Spiga

Bordelen, estadio berria eraikitzeko kandidato bila

Gaur bertan adostu da Bordeleko udaletxean (Ipar Nafarroa), kandidaturak aurkezteko deialdia egitea. Lan honek izaera publiko eta pribatuaren nahasketa bat izango du, aurreikusitako diru kopuruak 165 milioi euroak izango dituelarik muga bezala.

Arrazoi ezberdinak aurkeztuz, komunista eta berdeek dossierraren kontra egin dute, eta sozialistek berriz lau enmienda aurkeztu dituzte, erabilpen baldintzen gainean.

Espero da estadio honetan 2016 urteko Eurokopako partiduak jokatu ahal izango direla.

Ibilaldia 2010 Bermeo herrian

Mendebaldeko Nafarroako euskaldun askori esker, aurten ere posible egiten da Bizkaiko ikastolen festa burutzea eta ikastolei laguntzea. Gaur bertan ospatzen da Bizkaiko kostaldeko Bermeo herrian ikastolen festa. Programa ondo horniturik dator eta hemen mapa jartzen dizuegu gal ez zaitezten. Gogoratu Wikipediaren euskarazko bertsioan informazio asko topatu ahal duzuela Bermiori buruz. Arraingunea ere jarri dute, partehartzaileek atuna, sardinak eta gainerakoak proba ditzaten. Eta beti lez, txoznak eta musika ona domeka festa giroan pasatzeko.

Lodosako Ibaialde ikastolak laguntza behar du

Gaurko Berria kazetaren paperezko edizioan eta 7. orrialdean Ikastolen elkartasuna titulupeko artikulua ikusi dut. Notiziaren laburpen edo sarreratxoan, Naiara Elola kazetariak idatzitakoak honako hau dio:

Gastuei aurre egin ezinik dabil Lodosako Ibaialde ikastola. Aurtengo Nafarroa Oinezen lortzen duen diruaren %20 Ibaialde finantzatzeko erabiliko du Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak.


Albisteak nafarzaleoi dakarkigun larritasuna gorabehera, pozgarria da ikustea nafarron artean dagoen elkartasuna. Nafarroako ikastolen artean 240.000 euro bildu dituzte Ibaialde ikastolari emateko. Egun, Goi Nafarroan 7.000 ikasle inguru daude eta arazo ekonomiko larriena duena Ibaialde da. Bihoazkie Nafarron kazeta digital honetatik gure adoreak.

Osoa erakundearen onlineko denda

Osoa.net webguneak Interneteko denda berriztatu du eta produktu erakargarriak jarri ditu eskuragarri. Besteak beste, eranskailuak, liburuak eta kamisetak plazaratu dituzte nafarzaletasunarekin horren konpromiso handia dutenek. Lerro honetatik, Joseba Ariznabarreta filosofoaren Pueblo y Poder izeneko liburua gomendatzen dizuegu. Diseinuko gauzak nafarzaletasuna argiro eta lau haizeetara adierazi ahal izateko. Zorionak Nafarrok deritzon infogune honetatik eta jakin badakizue hemendik goiti non erosi euskaldunon produktuak.

Patxi Uribarren euskaltzaina Aramaion

Argazki Press erakundeari esker hemen ageri den fotoan Patxi Uribarren Leturiaga euskalzalea ageri da atzoko egunean Ander Urrutia Euskaltzaindiko buruaren ondoan. Atzo, egun handia izan zen Patxi Uribarren karmeldarrarentzat euskaltzain osoa izendatu zutelako bere herrian bertan. Patxi Uribarrenek Henrike Knörren aulkia edukiko du bihardanik aurrera eta sarrera hitzaldian Henrike Knörr euskaltzain zena bera ere gogoan eduki zuen. Aita Uribarren 1942an sortu zen Aramaion (Araba, Mendebaldeko Nafarroa) eta Euskaltzaindiko sarrera mintzaldian euskararen transmisioaz berba egin zuen. Informazio gehiago irakurri ahal da Berria infogune digitalean Anakoz Amenabar berriemaile gazteari esker.

