean eta eguerdian zehar.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
Etiketak: Denguin, Ipar Nafarroa, istripuak, trena
ordua 9:40 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Nahiz eta oraindik liga ez den amaitu, talde donostiarrak ziurtatua du postu bat datorren urtean Espainiako Futbol Ligako lehen mailan. Hiru urtez bigarren mailan egon ostean, lortu dute.
Atzo Celta talde galiziarrari 2-0 irabazita lortu du lehen mailarako pasea. Zorionak, beraz, talde txuri-urdinari eta bere jarraitzaileei.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
ordua 10:27 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Ausa gaztelua Larraitzen dago, Albaltzisketa herrian (Gipuzkoa, Mendebaldeko Nafarroa), Tolosaldean, Zaldibia eta Amezketa herrietatik hurbil. Aste honetantxe, ekainaren 19an, ekitaldi hunkigarria prestatu dute Ojaolaaitzeko Naparrak elkarteko hertzaleek, eta gainera eguraldi ona egingo omen du larunbatean azken egun txarrak iraganik. Lehengo egunean informatu genuen bezala, ez da alferrikakoa izango gogoratzea ekitaldia 10.00etan hasiko dela eta bazkarira joateko ausagaztelu@gmail.com helbidera idatzi behar duzuela izena emanez. Osterantzean telefono hau ere erabil daiteke kultur ekitaldi nafarzale honen osteko bazkarian jan ahal izateko: 686 39 62 06. Ekitaldian hiru gauza eginen dira: Nafarroako bandera jarriko da, Nafarroako Gorteetako himnoa kantatuko eta Manifestua irakurriko da. Alboko irudian klik eginez gero, karteleko informazioa irakurri ahalko duzue.
Komentariorik egin nahi? idatz egiguzu Nafarrok aldizkarira.
Etiketak: Ausa, Kultura, Nafarroa, Ojaolaaitzeko Naparrak
2010-06-13 ordua 11:37 AM Egilea: Manex Urdanpilleta
Sor eta lor geratu naiz, María Silvestre Emakunde izeneko erakunde publikoko presidentearen hitzak entzundakoan. Argiki esan du gai horretan kontuz ibili behar dela lanpostuak daudelako kolokan baldin eta iragarki horiek debekatzen badira EAEko eskuineko prentsatik. Falta izan zaio esatea, iragarki pornografiko horiei esker egunkari gutxik irabazten dutela dirua: Vocento eta Diario de NOticias taldeen egunkariek soilik (EAEko prentsari dagokionez). Beste hitz batzuetan esanda, Silvestre andereak ez luke egon beharko PSOEk ipinitako postu horretan. Benetan tamalgarria da ikustea andere estimatu horrek nola gur egiten dien hedabide dirudun batzuei, andrazkoen eskubideak albo batera utziz eta horrelako iragarkiak erabiltzen ez dituzten hedabideak kaltetuz. Unibertsitate bateko irakaslea izanik eta emakumeen defendatzailea gainera, hobe luke dimisioa presentatzea. Baina hori ez du egingo Emakunde erakundeko zuzendari izateak diru asko ematen diolako. Horren sinplea da Silvestre anderearen jokamoldea: boterearen abaroan, emakumeen eskubideak ahaztuz.
Etiketak: Emakunde, Iritzia, kazetaritza
2010-06-12 ordua 9:05 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Mikel Beroiz atzelari Huartearrari gailendu zaio gaur 22 eta 15, norgehiagoka gogor baten ondoren. Zorionak beraz Urretxuko aurrelariarentzat.
Etiketak: esku pilota, Kirolak, promozio txapelketa
ordua 12:22 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: Calahorra, Hego Nafarroa, sutea
ordua 12:03 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: Gujan-Mestras, Ipar Nafarroa, sutea
ordua 11:24 AM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: Ekonomia, gizartea, manifestazioa, Mendebaldeko Nafarroa
2010-06-10 ordua 9:56 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: errepideak, Ipar Nafarroa, istripuak, Nafarroa
ordua 9:49 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: euskara, Kultura, Mendebaldeko Nafarroa, Nafarroa
ordua 9:31 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: gizartea, legebiltzarra, Nafarroa, Nafarroa Garaia
2010-06-09 ordua 11:17 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Peio Joseba Monteano Sorbet atarrabiarrak liburu mardul bat plazaratu berri du Pamiela argitarazlearen bitartez. Peio J. Monteano historialaria, soziologoa eta artxibistikan aditua da. Liburuak 1512-1529 periodoa aztertzen du garai hartako dokumentuak ikertutakoan. Lana egin ahal izateko bederatzi urte behar izan ditu eta Simancas, Iruñea, Tutera, Paris, Londres eta Lisboa hirietan egon behar izan du Monteano Sorbetek dokumentu zaharretan "Nafarroako gerra" deitua izan zenari buruzko informazioa biltzen eta deszifratzen. Noaingo bataila zuzenean bizitu izan zuten herritarren testigantzak jasotzen ditu liburuan historialari goinafarrak. Noticas de Navarra egunkariaren edizio digitalak dakar informazio gehiago. Konkista espainiarra ulertzeko eta historikoki kokatzeko liburu interesgarria eta zientifikoa dateke. Kontutan hartzen badugu Peio Joseba Monteanoren curriculuma, nafarzale orok irakurri beharko duen liburua.
Etiketak: gerra, Kultura, Noain, Peio J. Monteano
ordua 6:41 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Hona hemen Itxaso Paia getxoztarrak egindako bideolan interesgarria. Fredi neba Nabarraldekidea da.
Etiketak: Fredi Paia, Nabarralde, Nafarroa
ordua 11:51 AM Egilea: Aitor Nafarrondo
Etiketak: Ekonomia, Espainia, funtzionarioak, greba
2010-06-08 ordua 8:23 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Nabarralde kultur elkarteak informazioa sakonago ematen du: nafarzaleok zita dugu ekainaren 19an Ausa gazteluan, Aralarko mendilerro nafarrean. Goizeko 10,00etan abiatuko dira mendizaleak Larraitzetik eta eguerdian bertan bazkaria egingo da 14,30etan. Blog bat ireki da ekitaldirako Wordpress gunean.
ordua 4:36 PM Egilea: Manex Urdanpilleta
Ikastaro interesgarria antolatu dute Euskal Herriko Unibertsitatean Angel Rekaldek (Nabarralde) eta Mario Zubiagak (EHU) zuzenduta. Biziki gomendagarria da nafarzaleok bertan egotea eta ekainaren 31n eta uztailaren 1ean parte hartzea. Ikastaroaren izena honakoa da: Memoria historikoa eta sinbologia euskal ondarean. Ikastaroko zuzendariez gain, Iñaki Egaña, Beñi Agirre, Josu Chueca eta Oskar Arantzabal jaunak ikusteko aukera egongo da. Ikasleek eta langabetuek 35 euro ordaindu behar dituzte ikastaroan parte hartu ahal izateko, gainerakoek 70 euro.
2010-06-07 ordua 10:10 PM Egilea: Aitor Nafarrondo
Aspaldiko partez, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko da finala (18:00etan). Yves Salaberri, "Xala" Lekuindarra, eta Juan Martinez de Irujo Iberotarra izango dira nor baino nor. Asteburu honetan ezagutu ditugu finalaurrekoetako emaitzak, hauexek izan direlarik:
Etiketak: esku pilota, Kirolak, Nafarroa