Nafarroako himnoa Osoa.net gunean

Osoa.net webgunean lan handia egiten ari dira estatu nafarraren alde azken urteotan. Nafarroa Osoko hainbat herritarrek konzientzia hartu dute zein den beren herria, nola subiranoa izan den eta estatalitatea aldarrikatzen dute. Baina himnoa ere zabaldu nahi izan dute euskaldun orok ikas dezan gure doinua. Hemen duzue Osoa.net gunean PDF moduan edo soinu lez eskuragarri duzuen himno nafarra.

Nafarron himno nazionala deskargatzeko, egizue klik alboko irudian eta PNG moduko irudia deskargatu ahalko duzue zeuen disko gogorrera. Eta ez ahaztu komeni dela himnoa hedatzea Nafarroako mutur batetik bestera, Baskoniako Landetatik Oska herriraino.

Europako alderdi politiko berdeen infogunea

Europako alderdi berdeek infogune berria dute Interneten. Hortaz, ekologistak diren herritar nafarrek erreferentzia berria dute Europan: http://europeangreens.eu. URL horretan hainbat informazio topa daiteke berdezaleek interesgarria topatuko dutena. Hasteko, esan dezagun, bandera eskoziarra ageri dela, bertako ekologisten nahia errespetaturik. Euskaldunon bandera nafarra ez da oraindik ageri, tamalez. Gero eta gehiago dira Europako alderdi berdeak.

Europeangreens webgunean denetarik ikus daiteke, bai informazioa, baita bideoak, lotura interesgarriak eta berdeen kamisetak-eta online erosteko denda ere.

'Hackerraren etika' liburua eskuragai

Teknologo askorentzako Bibliatzat kontsideratua den liburua da Pekka Himanen finlandar gazteak idatzitakoa. Hainbat hizkuntzatara itzulia izan da, nahiz eta oraindik euskaraz ezin irakurri. Hala ere baten bat itzultzen saiatu arte, aukera dago PDF formatuan eta gaztelaniaz irakurtzeko. Oso liburu interesgarria da eta teknologia, lana eta hezkuntza berria ulertzeko ezinbestekoa. Pekka Himanen irakasleak oso gazte idatzi zuen liburua. Doktoretza gradua ere oso gazte lortu zuen 20 urterekin Helsinkiko Unibertsitatean eta Filosofiaren arloan. 'Hackerraren etika' liburuan Linus Torvalds-en aitzinsolasa eta Manuel Castells-en epilogoa ere irakur daitezke. Liburua hemendik deskarga daiteke PDF formatuan

Gaur, greba orokorra EAE eta Nafarroa Garaian

ELA, LAB, ESK, EILAS eta beste sindikatu batzuek deituta, gaur greba orokorra dago Nafarroako Mendebaldeko EAEko hiru probintzietan eta Goi Nafarroan. Irakaskuntza greba oso handia izatea espero da. Gobernu espainiarraren politika salatzea du helburu greba honek.

Iruñean, Bilbon, Gasteiz eta Donostian manifestazioak egingo dira eguerdiko 11.30etan hasita, ELA sindikatuak iragarri bezala. Bilbon, Jesusen bihotzaren plazatik irtengo da martxa, Donostian Boulevardetik, Iruñean udaletxetik eta Gasteizen Birjina Zuriaren plazatik, laurak ordu berean.

Greba deialdia egin duten sindikatuek gehiengoa osatzen dute EAE eta Goi Nafarroan.

Linux Mint 9 distribuzioa eskuragai

Duela gutxi jakin dugu Linux Mint distribuzio irlandesak 9. bertsioa plazaratu duela. Linux Mint sistema eragilea librea da eta Distrowatch.org gunetik deskargatu ahal da ISO irudia, ondoren DVD batean grabatu ahal izateko. Linux Mint oso distribuzio dotore eta erraza da, pluginak, Java eta abar ez direlako deskargatu behar. Bistan da erabiltzaile berrientzat ona dela gauzak erraztea, Linuxekiko harremana hobea izan dadin.

Indian 158 lagun hil eta zortzi onik irten abioi istripu batean

Air Indiako Boeing 737-800 abioi batek eztanda egin du Indiako Mangalore hiriko aireportuan lurreratzean. Pistatik irten da hegazkina eta su hartu du. Azken notizien arabera, 158 pertsonak galdu dute bizia eta zortzi lagun irten dira onik istripu handi horretatik.

Biarritz rugby taldeak 21-19 galdu du

Parisko Heineken kopako finalean ezin izan du irabazi Tolosaren aurka Miarritzeko rugby taldeak. Bukaerako emaitza 21-19koa izan da eta lapurtarrek galdu duten arren biziki hurbil izan dira garaipenaren eskuratzetik. Errugbilari guztien festa handia ikusi zen Pariseko errugbizelaian atzoko partiduan.

Tolosarrak eta miarriztarrak partidu ona eskaini zuten eta azkenean lapurtarrek partida estutzea lortu zuten azken mementuan entsegu bat egindakoan.

Miarritzeko jokalariak honakoak izan dira: Coetzee (Barcella, 49 min.), August (Terrain, 67 min.), Johnstone, Thion (kapit.), Hall (Carizza, 59 min.), Lunt, Lauret (Faure, 59 min.), Hariñordoki, Jatxvili (Courrent, 70 min.), Peyrelongue, Gobelet (Bidabe, 56 min), Hunt, Mignardi, Ngwenya eta Balshaw.

Gasteizko ekitaldia hiriaren defendatzaile nafarrak gogoratzeko

Hona hemen zenbait argazki Gasteizko ekitaldian hartutakoak. Navarrate Kultura Elkarteak antolatutako ekintzan bandera nafar handia eraman zuten nafarzale batzuek Gasteizko uribarrenean zehar. Egizu klik argazkietan eta tamaina handiz ikusiko dituzu.

Martin Txipia eta gainerako arabar nafarrak gogoan

Gasteizko ekitaldian, Raul Arkaia nafarzaleak berba egin zuen Gasteiz defenditu zuten nafarren omenez. Raul Arkaiak bloga dauka eta Nafarroa Garaian egin zituen kazetaritza ikasketak, Arabako blogosferako kide ezagunenetarikoa izanik.

Joera politikoa

Egunkari honek ez du joera politikorik, ez da ez eskumakoa ezta ezkerrekoa ere, soilik Nafar Estatuaren berreskurapena du helburu. Joera ideologikoak direla eta, beraz, neutralak gara, eta Nafarroa Osoko kultur elkarte guztien ahotsa izan nahi genuke. Egileek plazaratzen dituzten iritziak, egileenak beraienak soilik dira, ez Nafarrok agerkariarenak.

Bestalde, nafarron nortasun agiritzat jo daitekeen Zuzenbide Piriniotarraren aplikazioa defendatuko dugu, beste edozein zuzenbide mota arrotza baita gure lur honetan.

Nafarron infogune digitalaren terminologia

Agerkari digital honetako nafarzaleok zenbait arau ditugu, guztion artean onartuak. Gure kazeta honetan parte harteko arau multzoa onartua izan dadin nahi dugu berriemaileok. Atal honetan terminologiaren inguruko arauak agertzen dira.

1.- Nafarrok agerkaria nafarzaletasunaren fruitua da eta horregatik saiatuko gara gure ustez Nafarroa Osoko herriarentzako terminologia zaindua eta nafarzalea finkatzen. Nafarroa Osoa eta Batua nahi dugu eta notiziak idazteko momentuan, herritar nafarren ikusmoldeaz agertarazten ahaleginduko gara.

2.-Euskal Herria hitza gure herria kulturalki izendatzeko erabiltzen dugu; aldiz, euskaldunon herria politikoki izendatzeko Nafarroa hitza erabiltzen dugu, euskaldunon estatu bakarraren izena horixe izan baita Orreagako batailaren denboretatik Iruñeko Erresuma sortu zenez geroztik, hain zuzen ere.

3.-Abertzaleek erabili ohi dituzten Euskadi eta Euzkadi berbak ez dira ohikoak agerkari honetan. Horien ordez, Nafarroa erabiltzen dugu Euzkadi hitzak adierazten duenaz harantzago baitoa Nafarroa toponimo eta estatu-izena. Hala ere, hitz horiek erabil daitezke erakunde eta elkarteen izen ofizialetan, izen originalak horrela idatzita daudenetan.

4.-Nafarroa hitzari ematen diogun izaera estatu edo nazio izaera da, Iraultza Frantsesera arte estatua izan delakotz, geroagoko denboretan ere Nafarroako Errege Etxearen bidez estatu horren zuziak piztuta iraun duelarik.

5.-Euskal Autonomi Elkarteko herrien ondoan (Mendebaldeko Nafarroa) jartzen dugu gutxienez. Herria handia baldin bada, aski da hori jartzearekin; baina herriska edo auzo bat baldin bada, herrialdearen izena ere jarri ohi dugu parentesi artean, adibide honetan bezala: sute handia gertatu da Larraurin (Bizkaia, Mendebaldeko Nafarroa).

6.-Abertzaleen Euskadiko zazpi probintzietarik kanpoko herri edo auzo bat aipatu behar badugu, parentesi artean jarriko dugu kokapena Nafarroa hitza ardatz hartuta. Esaterako; lau kirolari euskaldun hil dira Oskan (Aragoa, Ekialdeko Nafarroa) gaur goizean.

7.- Baskoniako Landetako herriak aipatzekotan, parentesi artean (Landeta, Ipar Nafarroa) jarri ohi ditugu izenak; adibide honetan bezala, lau andra hil dira Leongo lakuan (Landeta, Ipar Nafarroa) txalupa hondoraturik.

Nafarron lurraldetasuna

Federico Krutwig-en esanak jarraituz, Nafarroako Estatu Baskoiaren lurraldea honako hau dela ulertzen dugu.

Soberanía de Nabarra blogean agertu bezala: “Lurraldetasuna pertsonek haien ingurua somatzen duten modua da. Baita ere, zentzu teknikoan, definitu daiteke lurraldetasuna izaki bizidunek lurralde batekiko eragiten duten jabetza, erabilera eta defentsa deskribatzeko. Beraz, lurraldetasuna giza arraza bizi den espazio fisikoen antolaketa eta banaketaren batuketa da.”

Estatua herriarengandik sortu zen heinean, eta estatu nafarrak, inperio baten ordez, area kultural homogeneo bat bere pe hartu zuen heinean, hauxe da guk bilatzen dugun lurraldea. Nafarroako lurralde historikoa da. Herritarren nahia errespetatuz eta gogoan izanda lur horiek historikoki nafarrak izan direla, gure herrialdea horixe dela adierazi nahi dugu. Beren burua espainiar edo frantses izaten segitu nahi duten gaztelau eta aragoarren interesak eta desirak kontutan hartzeko konpromezuarekin, nafarrok ezin diegu uko egin gure lurrei, armak erabiliz eta sarraskiak sortuz konkistatuak izan zirelakotz.

Lurraldean, bistan denez, Errioxa, Baskoniako Landeta eta Pirinioetako zonalde zabalak ageri dira, nafarron lurrak guztiak. Baketsuki eta hitzaren indarrean sinestuz, agerkari honek euskal lurralde osoa hartzen du aintzat, nafar guztientzako informazioa eman nahi duelakotz.

Sutea Lahontanen

Gaur goizaldeko ordubiak aldera sutea gertatu da Bearneko Lahontan herrian. Barnean, zorionez, ez zegoen inor, beraz ez dago biktimarik, baina ondoan, bizilagunak zituen etxe bat zegoen. Sua, ordea, ez da ondoko bizilekura zabaldu, Puyoô eta Lahontaneko suhiltzaileei esker: ordu erdian itzali dute sua, eta goizeko zazpi t'erdiak arte egon dira bertan, behaketa lanetan.

Bost mende eta gero hau!

Nafarrok infoguneko arau teknikoak

Honako arau tekniko hauek ditugu gure idazgela birtualean:

1. Etiketak jartzeko unean, kontutan hartu behar da bi etiketa mota daudela: handiak eta txikiak. Handiak edo nagusiak honakoak dira; hamar guztitara: Ekologia, Eknonomia, Iritzia, Kirolak, Kultura, Lana, Mundua, Nafarroa, Teknologia eta Umorea. Bada beste etiketa nagusi bat "Nafarrok", baina hori zuzentzaile eta arduradunek baino ez dute erabiliko agerkariari buruzko informazioa emateko sortu delako. Etiketa txikiak erabiltzaile edo berriemaileak jartzen dituenak dira, bederatzi handietatik bereizten direnak. Etiketa txikietan letra guztiak txikiak baldin eta izen arruntzak badira, jakina. Joera egongo da posiblea baldin bada Nafarroaren barruko notiziak agertzen direnean, Nafarroa jartzeko beti ere Nafarroa Osoa aintzat hartuta; eta horrekin batera sarritan Ipar Nafarroa, Mendebaldeko Nafarroa, Ekialdeko Nafarroa, Hego Nafarroa eta Nafarroa Garaia etiketa bezala agertzeko joera egongo da. Behe Nafarroan edo Nafarroa Beherean gertatzen direnak Nafarroa Beherea edota Ipar Nafarroa etiketaren barruan joango dira.

2. Etiketa handiak edo nagusiak letra larriz idazten dira hasierako letran soilik. Hortaz, Teknologia idatziko dugu, eta ez teknologia.

3. Lerrokadak edo pasarteak idazteko momentuan erredaktoreak huts tarte bat utzi behar du. Lerrokaden hasierak sangraturik ez doazenez gero. puntu eta aparte jartzen dugunean, espazio bat utzi behar da lerrokadak argiro bereiztearren. Beraz, amerikar estilo berria erabiltzen dugu kazeta honetan lerrokada hasierak indentatu gabe; horregatik eskatzen dugu lerrokadak espazio baten bidez bereiztea.

Nafarrok agerkariak iraun dezan nola lagundu

NAFARROK agerkari digitala da, herritar nafarren partehartzea bilatzen duena, ez kontsumoa soilik, hau da, albistea irakurtzea; nafarrak beraiek berriemaileak eta idazleak izatea nahi dugu, horrexegatik eskatzen dizugu gure estilo liburua irakurtzea eta ondo eritziz gero, gure kazeta digitalean apuntatzea. Proiektu honetan lagundu ahal izatea oso erraza da. Guk kooperatibismoan sinesten dugu eta karta bat prestatu dugu NAFARROK agerkariko idazle eta irakurleentzat produktu batzuk eskainiz. Karta horretan, esaterako, ardo marka onenak topatuko dituzu oso prezio baxuan. Urte osoko ardo botilak gurean erosteak lagundu egiten digu eta beharrezkoa dugun dirua ordaintzeko aukera eskaintzen digu. Lana musu truk egiten dugun arren, publizitate kanpainak, domeinua eta beste ordaindu behar eta hori ez da gutxi.

Beraz, laburbilduz eta laguntzeko erak aipatuz, hona hemen moduak:

1.- NAFARROK agerkarian idaztziz. Jarri harremanetan gurekin eta gonbidatu egingo zaitugu idaztera baldin eta gure estilo liburuarekin bat bazatoz. Laguntza ederra da guretzat eta mugimendu nafarzalearentzat.

2.- NAFARROK eskaitzen dizugun produktu kartako gauzak kontsumituz. Prezio onean dauden eroskiak dira: kamisetak, eranskailuak, ardoa, txanpaina...

3.- Gure bannerra edo esteka jarriz zure webgunean. Loturak behar ditugu gure mezua zabaltzeko eta mesedegarria da zuk-zeuk edo zure lagun batek kudeatzen duen webgunean gure infogunera doan lotura edo esteka jartzea.

Instrukzioak: egizu klik irudian eta tamaina originalean ikusiko duzu. Behin irudia bere tamainan ikusita, eskuineko botoia sakatu berriro ere eta deskargatu zure disko gogorrera Gorde irudia honela (Save image as edo guardar la imagen como) hautatuz. Behin zure diskoan gordetakoan, igo ahal duzu irudia zure webgunera eta egokitu zure diseinuan. Irudiari jarriko diozun helbidea honakoa da: http://nafarrok.blogspot.com

200x53 pixeleko bannerra:


409x108 pixeleko bannerra


468x59 pixeleko bannerra:


858x108 pixeleko bannerra:

1512-2012, bost mende konkistaren ondoren

Hemen duzue 2008ko txangoa, Iruñean zehar egin zena, V. mendeurrena gogora ekartzeko. Musika ederra eta kantariak heroi nafarren izenak aipatzen ditu: Belate Medrano, Olloki, Jatsu, Peru Nafarroakoa eta gainerako hertzale nafarrak... hunkigarria.